Edukira joan

Marasmius epiphyllus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmius epiphyllus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMarasmius
Espeziea Marasmius epiphyllus
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus epiphyllus

Marasmius epiphyllus Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.

Sinonimoa: Marasmius epiphyllus var. plantaginae.

Kapela: Neurri ñimiñokoa, 0,2 eta 0,3 cm bitarteko diametrokoa, ikusten ez dena. Kanpai itxurakoa, lau-ganbila eta ertz inkurbatuarekin, soberakin pixka batekin, ildaskatua. Azal lehorra, matea, leuna, zertxobait zimurtua, zurixka-krema kolorekoa.

Orriak: Orriak baino gehiago, tolestura anastomosatuak (elkarri itsatsita), adnatuak, okertuak, zuriak.

Hanka: Oso liraina eta mehea, distiratsua, hauskorra, filiformea, zuri-horia goian eta okre-arre-gorrixka oinarrirantz.

Haragia: Oso urria, zurixka, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Epiphyllus epitetoa ere grekotik dator, gainean, esan nahi duen "epi" hitzetik eta orria, esan nahi duen "phyllon" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriakua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius epiphylloides delakoak, orri deformatuagoak ditu, eta huntzean sortzen da. Marasmius androsaceus koniferoen orratzetan hasten da. Marasmius hudsonii gorosti hostoetan hazten da. Marasmiellus candidus askoz handiagoa da eta lastoaren eta eroritako adarren gainean ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Talde handietan. Iberiar penintsulan banaketa zabala du. Hostoen nerbioen gainean, gaztaina orbeletan, artea, artelatza, haritza.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Brasil, Islandia, Europa, Kaukasia, Errusia, Australia, Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 289 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2 ). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Marasmius epiphyllus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]