Manglabita
Manglabitak (grezieraz: μαγ[γ]λαβίται, manglabitai; sing. μαγ[γ]λαβίτης, manglabitēs) Bizantziar Inperioko bizkartzain unitate militar bat izan zen.
Euren izena manglabion hitzetik eratorria da (grezieraz: μαγγλάβιον, "borra") eta talde osoa izendatzeko ere erabiltzen zen. Hala ere jatorri honen inguruan eztabaidak daude: beste teoria baten arabera arabierazko mijlab (akuilu), latineo manus (esku) edo clavatik (borra) etor daiteke. Manglabitak IX. mendean agertu ziren, eta inperioko Hetaireiarekin batera enperadorarearen segurtasun pertsonalaren arduradunak ziren. Ezpatekin armatuta manglabitak bere aurretik joaten ziren zeremoniatan eta jauregi inperialeko ate zehatz batzuk goizero irekitzen zituzten. Manglabitak jatorri umilekoak ziren, askotan iletratuak, baina euren komnandantea, prōtomanglabitēs (grezieraz: πρωτομαγγλαβίτης, "lehen manglabita") edo epi tou manglabiou (antzinako grezieraz: ἐπί τοῦ μαγγλαβίου, "manglabioien agintean dagoena"), inperioaren hierarkian goian kokatzen zen, enperadorearekiko gertutasua dela eta. Manglabitak bizkartzain talde inperial gisa XI. mendean desagertu ziren baina "Eliza Handiaren manglabitak" XIII. menderaino biziraun zuten, Konstantinoplako Patriarkatuaren bizkartzain gisa.
Manglabitarik ezagunena Haralrd Hardara norvegiar erregea izan zen. titulua 1030ko hamarkadan Baregoen Guardian egin zuen zerbitzuari esker lortu zuen.