Maria Bellonci
Maria Bellonci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Villavecchia |
Jaiotza | Erroma, 1902ko azaroaren 30a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1902ko azaroaren 30a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1986ko maiatzaren 13a) |
Heriotza | Erroma, 1986ko maiatzaren 13a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Goffredo Bellonci (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, biografoa eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
fondazionebellonci.it |
Maria Villavecchia Bellonci (1902ko azaroaren 30a – 1986ko maiatzaren 13a) idazle, historialari eta kazetari italiarra izan zen, batez ere Lukrezia Borgiaren biografiagatik ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Villavecchia Erroman jaio zen 1902an. Haren aita, Gerolamo Vittorio Villavecchia, kimikako irakaslea izan zen eta familia aristokratiko batetik zetorren. Bere ama, Felicita Bellucci, Umbriatik zetorren.[1]
1913an Umberto lizeoan hasi zituen ikasketak, eta 1921ean graduatu zen. Goffredo Bellonci kazetariarekin ezkondu zen 1928an.[1][2]
19 urte zituela, Clio e le amazzoni idatzi zuen, argitaratu gabea bazen ere, Italiako kultura-giroan mugitu zena.[2]
1939an, Lukrezia Borgiaren biografia plazaratu zuenean idazle ezaguna bihurtu zen, izan ere, liburua hamabi hizkuntzatara itzuli zen. Gertaera eta pertsonaia historikoei buruzko lan hau benetako iturri ugaritan oinarritzen zen eta Italiako Errenazimentuko familia garrantzitsuen gainean aritu zen: Borgia, Este, Gonzaga eta Sforza familiak.[3][4]
Stendhalek asko inspiratu zuen Bellonci, eta, horren ondorioz, zenbait testu italierara itzuli zituen: Vanina Vanini e altre cronache italiane (1961) eta La duchessa di Paliano (1994). Emile Zola-ren Nana (1955) eta Alexandre Dumas-en I tre moschettieri (1977) ere itzuli zituen.[2]
1986ko maiatzaren 13an hil zen Erroman.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Maria Bellonci» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ a b (Italieraz) «BELLONCI, Maria in "Dizionario Biografico"» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Marrone, Gaetana. (2007). Encyclopedia of Italian Literary Studies: A-J. Taylor & Francis ISBN 978-1-57958-390-3. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
- ↑ (Ingelesez) Wilson, Katharina M.; Wilson, M.. (1991). An Encyclopedia of Continental Women Writers. Taylor & Francis ISBN 978-0-8240-8547-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
- ↑ (Ingelesez) Russell, Rinaldina. (1997). The Feminist Encyclopedia of Italian Literature. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-29435-8. (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).