Mariano Rajoy
Mariano Rajoy Brey (Santiago de Compostela, Coruña, 1955eko martxoaren 27a) espainiar politikaria da. Espainiako Gobernuko presidentea izan zen 2011ko abenduaren 21etik 2018ko ekainaren 1 arte, zazpi urtez Kongresuan oposizioaren buru izan ondoren. Bi aldiz jarraian izendatu zuten Espainiako Gobernuko presidente (2011 eta 2016), harik eta 2018ko ekainaren 1ean zentsura-mozio baten bidez, Pedro Sánchezek postu horretan ordezkatu zuen arte.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alianza Popularraren hautagai izan zen 1981eko Galiziako hauteskundeetan, bai eta eserlekua lortu ere. 1988an, alderdiaren Galiziako adarraren buru izendatu zuten. 1989an, alderdiak izena aldatutakoan, estatuko politikara egin zuen jauzia.
Alderdi Popularrak Espainiako 1996ko hauteskundeak irabazi ondoren, administrazio publikoen ministro izendatu zuten. 1999 eta 2000 artean kultura ministroa izan zen. 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrek alderdiari gehiengo osoa ekarri ziotenean, Rajoy presidenteordea eta gobernazioaren ministroa izendatu zuten. 2001ean barne ministro izendatu zuten baina 2002an berriz ere gobernazioaren ministerioaz arduratu zen. Gobernuaren bozeramale izendatu zuten halaber.
2003an, 2004ko Espainiako hauteskunde orokorretarako Alderdi Popularraren hautagaia izendatu zuten, eta kargu guztiak utzi zituen. 2004ko hauteskunde haiek galdu zituen, eta 2004az geroztik oposizioaren burua izan zen. 2008koak ere ez zituen irabazi, Alderdi Popularra bigarren indarra izan baitzen, PSOEren ondoren.
2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak gehiengo osoz irabazi zituen, eta Espainiako presidente bilakatu zen.[2] 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak ere Rajoy buru zuen Alderdi Popularreko zerrendak irabazi zituen, baina gehiengo osorik gabe; ezein alderdik ez zuen Gobernua eratzerik lortu, eta horren ondorioz 2016an automatikoki Espainiako Gorteak desegin ziren. Espainiako trantsizioaz geroztik izan den legealdirik motzena izan zen. Bien bitartean, Rajoyk Espainiako jarduneko lehendakari izaten jarraitu zuen. 2016ko ekainaren 26an, 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak ere gehiengo soilez irabazi zituen Rajoy buru zuen Alderdi Popularreko zerrendak; eta urriaren 29an, Ciudadanos, Nafar Herriaren Batasuna, Kanariar Koalizioa eta Asturias Foroa alderdien babesarekin, Rajoy Espainiako lehendakari karguan berretsi zuten.
2018ko maiatzaren 24an, Gürtel aferaren epaia argitaratu zen. Alderdi Popularreko 29 pertsonari guztira 349 urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion. Ondoren PSOEk Rajoyren aurkako zentzura-mozio bat aurkeztu eragin zuen, Pedro Sanchez lehendakari bezala ezarriko zuena. Ekainaren 5ean Rajoyk Alderdiko lehendakaritza eta diputatu-akta utzi zituen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria.eus. «Kongresuak Espainiako presidentetzatik bota du Rajoy, zentsura mozio batekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «PSOEk porrota jaso du Estatuan» (Noiz kontsultatua: 2011-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un bolso en lugar de un presidente y otros hits de la moción» El Huffington Post 2018-05-31 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariano Rajoy |
- (Gaztelaniaz) Alderdi Popularraren webgunean biografia ofiziala
Espainiako gobernuburuak | ||
---|---|---|
Alejandro Lerroux (1933-1935) ·
Joaquín Chapaprieta (1935) ·
Manuel Portela (1935-1936) ·
Manuel Azaña (1936) ·
Santiago Casares Quiroga (1936) ·
Diego Martínez Barrio (1936) ·
José Giral (1936-1937) ·
Francisco Largo Caballero (1937) ·
Juan Negrín (1937-1939) ·
Francisco Franco (1939-1973) ·
Luis Carrero Blanco (1973) ·
Carlos Arias Navarro (1973-1976) ·
Adolfo Suárez (1976-1981) ·
Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982) ·
Felipe González (1982-1996) ·
José María Aznar (1996-2004) ·
José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011) ·
Mariano Rajoy (2011- 2018) |
- 1955eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Konpostelarrak
- Espainiako gobernuburuak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Galiziako politikariak
- Espainiako ministroak
- Espainiako legelariak
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak V. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Kultura ministroak