Edukira joan

MS Moby Dada

Wikipedia, Entziklopedia askea
1981–1990: Finlandia
1990–2010:
Queen of Scandinavia
2010–2016:
Princess Maria
2016–:
Moby Dada'

1981–1990: Helsinki, Finlandia
1990–2010: Kopenhage, Danimarka
2010–2016: Valletta, Malta
2016–: Napoli, Italia
Ontziola: Wärtsilä, Turku, Finlandia
Mota: Ferri
Uretaratze data: 1980ko uztailaren 25a
Izendatze data: 1981eko martxoaren 30a
Zerbitzua: 1981eko apirilaren 13a
Ezaugarriak
Desplazamendua: 25.905 tona
Luzera: 166,10 m
Zabalera: 28,46 m
Sakonera: 6,70 m
Bulkada: 4 × Wärtsilä-Pielstick 12PC2.5V
Abiadura: 22 korapilo

MS Moby Dada Moby Lines enpresak kudeatzen duen gurutzaontzi bat da, DFDS Seaways jabeari alokatuta. 1981an eraiki zen Finlandiako Turku hirian Wärtsila enpresak duen Perno ontziolan. Hasiera batean Silja Lineen Helsinki-Stockholm zerbitzua eskaini zuen. 1990an DFDS Seaways enpresak erosi zuen eta Queen of Scandinavia izena eman zion. 2010etik 2016ra bitarte Princess Maria izenarekin Helsinki-San Petersburgo zerbitzua eman du, Errusian[1].

2016an Moby Linesek St. Peter Line erosi zuen, eta Princess Maria izena Moby Dada izenagatik aldatu zuten, Italian matrikulatu eta Mediterraneoan zerbitzua ematera igaro zen[1]. Looney Tunes marrazi bizidunetako pertsonaiekin dekoratu zuten itsasontzia. Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma galerazteko asmotan Espainiako Gobernuak Bartzelonara bidali zuen, poliziek bertan lo egin zezaten alokatuta[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b M/S FINLANDIA (1981). (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2017-09-22). «La Policía Nacional llega a Barcelona en un crucero adornado con Piolín y Silvestre» Verne (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]