Edukira joan

Luzio Lizinio Murena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzio Lizinio Murena
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 62 - K.a. 62
Kuestore


Pretore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 105
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. I. mendea ( urte)
Familia
AitaLucius Licinius Murena
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaLicinii Murenae (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Gradualegatus (en) Itzuli

Luzio Lizinio Murena (latinez Lucius Licinius Murena) erromatar kontsul bat izan zen, Luzio Lizinio Murenaren semea.

Lehen Gerra Mitridatikoaren amaieran, Asiako probintzian geratu zen, aurretik, Gaio Flavio Fimbriak kontrolatutako bi legioren buruzagi bezala, Luzio Kornelio Silak Mitridates VI.ari utzi zion bere Pontoko erresumaren kontrola, baina Murenak, badaezpadako eraso bat egin zuen bere aurka, berriz armatzen ari zela argudiatuz, Ponto inbaditu, eta, honela, Bigarren Gerra Mitridatikoa abiaraziz. Mitridatesek K.a. 81ean garaitu zuenean, zuhurrena, Silaren aginduak bete eta Mitridates bakarrik uztea zela erabaki zuen. Hirugarren Gerra Mitridatikoan, Murena bera izan zen Luzio Lizinio Lukuloren legatua.

K.a. 65ean, pretore izan zen, eta oso ospetsu egin zen herriari eskaintzen zizkion jokoen handitasunagatik. Bere pretoretzaren ondoren, Galia Transalpinako gobernari bezala, erromatar eta probintziarren borondate onetik onura jaso zuen bere inpartzialtasunagatik.

K.a. 62an, kontsul aukeratua izan zen, Dezimo Junio Silanorekin batera, baina, kargua hartu aurretik, eroskeriagatik salatu zuen Servio Sulpizio Rufok, porrot egindako lehiakide bat. Marko Lizinio Kraso triunbiroa, Kinto Hortensio eta Marko Tulio Zizeron izan ziren Murena defenditu zutenak. Absolbitua izan zen, baina litekeena da Servio Sulpizio Ruforen salaketak funtsa izan eta Murena erruduna izatea.

Bere kontsulaldian, lege bat onartu zuen (Junia Lizinia legea), are zorroztasun gehiagoz betearazten zuena Zezilia Didia legea, lege hau, comitia delakoetan proposatua izan baino hiru nundinae lehenago aldarrikatua izan zen, eta, ordezkatu ordez, balizko faltsifikazio bat eragozteko, estatutu bakoitza kopiarazi egin zen, aerariumean utzia izan zena.


Aurrekoa
Marko Tulio Zizeron
eta Gaio Antonio Hibrida
Erromatar kontsula
Dezimo Junio Silanorekin batera

K.a. 62
Ondorengoa
Marko Pupio Pison Frugi Kalpurniano
eta Marko Valerio Mesala Niger