Lurraren kokalekua unibertsoan
Lurrak unibertsoan duen kokalekuari buruzko ezagutza 400 urtez teleskopio bidez burututako behaketei esker eraiki da eta aurreko mendean findu zen. Antzinako Lurra unibertsoaren erdigunetzat jotzen zen, eta unibertsoa begi hutsez ikusten ziren planetez eta periferiako izar finko batzuez osatua zegoela uste zen. XVII. mendean heliozentrismoa onartu zenetik, William Herschel eta beste zenbait astronomoen behaketek Eguzkia disko itxurako galaxia erraldoi baten eta beste hainbat izar ugariren erdian zegoela frogatu zuten. XX. mendean Edwin Hubblek burututako nebulosa espiralen behaketek geure galaxia hedatuz zihoan unibertso bateko milaka miloi galaxien arteko bat bakarra besterik ez zela azaleratu zuten, galaxia multzo eta galaxia supermultzoetan pilaturik. XX. mendearen amaieran, unibertso behagarriaren egitura orokorra argituz zihoan, galaxia filamentu eta huts sare erraldoia osatzen zuten galaxia multzo handiekin. Galaxia multzoak, filamentuak eta hutsak Unibertsoan ikus ditzakegun egitura koherente handienak dira. Oraindik maila handiago batean (1.000 megaparsec baina gehiago) Unibertsoa homogeneoa bilakatzen da, alegia, bere zati guztiek, bataz beste, dentsitate, osagarri eta egitura berberak dituztela.
Unibertsoak erdigunerik edo mugarik ez duela uste denetik, Lurra unibertsoan kokatzeko erreferentzia puntu berezirik ez dago. Eskala ezberdinetan dauden egiturekiko Lurraren kokapenaren erreferentzia egin liteke. Gure Unibertsoari buruzko hipotesi ugari aipatu izan dira, adibidez, bere tamaina infinitua izatea edota multibertso baten zatia izatearen aukera egotea, halere, orain arte hipotesi horiek egiaztatzeko frogarik ez da topatu ahal izan.
Erreferentzia | Diametroa | Oharrak | Iturriak |
---|---|---|---|
Lurra | 12.756,2 km | ||
Ilargiaren orbita | 768.210 km | Ilargiaren orbitaren bataz besteko diametroa Lurrarekiko | |
Geoezpazioa | 6.363.000–12.663.000 km | Lurraren eremu magnetikoaren eraginpean dagoen eremua | |
Lurraren orbita | 299,2 miloi km
2 UA || || | ||
Barne eguzki-sistema | ~6,54 AU | ||
Kanpo eguzki-sistema | 60,14 AU | ||
Kuiper gerrikoa | ~96 AU | ||
Heliosfera | 160 AU | ||
Disko sakabanatua | 195,3 AU | ||
Oorten hodeia | 100.000–200.000 AU
0,613–1,23 pc || || | ||
Eguzki-sistema | 1,23 pc | ||
Izarrarteko Hodei Lokala | 9,2 pc | ||
Burbuila Lokala | 2,82–250 pc | ||
Gould gerrikoa | 1.000 pc | ||
Orion besoa | 3.000 pc (luzera) | ||
Eguzki-sistemaren orbita | 17.200 pc | ||
Esne Bidea | 30.000 pc | ||
Esne Bidearen azpitaldea | 840.500 pc | ||
Talde Lokala | 3 Mpc | ||
Eskualde lokala | 7 Mpc | ||
Virgoren superkumulua | 30 Mpc | ||
Laniakea | 160 Mpc | ||
Unibertso behagarria | 28.000 Mpc | ||
Unibertsoa | Gutxienez 28.000 Mpc |
Lurraren kokalekua espazioan | ||
---|---|---|