Edukira joan

María Asquerino

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Asquerino

Bizitza
JaiotzaMadril1925eko azaroaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2013ko otsailaren 27a (87 urte)
Familia
AitaMarià Urdiain i Asquerino
AmaEloísa Muro
Ezkontidea(k)Alfonso Estela (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0039707 Allocine: 123655 Allmovie: p219028 Edit the value on Wikidata

Dulce Nombre de María Urdiaín Muro, ezagunagoa María Asquerino izenez (Madril, 1925eko azaroaren 25a – ib., 2013ko otsailaren 27a), madrildar aktorea izan zen.[1][2][3]

Mariano Asquerino eta Eloísa Muro aktoreen alaba izan zen. Txikia zela egin zuen debuta Komediaren Antzokian, eta 1941ean, Juan de Orduñaren Porque te ví llorar filmean pantaila handian.

Antzerki-interprete handienetakotzat jotzen zen. Hainbat lan egin ditu, hala nola, Eloísa está debajo de un almendro (1940), La ciudad alegre y confiada (1951), Un marido de ida y vuelta (1952),[4] Madrugada (1953), Una muchachita de Valladolid (1957), El chico de los Winslow (1960), Esta noche es la víspera (1958), El rey ha muerto (1960), La cornada (1960) Trampa para un hombre solo (1960), Tengo un millón (1960), La malmaridada (1962), Epitafio para un soñador (1965), El zapato de raso (1965), Espejo para dos mujeres (1965), Sola en la oscuridad (1967), El sueño de la razón (1970), Anillos para una dama (1973), Motín de brujas (1980), La gaviota (1981),[5] Farsa y licencia de la Reina Castiza (1986), Hipólito (1995), Algún día llegaremos juntas (1997) eta Roberto Zucco (2005).

Surcos (José Antonio Nieves Conde, 1951) filmean egin zuen interpretazioarekin aparteko arrakasta lortu zuen zineman, baina garrantzitsuagoa izan da antzerki-eszenan egindako ibilbidea. Hala ere, Jaime de Mayorarekin eta Camilo José Celarekin lan egin zuen El Sótano (1949), Ladislao Vajdarekin Séptima página, Antonio Fernández Románekin El sol en el espejo (1963), Eloy de la Iglesiarekin Nadie oyó gritar (1973), eta Luis Buñuelekin, 1989an, Ese objeto oscuro del deseo/Desiraren objektu ilun hori (1977) eta Fernando Fernán Gómezek zuzendutako Mambrú se fué a la guerra (1986), El mar y el tiempo (1989) eta Fuera de juego (1991) bezalako ekoizpen espainiar garrantzitsu batzuetan aritu zen.

Gaur egun hain ezagunak ez diren beste film batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola Francisco Pérez-Dolzen A tiro limpio filmean.

Ondoren, Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (Agustín Díaz Yanes, 1995), Muertos de risa (Álex de la Iglesia, 1999), La comunidad (Álex de la Iglesia, 2000) eta Tiovivo c. 1950 (José Luis Garci, 2004).

1987an Memorias liburua argitaratu zuen. 2009an, Pagafantas filmaren estreinaldiarekin batera, lanbidetik erretiratuko zela jakinarazi zuen. Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.

2013an hil zen, birika-gaitz baten ondorioz. Haren hileta AISGEk antolatu zuen, ez baitzuen bere gorputza erreklamatzeko zuzeneko seniderik.[6]

Goya sariak

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1989 Emakumezkoen antzezpen onena El mar y el tiempo Irabazlea

Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[7]

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1970 Aktore onena Goya,, historia de una soledadLa tonta del bote Irabazlea

Aktoreen Batasuna

Urtea Kategoria Emaitza
2008 Toda una vida Irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • María Asquerino en Internet Movie Database (ingelesez).
  • Tag Herrialdean
  • Documentos RNE - María Asquerino, una mujer a contracorriente (audioa)