Edukira joan

Mamut iletsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamut iletsu
Pleistozeno

Mamut iletsuaren berreraikuntza.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaProboscidea
FamiliaElephantidae
LeinuaElephantini
GeneroaMammuthus
Espeziea Mammuthus primigenius
(Blumenbach, 1799)
Banaketa mapa

Mamut iletsua, elefante iletsua edo tundrako mamuta (Mammuthus primigenius), elefanteen familiatik zetorren desagertutako genero bat da; Mammuthus primigenius-ek egungo elefanteen antzeko tamaina zuen. Mamut mota honen ale asko aurkitu dira Siberian, Artikoko irletan eta Ipar Amerikan, baita gorputz oso izoztuak ere. Animalia honen lehen alea 1806an aurkitu zuten, Lena ibaiaren bokaletik gertu, Siberian (Errusia).

Proboscidearen hasierako kideak (elefante modernoak klado honen barruan sartzen dira) , Tetis itsasoaren inguruan bizi izan ziren duela 55 milioi urte inguru. Proboscidearen gaur egungo ahaiderik hurbilenak sirenoak dira (manatiak eta itsasuskiak). Elefantidae familia duela 6 milioi urte Afrikan agertu zen, familia horretan elefante modernoak eta mamutak sailkatzen direlarik.  2006. urtean hiru ikertzaile-taldeek mamuten mitokondrioen DNA-profilak erauzi zituzten. Honi esker mamuten eta Asiako elefanteen (Elephas maximus)  arteko senidetasuna baieztatu zen. Afrikako elefanteak, aldiz, klado honetatik duela 6 milioi urte banandu ziren. 2008. urtean mamuten DNA-kromosomiko osoa mapatu zen, bertan ikusi zen elefante afrikarrak eta mamut iletsuak % 98.55 eta % 99.40 arteko ahaidetasuna zutela[1].  

Mamut espeziearen aztarna asko aurkitu direnez, genero honen historia ebolutiboa berreraiki daiteke azterketa morfologikoen bidez. Bere molarretako esmaltearen gandorren arabera identifikatu daitezke, hots, espezie primitiboek ia ez daukate gandorrik eta hauen kopurua handituz doa espezie berrietan. Hortzeko koroak, altuago eta sakonagoak bilakatu ziren eta garezurrak gorago kokatu ziren horri egokitzeko. Era berean, garezurra laburtu zen burua gutxiago pisa zezan[2].

Mammuthus generoko lehen kide ezagunak Pliozenoko Mammuthus subplanfrons afrikarra eta Pleistozenoko M. africanavus espezieak dira. Mamutak duela 3 milioi urte inguru sartu ziren Europan. Europako lehen mamutari M. rumanus deritzote eta Europatik eta Txinatik zabaldu zen. Bere molarrak bakarrik ezagutzen dira (8 eta 10 arteko esmalteko gandorrak daukate).[3][4][3][5]

Gaur egun mamut espezie bakoitzaren arteko trantsizio-morfologiak erakusten dituzten indibiduoak eta populazioak ezagutzen dira, baita espezie primitibo eta deribatuak ere. Espezieei eta haien bitarteko formei kronoespezie deritze. M. primigenius eta beste mamuten arteko taxoi asko proposatu dira, baina horiek zalantzagarriak dira, autorearen arabera espezie aurreratu baten forma edo espezie primitibo baten forma aurreratuak bezala bereizten direlako. Bitarteko forma horiek bereiztea eta zehaztea paleontologia kuaternarioko arazo iraunkor eta konplexuenetariko bat da. Baina bitarteko espezie eta subespezie batzuk aurki ditzakegu, hala nola M. Medius, M. Chosaricus, M. P. primgenius, M. p. jatzkovi, M. p. sibiricus, M. p. fraasi, M. p. leith-adamsi, M. p. Hydruntinus, Kenensis. p .[6][7][8]

2011ko azterketa genetiko[9] batek argitu zuen Kolonbian aztertutako bi indibiduoek mamut iletsuen azpiklado batean bil zitezkela. Horrek iradokitzen du bi populazio ezberdin elkartu zirela eta kume emankorrak sortu zituztela. Ipar ameriketako M. jeffersonii izan daiteke bi espezie hauen hibridoa.

Mamut iletsu izenak ile geruzaren loditasunari egiten dio erreferentzia. Gaur egungo idi-iletsuaren antzekoa zen, zehazki 90 zentimetroko lodiera zuena. Hotzera hobeto egokitzeko, azalaren azpian 8-10 cm arteko lodierako koipe-geruza zuen. Mamuten belarriek 30 cm-ko luzera zuten, gaur egungo elefanteen belarrien tamainarekin alderatuz gero, txikiagoak dira. Garezurraren gainean kupula moduko sabeltzea zuten, eta sorbalda aldean joroba garai bat. Ar helduek 2,80 m-tik 3,40 m-rako altuera eta 6 tonako pisua zuten. Aurkitutako letaginek 4,2 m luze eta 84 kg pisatzen dute eta batez besteko 2,5 m eta 45 kg dituzte.

Haren hortzak tundrako landareetara egokituta zeuden.[10]

Habitata eta banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pliozeno eta Pleistozenoaren arteko trantsizio-garaian kontinenteak gaur egungo ia kokapen berean zeuden. Kontinente horien oinarrian dauden plaka tektonikoak ez dira ia 100 km mugitu Pleistozenoaren hasieratik.[11]

Pleistozenoan ziklo glaziarren errepikapena zen ezaugarri klimatiko esanguratsuenetarikoa. Bada, kontinente glaziarrak 40 paraleloraino hel zitezkeen. Maila glaziar maximoan lurraren azaleraren % 30 izotzez estalia zegoen. Gainera, permafrost zonaldea hegoalderantz hedatu zen izotz-geruzaren mugatik Ipar Amerika eta Eurasia mailaraino. Izotz garaien mugetan urteko batazbesteko tenperatura -6 gradukoa zen; Permafrost mugan, aldiz, 0 gradutakoa.[12]

[13]Geruza glaziarren hegoaldean laku handiak metatzen ziren, drainatze-bideen blokeoa eta aire hotzaren lurruntzearen murrizpena zela eta. Ipar Amerikako erdialdea eta iparraldea Agassiz lakuak estaltzen zituen erabat. Gaur egun lehortuak dauden ehun arro baino gehiago zeuden Amerikako mendebaldean. Bonneville lakua, adibidez, Laku Gazi Handia dagoen tokian zegoen. Eurasiaren kasuan laku handiak garatu ziren glaziarren drainatzearen ondorioz. Laku afrikarrak beteagoak zeuden lurruntze-tasa txikiagoaren ondorioz.[14][15]

Halaber, garaiko klima gaur egungoa baino hotz eta lehorragoa zela eta, basamortuak lehorragoak eta zabalagoak ziren. Prezipitazioak txikiagoak ziren lurruntze ozeaniko eta kontinentala murriztu egin zelako, basoen konposizio berezia sortu zuena. Lurreko ekosistema nagusiak hauek ziren: belar-lautadak, belardiak eta sahats-sabanak. Eurasian estepa nagusi zen zona subglaziarraren zati handi batean.[16]

Baldintza klimatikoei esker leku desberdinetan bizi ziren animali espezieak. Landare aniztasun handia zuten lekuetara moldatzea ere ahalbidetu zuen. Gaur egun iparraldean eta hegoaldean bizi diren espezieak elkarrekin bizi ziren leku berean, alegia. Pleistozenoko hazkunde-garaia aniztasun maila handia ekarri zuen. Izan ere, ekosistema egokiagoak sortu ziren espezializatu gabeko espezieentzat.[17][18]

Siberiatik Alaskara eta Yukon-ean zehar zabaltzen zen bideari “Mamutaren estepa” deritzote. Ugaztun handientzat egokiak ziren baldintzak bermatu zuten bertako landareri motak. Pleistozenoko flora bereziki elikagarria zen beraientzat. Klima gogorrak zuntz eta karbohidratoen metaketa bultzatzen zuen landareen bizi-iraupenerako.[19][10]

Mamut gehienak azken glaziazioaren amaieran desagertu ziren. Hala ere, oraindik ez da aurkitu desagertzearen behin betiko frogarik. Populazio txiki bat Saint Paul uhartean (Alaska) bizi izan zen 6000 urtera arte gutxi gorabehera.[20] Aldiz, C.2 eta Wrangel uharteko (Siberia) mamut nanoak ez ziren desagertu k.a 2000 urtera arte. Zenbait teoria daude desagerpenaren inguruan, baina orokorrean faktoreen konbinaketak sorturiko desagerpena badu. Hauek dira indar handien duten hiru teoriak:[21][22][23][24]

  1. Klima aldaketa: Egoera berriei moldatzeko gaitasun ezagatik desagertu zela defendatzen du
  2. Giza-ehiza: Homo erectus-aren jardunaren ondorioz desagertu zela argudiatzen du.
  3. Gaixotasuna: Orduko birus batek eragindako gaixotasunagatik desagertu zela defendatzen du.

Azken[25] aurkikuntza zientifikoen arabera duela 10.500 eta 7.500 urteen artean desagertu ziren mamutak Ipar Amerikan. Ondorio [26]horretara iristeko, zientzialariek Permafrostaren lur-laginetan aurkitutako DNA-laginetan oinarritu dira, zehazki Alaskako Yukon ibaian jatorria zuten lagin horiek. Aztertutako lur-laginetan gernu-hondakinak eta ugatz-gorozkiak zeuden.[27][28][29][30]

Ingalaterran, ordea, duela 4.000 urte desagertu zen mamuta, Shorpshireko hezurren aurkikuntzaren arabera. Aurkitutako hezurrak Europa Mendebaldeko mamut iletsuaren hondarrik berrienak dira.[31][32][33]

Iraungitako espezie gehienak fosildutako gorpuzkien bidez ezagutzen dira. Mamut iletsuaren kasuan, gorpuzki izoztuak aurkitu dira indibiduoen tamaina handia eta klima hotzaren ondorioz. Horrelako gorpuzkiei esker, espezieen larruazala, ilea, muskuluak, ehunak eta organoak ikertu ahal izan dira.

Izozteko modu desberdinak daude: zonalde urtsu txikietan harrapatuta geratzea, izotz-bolkeen erorketa baten ondoren, uholde baten ondorioz... Horregatik, Yakutiako Berelekh ibaitik hurbil dagoen zonaldean, gutxienez 156 mamut baino gehiagoko 9.000 hezur aurkitu dira eremu berean, uholde baten korronteak eramanda, han gelditu zirelako seinale.[20]

Aurkitutako indibiduoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko mamut izoztua

Zientziak dokumentatutako lehen mamut izoztua.1806an aurkitu izan zen eta Adamseko mamuta bezala ezaguna da.[34][35] Kolima ibaiko Mamuta

1977an oso ondo kontserbatuta aurkitu zuten 7 eta 8 hilabete arteko mamut iletsu baten gorpuzkia. Dima izena jarri zioten.[20]

Yukagirren mamuta

2003an Yukagir-en (Yakutia), ehiztari batzuek aurkitutako mamut ar heldua. 40 eta 50 urte bitartekoa, 2,8 m-ko altuerakoa eta 4 tonatik gorakoa.[36]

Ust-Nero mamuta

2004an Ust-Nero-n aurkitua. Burua, tronpa, bizkarraren zati bat eta zenbait ehun aurkitu zituzten.[37]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oxley, Adm. Charles Lister, (1841–21 July 1920), JP. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  2. (Ingelesez) Shoshani, Jeheskel; Ferretti, Marco P.; Lister, Adrian M.; Agenbroad, Larry D.; Saegusa, Haruo; Mol, Dick; Takahashi, Keiichi. (2007-07). «Relationships within the Elephantinae using hyoid characters» Quaternary International 169-170: 174–185.  doi:10.1016/j.quaint.2007.02.003. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  3. a b (Ingelesez) Roca, Alfred L.; Ishida, Yasuko; Brandt, Adam L.; Benjamin, Neal R.; Zhao, Kai; Georgiadis, Nicholas J.. (2015-02-16). «Elephant Natural History: A Genomic Perspective» Annual Review of Animal Biosciences 3 (1): 139–167.  doi:10.1146/annurev-animal-022114-110838. ISSN 2165-8102. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  4. (Ingelesez) Cooper, Alan. (2006-02-07). «The Year of the Mammoth» PLoS Biology 4 (3): e78.  doi:10.1371/journal.pbio.0040078. ISSN 1545-7885. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  5. Krause, Johannes; Dear, Paul H.; Pollack, Joshua L.; Slatkin, Montgomery; Spriggs, Helen; Barnes, Ian; Lister, Adrian M.; Ebersberger, Ingo et al.. (2005-12-18). «Multiplex amplification of the mammoth mitochondrial genome and the evolution of Elephantidae» Nature 439 (7077): 724–727.  doi:10.1038/nature04432. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  6. Osborn, Henry Fairfield; Percy, Mabel Rice.. (1936). Proboscidea : a monograph of the discovery, evolution, migration and extinction of the mastodonts and elephants of the world / by Henry Fairfield Osborn ; edited by Mabel Rice Percy.. Published on the J. Pierpont Morgan Fund by the trustees of the American Museum of Natural History : (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  7. Foronova, Irina V.. (2007-07). «Thin-enamel dental specialization in mammoth evolution: An example of direction selection» Quaternary International 169-170: 95–104.  doi:10.1016/j.quaint.2006.11.001. ISSN 1040-6182. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  8. Foronova, I.V.. (2014-12-10). «Mammuthus intermedius (Proboscidea, Elephantidae) from the late Middle Pleistocene of the southern Western and Central Siberia, Russia: the problem of intermediate elements in the mammoth lineage» Russian Journal of Theriology 13 (2): 71–82.  doi:10.15298/rusjtheriol.13.2.03. ISSN 1682-3559. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  9. (Ingelesez) Callaway, Ewen. (2021-02-17). «Million-year-old mammoth genomes shatter record for oldest ancient DNA» Nature 590 (7847): 537–538.  doi:10.1038/d41586-021-00436-x. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  10. a b Claude Guérin, "Superordre des Proboscidiens"; Les grands mammifères plio-pléistocènes d'Europe, Masson, coll. Préhistoire, Paris, 1996. ISBN 2-225-84951-X
  11. Lister, 2007. pp. 88–89
  12. Pavelková Řičánková, V.; Robovský, J.; Riegert, J. (13 January 2014). "Ecological Structure of Recent and Last Glacial Mammalian Faunas in Northern Eurasia: The Case of Altai-Sayan Refugium". PLOS ONE. 9 (1): e85056. Bibcode:2014PLoSO...985056P. doi:10.1371/journal.pone.0085056
  13. Willerslev, E.; Davison, J.; Moora, M.; Zobel, M.; Coissac, E.; Edwards, M. E.; Lorenzen, E. D.; Vestergård, M.; Gussarova, G.; Haile, J.; Craine, J.; Gielly, L.; Boessenkool, S.; Epp, L. S.; Pearman, P. B.; Cheddadi, R.; Murray, D.; Bråthen, K. A.; Yoccoz, N.; Binney, H.; Cruaud, C.; Wincker, P.; Goslar, T.; Alsos, I. G.; Bellemain, E.; Brysting, A. K.; Elven, R.; Sønstebø, J. R. H.; Murton, J.; et al. (2014). "Fifty thousand years of Arctic vegetation and megafaunal diet" (PDF). Nature. 506 (7486): 47–51
  14. (Ingelesez) Takahashi, Keiichi; Wei, Guangbiao; Uno, Hikaru; Yoneda, Minoru; Jin, Changzhu; Sun, Chengkai; Zhang, Sheng; Zhong, Bei. (2007-04). «AMS 14C chronology of the world's southernmost woolly mammoth (Mammuthus primigenius Blum.)» Quaternary Science Reviews 26 (7-8): 954–957.  doi:10.1016/j.quascirev.2006.12.001. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  15. (Ingelesez) Álvarez-Lao, Diego J.; Kahlke, Ralf-Dietrich; García, Nuria; Mol, Dick. (2009-07). «The Padul mammoth finds — On the southernmost record of Mammuthus primigenius in Europe and its southern spread during the Late Pleistocene» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 278 (1-4): 57–70.  doi:10.1016/j.palaeo.2009.04.011. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  16. Gilbert, M. T. P.; Drautz, D. I.; Lesk, A. M.; Ho, S. Y. W.; Qi, J.; Ratan, A.; Hsu, C.-H.; Sher, A. et al.. (2008-06-09). «Intraspecific phylogenetic analysis of Siberian woolly mammoths using complete mitochondrial genomes» Proceedings of the National Academy of Sciences 105 (24): 8327–8332.  doi:10.1073/pnas.0802315105. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  17. (Ingelesez) Szpak, Paul; Gröcke, Darren R.; Debruyne, Regis; MacPhee, Ross D.E.; Guthrie, R. Dale; Froese, Duane; Zazula, Grant D.; Patterson, William P. et al.. (2010-02). «Regional differences in bone collagen δ13C and δ15N of Pleistocene mammoths: Implications for paleoecology of the mammoth steppe» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 286 (1-2): 88–96.  doi:10.1016/j.palaeo.2009.12.009. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  18. (Ingelesez) Stuart, Anthony J.. (2005-01). «The extinction of woolly mammoth (Mammuthus primigenius) and straight-tusked elephant (Palaeoloxodon antiquus) in Europe» Quaternary International 126-128: 171–177.  doi:10.1016/j.quaint.2004.04.021. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  19. «Clinical Vignettes» The Enemy (Duke University Press): 88–89. 2007-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  20. a b c -, -. (2008-01-01). «El dictamen del Consejo de Estado 24 de 13 de Marzo de 2008, sobre el Tratado de Lisboa» Teoría y Realidad Constitucional (22): 653.  doi:10.8634/trc.22.2008.7052. ISSN 2174-8950. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  21. (Ingelesez) Surovell, Todd A.; Waguespack, Nicole M.. (2008-11). «How many elephant kills are 14?» Quaternary International 191 (1): 82–97.  doi:10.1016/j.quaint.2007.12.001. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  22. Osborn, Alan J.. (2016-12). «Paleoindians, Proboscideans, and Phytotoxins: Exploring the Feasibility of Poison Hunting During the Last Glacial-Interglacial Transition» Journal of Ethnobiology 36 (4): 908–929.  doi:10.2993/0278-0771-36.4.908. ISSN 0278-0771. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  23. Delicado Puerto, Gemma. (2017-03-16). «Aprender inglés en el museo: Propuesta de tarea trasversal para el aula de inglés de ESO» ODISEA. Revista de estudios ingleses (13)  doi:10.25115/odisea.v0i13.242. ISSN 2174-1611. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  24. Bouchard, Isabelle. (2020). «Greer, Allan, Property and Dispossession. Natives, Empires and Land in Early Modern North America (Cambridge, Cambridge University Press, 2018), 450 p.» Revue d'histoire de l'Amérique française 73 (3): 93.  doi:10.7202/1070116ar. ISSN 0035-2357. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  25. Nyström, Veronica; Dalén, Love; Vartanyan, Sergey; Lidén, Kerstin; Ryman, Nils; Angerbjörn, Anders. (2010-03-31). «Temporal genetic change in the last remaining population of woolly mammoth» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 277 (1692): 2331–2337.  doi:10.1098/rspb.2010.0301. ISSN 0962-8452. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  26. Fiedel, Stuart. (2009). «Sudden Deaths: The Chronology of Terminal Pleistocene Megafaunal Extinction» American Megafaunal Extinctions at the End of the Pleistocene (Springer Netherlands): 21–37. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  27. «L’écho CNN:» La télévision mène-t-elle le monde ? (Presses de l'Université du Québec): 57–86. 2006-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  28. Lister, Adrian M.; Sher, Andrei V.; van Essen, Hans; Wei, Guangbiao. (2005-01). «The pattern and process of mammoth evolution in Eurasia» Quaternary International 126-128: 49–64.  doi:10.1016/j.quaint.2004.04.014. ISSN 1040-6182. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  29. Enk, Jacob; Devault, Alison; Debruyne, Regis; King, Christine E; Treangen, Todd; O'Rourke, Dennis; Salzberg, Steven L; Fisher, Daniel et al.. (2011). «Complete Columbian mammoth mitogenome suggests interbreeding with woolly mammoths» Genome Biology 12 (5): R51.  doi:10.1186/gb-2011-12-5-r51. ISSN 1465-6906. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  30. Agenbroad, Larry D.. (1998). «NEW PYGMY MAMMOTH (<italic>Mammuthus exilis</italic>) LOCALITIES AND RADIOCARBON DATES FROM SAN MIGUEL, SANTA ROSA, AND SANTA CRUZ ISLANDS, CALIFORNIA» Contributions to the Geology of the Northern Channel Islands, So. California (Pacific Section American Association of Petroleum Geologists) (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  31. Corlett, Richard T.. (2013-07). «The shifted baseline: Prehistoric defaunation in the tropics and its consequences for biodiversity conservation» Biological Conservation 163: 13–21.  doi:10.1016/j.biocon.2012.11.012. ISSN 0006-3207. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  32. Stuart, Anthony J.; Sulerzhitsky, Leopold D.; Orlova, Lyobov A.; Kuzmin, Yaroslav V.; Lister, Adrian M.. (2002-08). «The latest woolly mammoths (Mammuthus primigenius Blumenbach) in Europe and Asia: a review of the current evidence» Quaternary Science Reviews 21 (14-15): 1559–1569.  doi:10.1016/s0277-3791(02)00026-4. ISSN 0277-3791. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  33. MARTIN, TONY. (2003-12). «Walker's Marine Mammals of the World by Ronald M. Nowak Johns Hopkins University Press, Baltimore & London. (2003). ISBN 0-8018-7343-6. 264 pp. Paperback. £17» Antarctic Science 15 (4): 559–560.  doi:10.1017/s0954102003241729. ISSN 0954-1020. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  34. «Adaptation of the Woolly Mammoth Mammuthus primigenius (Blumenbach, 1799) to Habitat Conditions in the Glacial Period» Сибирский экологический журнал (5) 2016  doi:10.15372/sej20160504. ISSN 0869-8619. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  35. Debruyne, Régis; Barriel, Véronique; Tassy, Pascal. (2003-03). «Mitochondrial cytochrome b of the Lyakhov mammoth (Proboscidea, Mammalia): new data and phylogenetic analyses of Elephantidae» Molecular Phylogenetics and Evolution 26 (3): 421–434.  doi:10.1016/s1055-7903(02)00292-0. ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  36. «Prefacio» ¿Cómo ves? (Universidad Nacional Autónoma de México): 21–22. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  37. Cachorro, Gabriel, ed. (2019). Estrategias de investigación en Educación Física.  doi:10.35537/10915/85846. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]