Edukira joan

Maria Aleksandrovna Blank

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Aleksandrovna Blank

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakМари́я Алекса́ндровна Бланк
JaiotzaSan Petersburgo1835eko otsailaren 22a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1916ko uztailaren 12a (juliotar egutegia) (81 urte)
Hobiratze lekuaLiteratorskie mostki (en) Itzuli
Familia
AitaAlexander Blank
Ezkontidea(k)Ilya Ulyanov (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, pedagogoa eta etxekoandrea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 14727193 Edit the value on Wikidata
Vladimir Leninen familia.

Maria Aleksandrovna Blank (jaiotzez Maria Aleksandrovna Ulianova, errrusieraz: Мария Александровна Ульянова, San Petersburgo, 1835eko martxoaren 6agreg./otsailaren 22ajul. - 1916ko uztailaren 25agreg./uztailaren 12ajul.) ikasketaz maistra, ezaguna da Urriaren Iraultzaren burua izan zen Vladímir Ilich Uliánov (Lenin)en ama izan zelako. Bere beste semea Aleksandr Ilich Uliánov izan zen.

Maria Blank San Petersburgon jaio zen, Errusiar Inperioaren garaian. Bost anaia-arrebak zituen. Aita, antza, Aleksandr Blank (jaiotzez Israel Blank), zirujau aberats judua baina ortodoxoa egina. Ama Anna Ivanovna Groschopf zen, ama alemaniarrakoa eta aita suediarrarena. Ama 1838an hil zitzaion eta aita haren koinatarekin bildu zen, Ekaterina von Essen, familiarekin laguntzeko; garaian oso ohikoa zen hori egitea. Kazan herritik gertu landa-etxea erosi zuten eta bizitzera hara joan ziren.

Maria etxean hezia izan zen. Herrialde desberdinetako literaturak ezagutu zituen: errusiarra, alemana, frantsesa, inglesesa... Beraz, oso giro kultoa ezagutu zuen. 1863an, primariako haurrak irakasten hasi zen baina bere haren bizitzaren denbora gehiena seme-alabei laguntzen eman zuen.

Ilya Nikolaievich Ulianov matematika eta fisika irakaslearekin ezkondu zen. Horrek bere bizimodua hobetu zuen. Hasieran Penzan bizi ziren. Ondoren, Nizhni Novgorodra joan ziren eta gero Ulianovskera; azken hiri horretan, Ilya Nikolaievichek eskolen ikuskari bezala prestigio handia izan zuen. Baina zoriontasuna ez zen luze iraun: 1886an senarra hil zen. 1887an Aleksandr semea hilarazi zuten. 1891an Olga alaba hil zen. Bitartean, beste semeak, Vladímir, Anna, Dmitri eta Maria atxilotuak eta erbesteratzeko beharrean ikusi ziren. Esaterako, Vladimirrekin biltzeko bi aldiz herritik atera zen: 1902ko udan Frantziara eta 1910eko udazkenean Suediara.[1][2]

1916an hil zen eta bere gorpuzkinak Kremlingo Harresiaren Nekropolian lurperatuak izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Aleksandrovna Blank Aldatu lotura Wikidatan