Edukira joan

Mao Anying

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mao Anying

Bizitza
JaiotzaChangsha1922ko urriaren 24a
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949)  (1922ko urriaren 24a -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949ko urriaren 1a -  1950eko azaroaren 25a)
HeriotzaTongchang County (en) Itzuli1950eko azaroaren 25a (28 urte)
Hobiratze lekuaHoechang County (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda: aire-erasoa
Familia
AitaMao Zedong
AmaYang Kaihui
Ezkontidea(k)Liu Siqi (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaM.V. Frunze Akademia Militarra
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Gorria
People's Volunteer Army (en) Itzuli
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Koreako Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Mao Anying (txinera tradizionalez: 毛岸英; pinyinez: Máo Ànyīng; Changsha, Hunan, Txinako Herri Errepublika, 1922ko urriaren 24a - Ipar Korea, 1950eko azaroaren 25a) Mao Zedong txinatar liderraren seme zaharrena izan zen. Moskun hezi zen eta abioi erasoaldi batean hil zen, Koreako gerran boluntario zegoela.

Mao Anying txikitan
Mao Anying eta Liu Songlin emaztea

Mao Anying Changshan, Hunan (Txinako Herri Errepublika) jaio zen 1922ko urriaren 24an. Gurasoak Mao Zedong txinatar liderra eta bere bigarren emaztea zen Yang Kaihui izan zituen [1].

1930ean, aita klandestinitatean zegoen eta Kuomintangeko indarrek ama atxilotu zioten, 8 urte besterik ez zituen umearen aurrean torturatu eta asasinatu zutelarik. Anaia gaztea eta biek Shangaitik alde egitea lortu zuten eta, eskale ibili baziren ere, Alderdi Komunistako kide klandestinoen babesa izan zuten [2].

1936an, Parisera eraman zuten eta Moskura gero. Beste lider komunista batzuen antzera, Stalinen erregimenaren babesean ikasi zuen [3]. Armada Gorrian sartu zen eta II. Mundu Gerran parte hartu zuen, ekialdeko frontean. Garai horretan, Xie Liaosha (謝廖沙) ezizena erabili ohi zuen.

1946an, Txinara itzuli zen eta, 1949ko urrian, Liu Songlinekin ezkondu zen.

1950ean, Koreako Gerran parte hartuko zuen bolondres txinoz osatutako armadan sartu zen eta, Peng Dehuairen agindupean, urriaren 25ean, Yalu ibaia zeharkatu zuen. Hilabete geroago, azaroaren 25ean, errusiera itzultzen ari zen bitartean, airezko erasoaldi batean hil zen. 28 urte zituen.

Maoren jarreraren beldur, ez zuten berehalakoan eman albistea. Zhou Enlaik eman zion aitari semearen heriotzaren berri. Zartarako bikaina jaso zuen buruzagiak eta hauek izan omen ziren bere hitzak:

« Gerran sakrifizio asko dago. Sakrifiziorik gabe ez da garaipena lortuko [4] »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mao Anying Aldatu lotura Wikidatan