Maria Luisa Senar
Maria Luisa Senar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasaia, 1925 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Zarautz, 2016ko irailaren 26a (90/91 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Maria Luisa Senar Marichalar (Pasaia, Gipuzkoa, 1925 – Zarautz, 2016ko irailaren 26a) erraketista profesionala izan zen 41 urtez.[1] Bartzelonan jokatu zuen 12 urtez eta gainontzeko urteetan Mexikon jardun zuen.[2].Senar izenaz kantxaratu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urratsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Zibila baino lehenago ahizpa nagusia pilotan jokatzen hasi zen Pasaian eta gurasoek erraketa erosi zioten. Gerra hasi zenean ordea, Senar familia Bilbora joan zen, ondoren Frantziara. Gerraostean Pasaiara itzuli ziren. Ahizpak ez zuen jadanik erraketan jarduteko gogorik, orduan, Maria Luisa erraketa hartu eta entrenatzen hasi zen Javier de Andonegirekin. Gero, Donostiako Grosen jarraitu zuen entrenatzen eta ikasten. 1939an debutatu zuen Bartzelonako Chiqui frontoian eta bertan jokatu zuen 12 urtez, handik Mexikora joan zen eta han jarraitu zuen pilotan.
Urrezko garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexikon jokatu zuen saioan oihartzun handia izan zuen emakumeen pilota jokoak. Ondo tratatu zituzten erraketistak eta ondo ordaintzen zieten.[3]Garai hartan 100 bat erraketista zebiltzan frontoietan jokatzen; Metropolitanon, Colonen, Tijuanan eta Acapulcon. Giro ona zuten haien artean, lagun giroa. Mari Luisak Metropolitano frontoian jokatu zuen eta agur ere hantxe esan zion erraketari. [4]Ospe handiko atzelaria izan zen. Mexikoko pilotalekuan urte askoz aritu zen irakasle lanetan ere. [5] .
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zarauzko Udalak, 2010ean, Jose Mari Urrutia ondarroarrak landutako Euskal Pilota lanean oinarritutako erakusketan antolatu zuen. ‘Erraketista’ zarauztarrak sailean Maria Luisa Senar gogoan izan zuten.[6]
- 2013an Irurako frontoian VII. Emakumea Pilotari egunean omenaldia jaso zuen beste hainbat erraketista ohirekin batera. [7]
Dokumentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Maria Luisa Senar azaltzen den Erraketistak lehen eta orain dokumentala erakutsi zuten Pasaian eta omenaldia egin zitzaien Senar eta beste zenbait pasaitar erraketistari.[8],[9], [10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ezkutuan egon diren kirolari profesionalak» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ «Maria Luisa Senar erraketista hil da» Oarsoaldeko Hitza 2016-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-25). «De cuando las mujeres copaban los frontones» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ (Ingelesez) 1459618. «Ortzadar250212» Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-09-26). «Fallece la raquetista María Luisa Senar, con extensa carrera en México» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ http://urolakosta.hitza.eus/2010/11/18/kantxetatik-kanpo-ere-bada-jokorik/[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.manista.com/vii-emakumea-pilotari-eguna/
- ↑ «'Raketistak lehen eta orain'» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-02-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Homenaje a las raquetistas de Pasaia - Noticia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Proyección del documental de las raquetistas - Noticia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]