Edukira joan

María Antonia Peña

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Antonia Peña

errektore

2017ko uztailaren 11 -
Bizitza
JaiotzaLa Línea de la Concepción, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Huelvako Unibertsitatea
Huelvako Unibertsitatea  (2017ko uztailaren 11 -
Behean ezkerretik hasita: Soledad Murillo, Berdintasunerako Estatu Idazkaria eta sei errektore: María Vicenta Mestre (Valentziako Unibertsitatea), Pilar Aranda Ramírez (Granadako Unibertsitatea) etaEva Alcón (Universitat Jaume I). Atzean: María José Figueras (Rovira i Virgili Unibertsitatea), María Antonia Peña (Huelvako Unibertsitatea) eta Rosa Aguilar Chinea (La Lagunako Unibertsitatea)

María Antonia Peña Guerrero (La Línea de la Concepción, Cádiz, 1966) Aro Garaikideko historialari katedraduna da Huelvako Unibertsitatean. 2017. urteko uztailean Huelvako Unibertsitateko errektore hautatu zuten, eta unibertsitate horretan postua hartu zuen lehen emakumea izan zen. Era berean, Andaluziako Unibertsitateko lehenego emakume errektorea izan zen.

Geografia eta Historian lizentziaduna da Sevillako Unibertsitatean, eta Historia Garaikideko katedraduna Huelvako Unibertsitatean. Unibertsitateko irakaslea da 1991tik.[1] Bere lanen artean, jauntxokeria eta klientelismoa bezalako gaien ikerketa nabarmentzen dira. 'El sistema caciquil en la provincia de Huelva. Clase política y partido (1898-1923)/ Jauntxo-sistema Huelvan. Klase politikoa eta alderdiak (1898-1923)' analisiak IX. Díaz del Moral ikerketa-saria jaso zuen.[1] 'Historia Cultural de la Corrupción Política en España y América Latina (siglos XIX y XX)/ Ustelkeria politikoaren historia kulturala Espainian eta Latinoamerikan (XIX. eta XX. mendeak)' proiektuaren ikertzaile nagusia izan da.

Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu Erroman, Londresen, Parisen, Habanan, Liman eta Bogotan. Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionaleko ebaluatzailea da, eta Historia Garaikidearen Elkarteko, 'International Commision for the History of Presentative and Parliamentary Institutions' elkarteko eta Andaluziaren Bigarren Modernizaziorako Kontseilu Aholku-emaileko zuzendaritza-batzordeko kide izan da.

Bost emakume errektore Emakumea eta Unibertsitatea eztabaidan, ezkerretiki hasita: Eva Alcón, Pilar Aranda, María José Figueras, María Vicenta Mestre eta María Antonia Peña.

La Rábidako Egoitza Iberoamerikarreko zuzendaria izan zen, eta Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko Internazionalizazio eta Garapenerako Lankidetzako errektoreordea. Horrez gain, La Rábida taldeko lehen lehendakariordea ere izan zen, 63 unibertsitate iberoamerikarren lana biltzen duena. 2017. urteko uztailean, Huelvako Unibertsitateko errektore hautatu zuten. Unibertsitate horretan postua hartu zuen lehen emakumea izan zen, eta Andaluziako errektoreen historian lehen hautagaia izan zen. Hautagaikide Francisco Ruiz irakaslea izan zuen, kasu horretan, berriz hautatzeko aurkeztu zena .[2] Peñak botoen P,77rekin irabazi zuen, eta Francisco Ruizek, berriz, E,78rekin. Ikasleen botoen bikoitza lortu zuen.[2]

2018an, YoDona aldizkariak urtero argitaratzen dituen Espainiako 500 emakume garrantzitsuenen zerrendan sartu zen, artearen, kulturaren, ekonomiaren, politikaren edo gizartearen munduko emakumeekin.[3]

  • IX. Díaz del Moral El sistema caciquil en la provincia de Huelva. Klase politikoa eta alderdiak (1898-1923) lanarengatik[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «María Antonia Peña Guerrero, nombrada primera rectora de la Universidad de Huelva» eldiario.es.
  2. a b «María Antonia Peña, primera rectora de la Universidad de Huelva tras ganar las elecciones» www.europapress.es 23 de junio de 2017.
  3. «María Antonia Peña, elegida una de las 500 mujeres más influyentes de España» Huelva Buenas Noticias, Periódico digital de Huelva y provincia centrado en informaciones positivas 12 de noviembre de 2018.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]