Mélanie Joly
Mélanie Joly (Montreal, Kanada, 1979ko urtarrilaren 16a) Kanadako abokatua, politikaria eta estatistikaria da.[1][2] 2021eko urriaren 26an Kanadako Kanpo Arazoetako ministroa izendatu zuten.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abokatutza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidean lizentziatu zen Montrealgo Unibertsitatean, 2001ean. Eta 2003an Zuzenbide Konparatu eta Publikoko Magister Juris titulua lortu zuen Oxfordeko Unibertsitatean.[3]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an, Quebeceko Aholku Batzordeko buru izendatu zuten Kanadako Alderdi Liberalaren hauteskunde-kanpainan, Justin Trudeauren agindupean.[4] 2013an, Vrai changement pour Montréal alderdia sortu zuen, eta Montrealeko alkatetzarako hautagai aurkeztu zen.[3] Azaroaren 3an botoen &,50 lortu zuen, eta Denis Coderre irabazlearen aurrean galdu zen.[5]
2015. urtean udal politika utzi eta Alderdi Liberalaren aldeko hauteskunde federaletara aurkezteko asmoa iragarri zuen, botoen G,50 lortuta.[6][7] Urte horretan bertan Kanadako Ondare ministro izendatu zuten.[8] 2018ko abuztuaren 28an, Turismo, Hizkuntza Ofizial eta Frankofoniako ministro bihurtu zen.[9] 2019ko azaroan, Garapen Ekonomikoko eta Hizkuntza Ofizialetako ministroa izan zen.[10]
2021eko urriaren 26an Kanadako Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten, Mark Garneauren ordezko.[3][11]
2022ko irailean Mahsa Amini emakumeen eskubideen aldeko ekintzailearen heriotzagatiko gaitzespena adierazi zuen Mélanie Jolyk. Moralaren Poliziak hijab, buruko ohiala, publikoan behar bezala ez erabiltzeagatik atxilotu eta torturatu egin zuten Mahsa Amini.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Changing the Rules of the Game lanaren egilea da, eta politika publikoari eta herritarren konpromisoari buruzko ikuspegia partekatzen du.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Profile» lop.parl.ca.
- ↑ «Joly cabinet» pm.gc.ca.
- ↑ a b c d «The Honourable Mélanie Joly» Prime Minister of Canada 2015-11-04.
- ↑ Diane Francis: Melanie Joly has no business being foreign affairs minister. .
- ↑ pvfoisy. (2013-11-04). «Mélanie Joly termine tout juste devant Richard Bergeron» Journal Métro.
- ↑ «PLC: de l'opposition pour Mélanie Joly dans Ahuntsic» La Presse 2015-02-19.
- ↑ «Election results: Mélanie Joly wins as Maria Mourani fails to stop second wave in Ahuntsic-Cartierville» montrealgazette.
- ↑ Heritage Minister Mélanie Joly once interned at Radio-Canada. .
- ↑ News, Carl Meyer |. (2018-08-28). «Trudeau government removes 'climate change' from name of cabinet committee on the environment» Canada's National Observer.
- ↑ «Mélanie qui? Mélanie Joly» La Presse 2013-06-01.
- ↑ «В Канаде женщины заняли две ключевые должности в правительстве» РИА Новости 20211026T1903.
- ↑ The sunniest Liberal, Mélanie Joly. 10 de junio de 2016.