Magadan
Magadan | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Magadanen ikuspegia Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Magadan oblasta | ||
Hiri okruga | Magadan Urban Okrug | ||
Izen ofiziala | Магада́н | ||
Posta kodea | 685000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 59°34′00″N 150°48′00″E / 59.5667°N 150.8°E | ||
Azalera | 295 km² | ||
Altuera | 70 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 89.193 (2024) −3.589 (2018) | ||
Dentsitatea | 302 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1929 | ||
Telefono aurrizkia | 4132 | ||
Ordu eremua | Magadango ordua eta Vladivostok Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Baranavitxi, Jelgava, Anchorage, Tonghua, Zlatitsa (en) , Shuangyashan eta Guadalajara | ||
http://www.magadangorod.ru/ |
Magadan (errusieraz: Магадан) Errusiako hiria da, Magadan oblastaren hiriburua. Ekialde Urruneko Barruti Federalean dago, Okhotskeko itsasoaren iparraldeko kostaldean, Taui badian[1], Moskutik 5.910 km ekialdera eta Khabarovsketik 1.655 km ipar-ekialdera. 2010ean 95.982 biztanle zituen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920ko hamarkadarako bazegoen giza kokalekua Magadan inguruan, baina herria 1929an sortu zuten. Hasieran, hiriaren izena Nagaevo izan zen, Even-Okhotsk barrutiko hiriburua. 1933. urtean hiri-izaera eman zioten.
Stalinen agintepean presoak Magadanera bidaltzen zituzten behartutako lanak egitera. 1932-1953 urte bitartean Dalstroi erakundearen egoitza egon zen Magadanen: behartutako lan izugarriak, urre-meatzeetako lanak eta lan zentzagarriak eragiten zizkieten. Aro horretan hiriko ekonomiak behera egin zuen, eta hala egon zen hamarkadetan.
Magadanek Okhotskeko itsasoan portua duenez, Kolyma eskualdeko meatzeetan ustiatutako urrea eta beste metalak merkaturatzeko gune bihurtu zen. Hiria hazi egin zen, eta biztanleak ere ugaritu egin ziren, batez ere meategietako jardunaren garapenez.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, eraikuntza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Portua maiatzetik abendura egoten da irekita. Hiritik 50 km iparralderantz nazioarteko aireportua daukate. Edozein modutan ere, errepide bi daude bakarrik hiria inguruekin lotzeko; bat Kamtxatka aldera doana, eta bestea, 2.200 kmra hurren daukaten Jakutsk hirira doana, hezurren ibilbidea deritzona. Beraz, nolabait isolatuta dagoen hiria da Magadan.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magadanen klima subartikoa daukate, Dfc Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu luze eta hotzak dituzte; urtean bakarrik sei hiletan igotzen du tenperaturak 0 °C-tik gora. Izotza eta tundra dira eskualdeko paisaia nagusia, beraz. Okhotskeko itsasoko kostaldeko tenperatura, urtarrilean -22 °C eta uztailean 12 °C bitartekoa izaten da. Barrualdean, ostera, urtarrilean -38 °C eta uztailean 16 °C bitarteko tenperatura izaten dute.
Datu klimatikoak (Magadan) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 2.4 | 2.5 | 5.5 | 8.0 | 22.3 | 24.5 | 26.0 | 25.5 | 20.2 | 13.8 | 6.6 | 3.3 | 26.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −14.2 | −12.5 | −8.0 | −1.6 | 4.9 | 11.3 | 14.8 | 15.0 | 10.4 | 1.7 | −7.3 | −12.8 | 0.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -16.4 | -15.4 | -11.4 | -4.6 | 1.8 | 7.8 | 11.8 | 12.0 | 7.5 | -0.9 | -9.8 | -14.9 | -2.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −18.5 | −17.8 | −14.4 | −7.5 | −0.5 | 5.2 | 9.6 | 9.7 | 5.1 | −3.1 | −12.0 | −17.0 | −5.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −34.6 | −33.3 | −30.8 | −23.5 | −10.8 | −3.0 | 2.0 | −1.0 | −6.3 | −21.6 | −26.9 | −30.7 | −34.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 14 | 13 | 17 | 33 | 37 | 47 | 64 | 93 | 77 | 80 | 60 | 26 | 561 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 0.1 | 0.3 | 0.3 | 2.1 | 11 | 16 | 21 | 20 | 18 | 10 | 2 | 0.1 | 100.9 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 16 | 14 | 15 | 15 | 6 | 0 | 0 | 0 | 0.2 | 8 | 17 | 16 | 107.2 |
Eguzki orduak | 74.4 | 127.1 | 226.3 | 228.0 | 198.4 | 216.0 | 182.9 | 170.5 | 147.0 | 130.2 | 81.0 | 40.3 | 1822.1 |
Hezetasuna (%) | 65 | 64 | 65 | 71 | 78 | 82 | 86 | 83 | 78 | 69 | 66 | 64 | 72.6 |
Iturria (1): Погода и Климат[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sunshine)[4] |
Senidetutako hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mapa Kolymskiy.narod.ru