MaeztuArabako herria da, Arraia-Maeztuko udalerriko hiriburua eta 1958an desagertu zen arte, Arraia udalerriarena ere bai. 658 metroko altueran kokatzen da, Arburu mendiaren magalean.
Herriaren izena lehen aldiz dokumentatu zen 1025. urteko Donemiliagako goldean: Bahaeztu, Harrahia (gaurko Arraia) toponimoaren ondoan. Herriko lehen jaunak Juan Ruiz de Gaona eta Catalina de Rojas izan ziren. GAztelako Enrike II.a erregeak jaurerri titulua eman zion 1369ko maiatzaren 12an. Gaona familiak XV mendean Mastu dorrea eraiki zuen eta Sanchez de Samaniego familiak XVII mendean berriztu zuen. Gaur egun, ordea, ez dago haren aztarnarik.[1]