Maltatar (txakurra)
Maltatarra | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Kroazia Italia |
Sinonimoak | Bitxon maltatarra |
Altuera | arra: 21 cm gutxienekoa arra: 25 cm gehienez emea: 20 cm gutxienekoa emea: 23 cm gehienez |
Masa |
|
Bizi-itxaropena | 15 |
Katalogo kodea | 065 |
Maltatarra edo bitxon maltatarra tamaina txikiko spaniel txakurraren arraza bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren jatorria Mediterraneoan dago eta aspalditik ezagutzen da; ikerlari batzuek Mljet uhartean jartzen dute haren jatorria, egungo Kroazian. Lehendabiziko erreferentziak Antzinako Egipton agertu ziren: K. a. XIII. mendeko piramidetan maltatarraren antza zuten txakurrak ageri dira. Aristotelesek aipatu zuen eta Antzinako Erroman ezaguna zen txakur mota hau. Maltatarra Europako altzo-txakurra zaharrena izan daiteke.
Hasiera batean txakurtxo hauek portuetan oso ohikoak ziren, arratoiak eta saguak harrapatzeko.
Haien izena ulertzeko teoria desberdinak azaldu dira. Dirudienez maltatarra izena málat hitzetik etor daiteke, portua, eta ez Melitae hitzetik, hasieran uste zen bezala. Dena dela, málat hitza itsas bazterretan oso zabalduta zegoen, Dalmaziako Mljet irla barne. Beste iritzien arabera arraza honek Sizilian du bere jatorria. Horregatik ohikoa da txakur arraza italiarra bezala aipatzea.
Erdi Aroan maltatarrak konpainia/animalia bezala ezaguna zen Europako noblezian.
Ezaugarri psikologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso etxeko txakur onak dira: garbiak, biziak, burutsuak, maitekorrak eta lagunkoiak. Animalia hauek beti txakurkume itxura gordetzen dute. Animalia zintzoa izanik, etxea babesteko garaian ona da baita ere. Ez dira oso zaunkalariak. Umeekin izateko oso aukera ona. Kaninoterapian oso erabiliak dira.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txakur txikia: gorputz luzea, buru biribilla eta begi ilunak.
- Anka motzak eta zuzenak.
- Buztana luzea eta bizkarraren gainean kurbatuta.
- Kolore askotakoak izan daitezke baina ohikoenak txuriak dira.
- Hile ugari eta suabea. Eguero orraztu behar zaie.
- Gero eta txikiagoak garestiagoak ere bai.
- Altura, gehienez 23 zm. Emeak zertxobait txikiagoak.
- Pisua: 4 kilo ingurukoa. Emeek zertxobait gutxiago.
- Ernatze-periodoa: 28-32 egun.
Maltatarra motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ile kizkurreko bitxon. Tenerifekoak bezala ezagututa, XV.mendean modan egon ziren Italian eta Frantzian. Egun Kanarietan desagertu dira. Buru zertxobait zabalago du eta bere altura 30 zentimetroraino hel daiteke. Pisua, 2,5-4 kilo tartean.
- Bitxon boloñesa. Zertxobait txikiago. Oso iletsu. Gorputz sendoago. Pisua, 5 kilo arte.
- Bitxon habanarra. Arraza honetan handiena, 35 zentimetro arte. Marinel espainiarrek Mediterraneotik Antilletara eraman zuten eta hortik datorkio egungo izena.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il Mondo degli animali. Milan: Rizzoli Editore, 1968. Bigarren liburuki, 204-205 or.
Kanpo lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) American maltese Association.
- (Gaztelaniaz) Arraza honi buruzko web gunea.