Manchester-Liverpool burdinbidea
Manchester-Liverpool burdinbidea | |
---|---|
Geografia | |
Luzera | 50 km |
Lurraldea | Lancashire |
Trenbide zabalera | 1435 mm-ko trenbidea |
Ezaugarriak | |
Historia | |
Irekiera | 1823 |
Itxiera | 1845 |
Ordezkatzen du | Bolton and Leigh Railway (en) |
Ordezkatzailea | Grand Junction Railway (en) |
Manchester-Liverpool burdinbidea (ingelesez: The Liverpool and Manchester Railway, L&MR) hirien artean eta bidaiariekin egindako lehendabiziko burdinbidea izan zen. Lurrunezko tren-makinak tiratutako munduko lehen trenbidea izan zen, eta estreinaldia 1830eko irailaren 15ean izan zen Liverpooletik abiatuta eta Manchesterrerantz (Ipar-mendebaldeko Ingalaterra). Jatorriz burdinbide hau eraiki zuten garraiobide azkarragoa emateko Liverpoolgo portutik Manchesterreko eta inguruko udalerrietako errotetara. 1845ean burdinbide hau Grand Junction Railway (GJR) delakoak barne hartu zuen, bazkide nagusia zenak. Hurrengo urtean GJR London and North Western Railway izeneko burdinbidearen barruan gelditu zen. 56 kilometroko burdinbidea izan zen, 64 zubi eta biadukturekin.
Hasierako bultzatzaileak Joseph Sandars, John Kennedy eta William James izan ziren, eta lehenengo urrats handia The Liverpool and Manchester Railway Company izeneko enpresa sortzea izan zen, 1823an eta Henry Boothen eskutik.
Istripuei dagokienez, nabarmentzekoak dira 1847an (Dee bridge) eta 1879an (Tay Bridge) jazotakoak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)"The Liverpool & Manchester Railway"