Marasmio arrosa
Marasmio arrosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus androsaceus |
Basionimoa | Agaricus androsaceus |
Marasmio arrosa (Gymnopus androsaceus edo Marasmius androsaceus) Omphalotaceae familiako onddo bat da.[1] Aspirina ezagunaren (ácido acetilisalicinico) ordez erabili izan da, infusioan edo tisanan buruko minen eta zefaleen aurka.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxi edo haragi gabea, hasieran kanpai itxurakoa da, eta, ondoren, lautu egiten da erdian sakonune batekin eta ildaskek edo zimurrekin erradialki markatuta. Marroi-gorrixka kolorekoa da eta erdian ilunagoa.
Orriak: Zabal eta kapelaren kolore bereko marroi-gorrixkak, hasieran zurixkak badira ere.
Hanka: Bizi den orritxoa edo adartxoa zeharkatzen duen zaldi ile beltz bat dirudi. Beltz, distiratsua eta biluzia da, beste ale batzuen oinekin elkartzean, hari beltzen ehuna osatzen dute maiz.
Haragia: Urria edo haragi gabea, beti larrukara.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du jateko balio.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marasmius quercophilus delakoarekin, hau ez da pinuen azikuletan ateratzen, baizik haritzen hosto hiletan. Marasmius splachnoides espeziearekin ere bai, hau zurixka da kapelan (erdigunean izan ezik) eta orrietan.
Sasoi eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean bizi da, txilardietan, hostoetan, orratzetan, zur degradatuetan etab. oinak substratu hori zeharkatuz eta azkenean mizelio beltzaxka batekin.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, San Laurendi ibaiaren inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 250 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..