Edukira joan

Macchiaioli

Wikipedia, Entziklopedia askea


Macchiaioli inpresionismoaren aitzindari nagusitzat hartu ohi den italiar margolari-taldebat da. Macchiaioli taldea osatzen zuten margolariak Florentzian, 1855etik 1867ra bitarteko urteetan, bildu ohi ziren. Garai hartako akademia-ereduen kontra jardun zuten, eta ordura artekoa baino estilo biziago bat proposatu zuten, kolorezko orbanak (macchie) erabiliz errealitatearen inpresioa agerrarazteko. Corot margolari frantsesaren eta Barbizongo eskolaren eragina nabaria da taldeko margolariengan, baina horiek ikuspegiak ezezik, erretratuak eta historiako gertaerak ere margotu zituzten. Talde horretako margolarien artean, aipatzekoak dira Cristiano Banti, Giovanni Boldini, Giovanni Fattori, Telemaco Signorini, Silvestro Lega, Raffaello Sernesi, Giuseppe Abbati, Odoardo Borrani, Vincenzo Cabianca, Adriano Cecioni, Vito D'Ancona, Serafino De Tivoli eta abar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]