Margarita Leoz
Margarita Leoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1980ko abenduaren 3a (43 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, literatura-kritikaria eta idazlea |
Margarita Leoz Munilla (Iruñea, 1980) Filologoa, literatur iruzkingile eta idazle nafarra da.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an Filologia Frantsesean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, eta 2004ean Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Bartzelonako Unibertsitatean.[1]
2007an Nafarroako Artista Gazteen Topaketa Lehiaketa irabazi zuen El telar de Penélope poesia liburuarekin.[2] 2008an Madrilgo Calambur argitaletxeak argitaratu zuen.[3]
2011an Agoitzko BILAKETA Elkarteak[4] Idazle Gazteentzako sortu duen “Francisco Ynduráin” Letren Saria[5] jaso zuen.
John Cheever eta Tobias Wolff bezalako XX. mendeko idazle estatubatuarrek bere idazkeran eragin handia izan dutela adierazi du. Kjell Askildsen idazle norvegiarrarekiko atxikimendua ere erakutsi du. Bere esanetan Segunda residencia liburua prosaz idazteko era asmatzen ikaragarri lagundu diote.[6] Bere obra hainbat antologiatan aipatzen da, hala nola, Mujeres. Poética del Agua (2011) edota 24 Relatos navarros (2016).[7]
La casa de los Malfenti, NAV7, Pregón Siglo XXI, Litoral edota The Short Story Project bezalako kultur aldizkarietan kolaboratu du. Aldi berean, iruzkingile literarioa izan da tokiko irrati- eta telebista-saioetan, besteak beste Onda Cero irratiko "Así suenan los libros" saioan.[8] Blogetan ere idazten du, literatura hedatzeko metodo gisa erabiliz, eta kritikak egiten dizkio maila pertsonalean zein profesionalean.[9]
2012an Tropo Editores argitaletxean kaleratu zuen "Segunda residencia" ipuin liburua. Bizitza arruntaz mintzo diren hamahiru kontakizunen bilduma da. Bere lehen prosazko liburua izanik, harrera ona izan zuen, eguneroko detaile hutsalei begiratuz beteriko liburu heldua bezala kalifikatuz.[10][11][12][13]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El telar de Penélope (2008). Madril: Calambur. ISBN 978-84-835904-6-1.[14]
- Segunda residencia (2012). Zaragoza: Tropo Editores. ISBN 978-84-96911-47-5[15]
- Flores fuera de estación (2019). «Flores fuera de estación». Seix Barral. ISBN 978-84-322-3559-7[16]
- Punta Albatros. (2022) Zaragoza: Seix Barral. ISBN 978-84-322-4069-0 [17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Tropo Editores» web.archive.org 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Telar de Penélope – Margarita Leoz | Ateneo Navarro» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El telar de Penélope» www.calambureditorial.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ Bilaketa | Asociación Bilaketa. (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Margarita Leoz gana el Premio Francisco Ynduráin, de Bilaketa» Diario de Noticias de Navarra 2011-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pertierra, Tino. (2012-04-30). ««El relato se parece a un iceberg»» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ «24 relatos navarros» www.txalaparta.eus (Funtsak-Diseño y Programación Web-) (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Podcast Así suenan los libros - Podcast en iVoox» iVoox (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tropo Editores» web.archive.org 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Margarita Leoz, Segunda residencia.mpg. 2012-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Margarita Leoz: "Mi segunda residencia es la literatura"» diariodenavarra.es 2012-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez, Jesús Villaverde. (2012-05-17). «Segunda residencia» Culturamas (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a la escritora Margarita Leoz SUBURBANO» web.archive.org 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2008). El telar de Penélope. Calambur Editorial ISBN 978-84-8359-046-1. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2011). Segunda residencia. Tropo Editores ISBN 978-84-96911-47-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2019-10-03). Flores fuera de estación. Seix Barral ISBN 978-84-322-3569-6. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leoz, Margarita. (2022-05-11). Punta Albatros. Seix Barral ISBN 978-84-322-4082-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).