Lurraren historia
Lurraren historia Lurra planeta gisa sortu zenetik gaur egun arteko tartea da[1][2]. Natur zientzien adar ia guztiek parte hartu dute Lurraren iragana ulertzeko prozesuan, bereziki geologiak eta eboluzioak.
Denboraren eskala geologikoak, nazioarteko konbentzio bidez ezartzen denak[3], Lurraren hasieratik gaur egun arte egon diren denbora-tarte luzeak erakusten ditu, eta bere zatiketak Lurraren historiako gertaera garrantzitsuak markatzen ditu. Lurra orain dela 4.540 milioi urte sortu zen, gutxi gorabehera Unibertsoaren adinaren herena, nebulosa baten akrezioz[4][5][6]. Sumendietako gasen isurketak lehenengo atmosfera eta ondoren ozeanoak, baina hasierako atmosferak ez zuen oxigenoa. Lurraren zati handi bat urtuta zegoen, meteoritoen kolisioak oso ohikoak zirelako; bulkanismo handiko garai bat izan zen. Lurra bere hasierako fasean egon zen bitartean Tea izeneko planeta baten tamainako gorputz erraldoiak Ilargia sortu zuen[7]. Denborarekin, Lurra hoztu zen, lurrazala sortuz eta ur gainazalera mugatuz.
Hadearra da bizidun fosil argirik gabeko garaia; planetaren sorreran hasi zen eta orain dela 4.000 milioi urte amaitu zen. Arkearra eta Proterozoikoan zehar biziaren sorrera eman zen eta lehenengo eboluzioa. Hurrengo eona Fanerozoikoa da, hiru zatitan banatzen dena: Paleozoikoa, artropodo, arrain eta lehenengo lur lehorreko biziaren garaia; Mesozoikoa, dinosauro ez-hegaztien sorrera, unerik gorena eta desagerpena erakusten duena; eta Zenozoikoa, ugaztunen garaitzat har daitekeena. Lehen gizakiak orain dela 2 milioi urte agertu ziren, oso denbora-tarte txikia eskala geologikoan.
Zalantzarik eskaintzen ez duten lehen forma bizidunak orain dela 3.500 milioi urtekoak dira[8][9], Eoarkearrean. Australian orain dela 3.480 milioi urteko estromatolitoak aurkitu dira[10]. Groenlandiako orain dela 3.7000 milioi urteko arroka metasedimentarioetan aurkitu den grafitoak jatorri biogenikoa du, biziaren beste ebidentzia bat[11], eta Australian orain dela 4.100 miloi urteko material biotikoa aurkitu da[12][13]. Fotosintesia egiten duten organismoak orain dela 3.200 eta 2.400 milioi urte artean agertu ziren, eta laster hasi ziren oxigenoa botatzen atmosferara. Bizia mikroskopikoa izan zen orain dela 580 milioi urtera arte; garai horretan organismo zelulaniztunak garatzen hasi ziren eta orain dela 541 milioi urte Kanbriarreko leherketa eman zen. Biziaren dibertsifikazio bat-bateko honek gaur egungo filum gehienak sortu zituen. Gertakari honek ematen dio hasiera Paleozoikoari. Estimazioen arabera Lurrean bizi diren espezie guztien % 99 desagertu da[14], 5.000 milioi inguru[15]. Gaur egun 10 eta 14 milioi espezie artean bizi direla uste da[16], horietatik 1,2 milioi dokumentatu ditu baina % 86 oraindik ez dira deskribatu[17]. Beste estimazio batzuk diote bilioi bat espezie daudela gaur egun, eta bakarrik % 1 deskribatu direla[18].
Eonak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ondorengo lau eon hauek ditu onartuta: Hadearra (Priskoarra ere deitua), Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa, Lurraren historiaren kronologiaren ordenan. Lehen hirurak Kanbriarraurrea supereonaren barruan sartuta daude. Eon bakoitzak Lurraren konposizioan aldaketa garrantzitsu bat adierazten du, batzuetan kliman edo bizitzan. Eon bakoitza arotan banatzen da, eta hauek periodotan; periodoak garai edo epokatan banatzen dira.
Eona | Denbora (Gya) | Gertakariak |
---|---|---|
Hadearra | 4.540-4.000 | Lurraren sorrera disko protoplanetario batetik. Bizirikez. Tenperaturak oso beroak, bulkanismo oso handiarekin. Atmosfera nebularra zen. Lehen ur gorputzak edo agian ozeanoak sortu ziren. Ilargia sortu zen garai honetan, ziurrenik Lurraren aurkako talka planetario baten ondorioz. |
Arkearra | 4.000-2.500 | Bizi prokariotoa, lehenengo bizidunak, eon honen hasieran agertu ziren, abiogenesis deitzen den prozesu baten bidea. Ur, Vaalbara eta Kenorland kontinenteak existitu ziren garai honetan. Atmosferak sumendietako gasak zituen batez ere. |
Proterozoikoa | 2.500-541 | Izenak "bizi goiztiarra" esan nahi du. Eukariotoak, bizi forma konplexuagoak, sortu ziren, eta baita ere hainbat organismo zelulaniztun. Bakterioak oxigenoa sortzen hasi ziren, gaur egungo Lurraren atmosferaren antza zuena sortuz. Landareak, eta ondoren animaliak sortu ziren garai honetan, eta baliteke lehenengo onddoak ere. Eon honen amaieran Elur-bola Lurra gertatu zen, planeta osoak zero azpiko tenperaturak izan zituen garaia. Columbia, Rodinia eta Pannotia kontinenteak existitu ziren, ordena horretan. |
Fanerozoikoa | 541-gaur egun | Bizi konplexua, ornodunak barne, Lurrean nagusi izaten hasi ziren Kanbriarreko leherketaren ondoren. Pangea sortu zen, beranduago Laurasia eta Gondwana kontinentetan banatu zena, azkenean gaur egungo kontinenteak sortuz. Gradualki, biziak lur lehorra konkistatu zuen, eta ezagutzen ditugun landare, animalia eta onddoak agertu ziren, tartean anelidoak, intsektu eta narrastiak; eonaren izena ere hortik dator: "ikus daitekeen bizia". Hainbat iraungipen masibo gertatu ziren, azkenetik hegaztiak eta ugaztunak indartu ziren. Gizakiak eon honen amaieran agertu ziren. |
Denboraren eskala geologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako denbora lerroak denboraren eskala geologikoa erakusten du. Lehenengoak eskala osoa erakusten du, gaur egunera arte, baina tarte gutxi uzten du azken eoia erakusteko. Horregatik, bigarren denbora-lerroak gaur egun bizi dugun eonaren ikuspegi zehatzagoa erakusten du. Era berean, azken aroa erakusten da hirugarren denbora lerroan eta azken garaia laugarrenean.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguzki sistema orain dela 4.658 milioi urte sortu zen molekula laino baten eskualde oso baten kolapso grabitazionala dela eta[oh 1] Hasierako laino honek hainbat argi-urteko tamaina izango zuen, eta hainbat izarren jaiolekua izango litzateke[19]. Molekula lainoetan ohikoa denez, gehiengoa hidrogenoa zen, helio kopuru nabarmen batekin, eta aurreko izarren hautsetik etorritako elementu astunagoen kopuru txikiekin. Eguzki-sistema osatuko zuen eskualdeari Eguzki-aurreko nebulosa[oh 2] izena ematen zaio[20]. Eskualde honek kolapsoa izan zuenean, momentu angeluarraren kontserbazioaren ondorioz biraketa azkarrean sartuko zen. Zentroa, masa gehiena metatu zen gunea, geroz eta beroago zegoen, inguruan zuen disko baino nabarmen beroago. Uzkurtzen ari zen hodeiaren biraketa azkartzen zihoan heinean, lauago egiten hasi zen, disko protoplanetario bat eratuz, gutxi gorabehera 200 UA zituena, protoizar bero eta dentso batekin bere erdialdean[21][22]. Planetak disko honen akrezioz sortu ziren, grabitazio indarrak hautsa eta gasa elkartzen joan ahala, gorputz geroz eta handiagoa sortzeko elkartuz[23]. Eguzki-sistemaren hasieran ehunka protoplaneta egongo ziren, baina gehienak batu edo suntsitu ziren, gaur egun dauden planeta, planeta-nano eta bestelako gorputz txikiak baino ez utziz.
Urtze-puntua dela eta, bakarrik metalak eta silikatoak egon zitezkeen era solidoan Eguzki-sistemaren barnealdean, Eguzkitik gertu. Material solido horiek sortuko zituzten, gerora, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Elementu metalikoak lainoaren ehuneko txiki bat zirenez gero planeta hauek ezin izan zuten gehiago hazi. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno Eguzkitik urrunago sortu ziren, izozte-lerroa pasata. Lerro hau Marte eta Jupiterren orbiten tartean dago eta izotza eratzen duten konposatuak egoera solidoan mantentzea posible den eremua adierazteko erabiltzen da. Lurra orain dela 4.540 milioi urte zen, % 1eko ziurgabetasunarekin[24][25][25], eta 10-20 milioi urte inguru pasa ziren osatzeko[26].
Proto-Lurra akrezio bidez hazi zen, harik eta bere zentroa nahiko beroa zen metal siderofiloak urtzea posible zen arte. Silikatoak baino pisutsuagoak zirenez, metal hauek hondoratu ziren. Gertaera honi burdinaren katastrofea deitzen zaio eta mantu primitibo bat eta nukleo metaliko bat sortu zituen Lurra sortzen hazi eta 10 milioi urtera. Nukleo metaliko horren ondorioz Lurrak eremu magnetikoa du[27]. J. A. Jacobs izan zen lehena proposatzen Lurrak barne nukleo solido bat duela, kanpo nukleo likidotik bereizia eta pixkanaka hazten dela kanpo nukleoaren hoztea dela eta (100 bat gradu Celsius mila milioi urteko).[28]
Hadearra eta Arkearra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren historiako lehenengo eona Hadearra izan zen, Lurraren sorrerarekin hazi zen eta orain dela 3.800 milioi urte amaitu zen, Arkearra hasteko[1]. Lurrean aurkitutako arrokarik zaharrenak orain dela 4.000 milio urtekoak dira, eta zirkoi kristalik zaharrenak orain dela 4.400 milioi urtekoak dira[29][30][31], lurrazala sortu eta oso gutxira sortuak. Talka handiaren hipotesiak dio lurrazalaren sorrera eta berehala proto-Lurrak beste protoplaneta txikiago baten talka jaso zuela, espaziora urtutako lurrazal eta mantu kopuru handia jaulki zela eta horrela sortu zela Ilargia[32][33].
Beste planeta eta satelite batzuetan dauden talka krater kopurua ikusita, garai horretan Bonbardaketa Berantiar Handia[34] izan zela kalkulatzen da, orain dela 4.100 milioi urte hasi zena eta orain dela 3.800 Ma amaitu, Hadearraren amaieran[35]. Gainera, bulkanismoa oso hedatua zen, gradiente geotermikoa eta bero transferentzia oso altua zelako[36]. Hala ere, orain dela 4.400 Ma-ko zirkoiek erakusten dute ur-likidoarekin kontaktua izan zela garai hartan, eta beraz Lurrak itsasoak edo ozeanoak bazituela garai horretan[29].
Arkearraren hasieran Lurra jada hotzago zegoen. Gaur egungo bizi formak ezingo lirateke bizi garai hartako Lurraren gainazalean, Arkearreko atmosferak ez zuelako oxigenorik ezta ozono geruzarik erradiazio ultramoretik babesteko. Hala ere, lehen biziaren eboluzioa Arkearrean gertatu zela uste da, orain dela 3.500 milioi urteko fosil batzuk aurkitu baitira[37]. Zientzialari batzuen ustez bizia Hadearraren hasieran sortu zen, orain dela 4.400 milioi urte, eta Bonbardaketa Berantiar Handia biziraun zuten Lurraren gainazalaren azpitik zeuden iturri hidrotermaletan.[38]
Ilargiaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren satelite natural bakarra, Ilargia, Eguzki-sistemako sateliterik handiena da planetaren tamainarekin alderatuta[oh 3]. Apollo programan zehar Ilargi arrokak ekarri ziren Lurrera. Datazio erradiometrikoa erabiliz ikusi da Ilargiko arroka hauek 4.530 ± 0,01 milioi urte zirela[39], Eguzki-sistema jaio eta 30 miloi urtera sortuak[40]. Ebidentzia berriek erakusten dute, ordea, Ilargia beranduago sortu zela, orain dela 4.480 ± 0,02 Ma, Eguzki-sistemaren jaiotzatik 70-110 milioi urte inguruan[41].
Ilargiaren sorrera azaltzen duten hipotesi guztiek sorrera berantiar honetaz gain beste hainbat gauza azaldu behar dituzte. Lehenengoa, Ilargiak dentsitate baxua du, urarena halako 3,3, Lurrarena 5,5 den bitartean[42], eta bere nukleo metalikoa txikia da. Bigarrenik, Ilargiak ez du ia urik ez beste sustantzia hegazkorrik. Hirugarrenik, Lurrak eta Ilargiak oxigenoaren isotopo sinadura bera dute (oxigenoaren isotopoen portzentai erlatibo berdina). Hau guztia azaltzeko eman diren hipotesien artean badago bat onarpen zabalagoa duena: talka handiaren hipotesiak proposatzen du Lurra sortu zela Marteren tamaina zuen Tea izeneko planeta batek[43] proto-Lurrarekin talka egin zuenean[44][45].
Talka honek dinosauro ez-hegaztiekin amaitu zuen Chicxulub kraterrarenak baino 100 milioi aldiz energia gehiago askatu zuen. Nahiko izan zen Lurraren kanpo geruzak lurruntzeko eta bi gorputzak urtzeko[45]. Mantuaren zati bat orbitan jarri zen Lurraren inguruan, eta horregatik Ilargiak ez zuen ia material metalikorik[46], eta bere konposaketa anormala azalduko litzateke[47]. Jaulkitako materiala orbitan egon zen Lurraren inguruan, aste batzuen buruan gorputz bakar batean kondentsatu zen arte. Bere grabitazio propioaren eraginez, gorputz hori esferiko bilakatu zen: gaur egun ezagutzen dugun Ilargia.
Lehen kontinenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mantuaren konbekzioa, plaken tektonika gidatzen duen prozesua Lurraren barne beroaren fluxuaren ondorioa da[48]. Prozesu honetan plaka tektonikoak sortzen dira ozeano-gandorretan. Plaka hauek subdukzio bidez suntsitzen dira mantura jaitsiz muga konbergenteetan. Arkearraren hasieran, orain dela 3.000 milioi urte, mantua gaur egun baino askoz beroago zegoen, ziurrenik 1.600 °C ingurutan, beraz konbekzioa askoz azkarragoa zen[49]. Gaur egungo plaken tektonikaren antzeko efektu bat bazegoen ere, askoz azkarrago gertatuko zen. Hadearrean eta Arkearrean subdukzioa askoz ohikoagoa izango litzateke, eta beraz plaken tamaina ere txikiagoa izango litzateke.[50]
Hasierako lurrazala, Lurraren gainazala lehenengo aldiz solidotu zenean sortu zena, azkar desagertu zen Hadearreko plaken tektonikaren abiadura dela eta, baina baita Bonbardaketa Berantiar Handiarengatik ere. Hala ere, uste da basaltikoa zela konposizioa, gaur egungo lurrazal ozeanikoa bezala, oraindik ez zelako eman lurrazalaren diferentziaziorik[2]. Lehen kontinente zati handiak, urtze partzialaren ondorioz sortutako diferentziaziotik eratorriko zirenak, Hadearraren amaieran sortu ziren, orain dela 4.000 milioi urte. Horietatik geratzen diren kontinente zati txikiei kratoi esaten zaie. Hadearraren amaierako eta Arkearraren hasierako pieza hauek gaur egungo kontinenteak garatu zireneko nukleoak dira.[51]
Lurreko arrokarik zaharrenak Kanadan dagoen Ipar Amerikako kratoian daude. Orain dela 4.000 milioi urteko tonalitak dira. Tenperatura altuko metamorfismoaren ondorioak erakusten dituzte, baina baita uraren eraginez higatutako klasto sedimentu borobilduak ere. Ibaiak eta itsasoak baziren, beraz, garai horretan[52]. Kratoiek bi eremu mota izan ohi dituzte. Lehenengoak arroka berdeen gerriko izena du, metamorfismo maila baxua jasan duten arroka sedimentarioak. "Arroka berde" hauek gaur egun fosa ozeanikoetan aurki daitezkeen sedimentuen antzekoak dira, subdukzio eremuetan. Hori dela eta, arroka berdeak Arkearreko subdukzioaren frogatzat hartu izan dira. Bigarren mota arroka magmatiko felsiko konplexuak dira. Batez ere tonalita, trondhjemita eta granodiorita izaten dira (TTG), granitoaren antza duten arrokak konposizio aldetik. TTG-konplexuak lehenengo lurrazal kontinentalaren ondorengo gisa ikusten dira, basaltoaren urtze partzialez sortuak[53].
Ozeanoak eta atmosfera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan esaten da Lurrak hiru atmosfera izan dituela. Lehenengo atmosfera, Eguzki-nebulatik kapturatu zena, batez ere hidrogeno eta helioz osatuta zegoen, elementurik arinenak. Eguzki-haizearen eta Lurraren beroaren eraginez hauek atmosferatik kanporatu ziren kopuru handian, eta horregatik gaur egun erlatiboki eskasak dira elementu hauek, Unibertsoan duten banaketarekin alderatuta[54]. Ilargia sortu zuen talkaren ostean, urtutako Lurrak gas bolkaniko ugari jaulki zituen atmosferara; beranduago sumendiek gas gehiago sortu zituzten, atmosfera oxigenoan oso urria zen baina berotegi-efektuko gasetan oso aberatsa zen elementuekin betez[2]. Azkenik, bakterioek orain dela 2.800 milioi urte fotosintesiaren bidez oxigenoa sortzen hasi ziren, atmosfera elementu honekin betez.[55]
Orain hamarkada batzuk egiten ziren atmosfera eta ozeanoen sorrera-ereduetan, bigarren atmosfera hori Lurraren barnetik sortutako gasek eratu zuten. Gaur egun pentsatzen da kopuru handi bat talka eragiten zituzten objektuek ekarri izana, gorputz horiek inpaktuekin lurruntzen baitira. Ozeanoak eta atmosfera, beraz, sortzen hasi ziren Lurraren jaiotzarekin batera[56]. Atmosfera berriak ziurrenik ur lurruna, karbono dioxidoa, nitrogenoa eta beste gasen kopuru txiki bat izango zuen, beraz.[57]
Eguzkitik unitate astronomiko (UA) batera,Lurretik Eguzkira dagoen distantzia, zeuden planetesimalek ez zuten, ziurrenik, urik Lurra osatzeko garaian, eguzki-nebulosa oso bero zegoelako garai eta distantzia horretan izotza sortzeko eta ur-lurrunaren bidez arroken hidratazioa emateak denbora gehiegi hartuko zuelako[56][58] Ura, beraz, asteroide gerrikotik kanpo zeuden meteoritoek eta 2.5 UA baino urrunago zeuden planeten enbrioiek ekarri behar izan zuten Lurrera.[56][59] Kometek ere eragina izango zuten. Gaur egun kometa gehienak Neptunoz haraindiko objektuak dira gaur egun, baina ordenagailu bidez egindako simulazioek erakutsi dute garai batean askoz ohikoagoak izango zirela Eguzki-sistemaren barneragoko eremuetan.[52]
Biziaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atmosfera eta ozeano goiztiarrekiko dugun interesaren arrazoietako bat da biziaren jatorriaren inguruko pistak lor daitezkeela. Eredu asko daude biziaren jatorriaren inguruan, nola zen posible izaki bizidunak sortzea konposatu kimiko ez-bizidunetatik; kontsentsua txikia da. Laborategietan sortutako eredu kimikoek ez dute lortu, oraindik, izaki bizidun baten konplexutasun mailara hurbiltzea[60][61].
Biziaren emergentzia horren lehen pausoa konposatu organiko sinpleenak sortu zituen erreakzio kimikoak posible izatea izango litzateke, aminoazidoak eta base nukleikoak barne, biziaren oinarrizko elementuak. 1953an Stanley Millerrek eta Haroild Ureyk egindako esperimentuak erakutsi zuen tximisten efektua imitatzen zuten kinada elektrikoek molekulak sor zitzaketela ura, metanoa, amoniakoa eta hidrogenoa zuen atmosfera batetik abiatuta[62]. Millerrek eta Ureyk proposaturiko atmosfera ez zen izango, ziurrenik, garai hartako atmosferaren parekoa, baina beranduago egindako esperimentuetan ere ikusi zen molekulak sortzea posible zela beste atmosfera probableago batzuekin[63]. Ordenagailu bidezko simulazioek erakutsi dute molekula organiko extralurtarrak sor zitezkeela disko protoplanetarioan Lurraren sorreraren aurretik[64].
Konplexutasun gehigarria lortzea posible izango litzateke gutxienez hiru hasiera puntutik: autoerreplikazioa, organismo batek duen gaitasuna bera bezalakoak diren ondorengoak sortzeko; metabolismoa, bere gaitasuna elikatzeko eta bere burua konpontzeko; eta zelula mintzak, elikagaiak sartzea eta soberakinak kanporatzea baimentzen dutenak baina nahi ez diren sustantziak kanpoan uzten dituztenak.
Erreplikazioa lehenengo: RNA mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru domeinuen sistemako kiderik sinpleenek ere DNA erabiltzen dute euren geneak kodetzeko, eta RNA eta proteina kopuru handi bat instrukzio horiek "irakurri" eta hazi, mantendu eta autoerreplikatzeko.
Aurkitu zenean erribozima izeneko RNAzko molekulak bere buruaren kopiak katalizatu ditzakeela eta, aldi berean, proteinak sor ditzakeela pentsatu zen hasierako bizi osoa RNAn oinarritua egon zitekeela[65]. Hipotesi horren arabera RNA mundu bat eratu ahal izan zuten, non indibiduoak zeuden baina ez espezieak, mutazioak eta geneen transferentzia horizontalak eragingo baitzuen belaunaldi bakoitzaren genomak ez izatea euren gurasoenak bezalakoak[66]. Beranduago, DNAk RNA ordeztuko luke, askoz egonkorragoa delako eta, beraz, genoma luzeagoak egin ditzakeelako, organismo bakar batek dituen gaitasunak biderkatuz[67]. Erribozimak dira, gaur egun, erribosomen konponente nagusia, zelula modernoen "proteinen fabrikak"[68].
Euren burua kopiatzeko gai diren RNA molekula larriak sortu dira, artifizialki, laborategietan[69], baina hau prozesu natural ez biologiko baten bidez sor daitekeenaren dudak daude[70][71][72]. Agian lehen erribozimak azido nukleiko sinpleagoz eratu ziren, peptido azido nukleiko, treosa azido nukleiko edo glizerol azido nukleikoa kasu, eta beranduago RNAk ordezkatu[73][74]. Beste erreplikatzaile batzuk ere proposatu dira RNA munduaren aurretik, tartean kristalak[75] edo sistema kuantikoak[76].
2003an proposatu zen sulfato metal prezipitatuen poroek RNA sintesia lagundu zezaketela 100 °C inguruan, ozeano hondoko iturri hidrotermalen presioetan. Hipotesi honen arabera, proto-zelulak metalezko substratu horren poroetara loturik egongo lirateke lipidozko mintzak garatu arte[77].
Metabolismoa lehenengo: burdin-sulfuro mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mintzak lehenengo: lipidoen mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buztinen teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken arbaso unibertsala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proterozoikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oxigenoaren iraultza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elur-bola lurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eukariotoen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala duela 3500 milioi urtekoak dira aurkitu diren bizidunen fosil zaharrenak. Estromatolito izeneko figurak osatu zituzten hasierako zelulek. Oso zelula sinpleak ziren, prokariotikoak noski, arnasketa anaerobikoa egiten zuten eta lurrari itsatsita bizi ziren kolonia handiak eratuz. Gaur egun oraindik Australia aldeko ur bareetan bizirik diraute estromatolitoek.
Denborak aurrera egin ahala zelula hauetako batzuek hondakin gisa oxigenoa kanporatzen hasi ziren gaur egungo landareek fotosintesian egiten duten bezala eta hau oso pozoitsua zen inguruko arkeoentzako. Honen ondorioz duela 1.800 milioi urte zelula prokariotiko gehienen iraungitzea gertatu zen eta aldi berean Lurraren atmosfera oxigenoz betetzen hasi ere bai. Bizirik iraun zutenek oxigenoa arnasten ikasi behar izan zuten (arnasketa aerobikoa).
Bizia sortzeak baino denbora gehiago eskatu zuen zeluletan nukleoa agertzeak, lehenengo zelula eukariotikoak duela 1.500 milioi urte azaldu baitziren. Hurrengo pausoa sexu bidezko ugalketa sortzea izan zen. Duela 1.000 milioi urte gertatu zen, espezie batzuek osagarriak ziren bi barietate garatu zituztenean, bata arra eta bestea emea, eta elkarren arteko informazio trukaketak bizidun horien dibertsitatea izugarri emendatu zuen, eboluzioari bultzada berria emanez.
Hurrengo pausoa zelulak elkartzea izan zen. Hasieran gaur egungo Volvox generoko algek sortzen dituzten bezalako koloniak garatu zituzten eta duela 570 milioi urte koloniako zelulak espezializatu eta lehenengo izaki eukariotiko zelulaniztunak sortu ziren. Une honetatik aurrera aldaketak bata bestearen atzetik etorriko ziren abiadura izugarrian. Izan ere, bizia sortu zenetik ia 3.000 milioi urte behar izan ziren organismo zelulaniztun mikroskopikoak sortzeko, eta 500 milioi urte pasatxotan balea eta dinosauroak bezalako animalia erraldoiak agertu ziren.
Superkontinenteak Proterozoikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proterozoiko berantiarreko klima eta bizia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fanerozoikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tektonika, paleogeografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanbriarreko leherketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretan bizidun espezie berri asko sortu ziren. Algak ziren ekosistema horren oinarria. Izaki makroskopiko hauek fotosintesia egiten zuten eta berehala estali zituzten gure planetako kostaldeak. Algek hain erraz sorturiko elikagaia aprobetxatu nahian animaliak ere izugarri garatu ziren. Hasierako animaliak oso sinpleak ziren, marmokak eta belakiak adibidez. Sinpleak izan arren oraindik gure artean dirauten animaliak dira.
Garai hartako ozeanotako nagusigoaren lehiaketan hainbat animalia taldek eboluzionatu zuten. Moluskuek esate baterako talde oso dibertsoa osatu zuten. Zefalopodoen arbaso diren amoniteen eta belemniteen fosilak arruntak dira gure lurretan. Hauek ugariak baziren ere, ozeanotako nagusigoa artropodoek lortu zuten. Gaur egun oso bitxiak iruditzen zaizkigun artropodoen fosil ugari aurkitu izan dira. Antzinako ekosistema haietan oso funtzio desberdinak betetzeak ekarri zien arrakasta ekologikoa. Anomalocarisa esate baterako harraparia zen eta trilobitea aldiz hondakin jalea. Kanbriar garaiko faunaren erakusleiho argia da Kanadako Burgess Shaleko fosilen bilduma. Animalia guzti hauek ordea galdu egin ziren Kanbriar garaiko iraungitze handian.
Moluskuak eta Artropodoak nagusi ziren mundu hartan ordea, animalia talde txiki batek exoeskeletoa baztertu eta bizkarrezurraren antzeko egitura bat garatu zuen bere barnean. Lehenengo arrainak ziren. Eskeletoa barnean eramateak beren ondorengoei abantaila nabarmena ekarri zien, izan ere tamainaz mugarik gabe handitu zitezkeen oskola aldatzeak daukan arriskua erabat saihestuz.
Lehorraren kolonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeanoak bizidunez gainezka zeuden bitartean lur lehorra hutsik zegoen oraindik. Bizidunek izpi ultramoreak zituzten etsai eta urak izpi horietatik babestu egiten zituen, garai hartako atmosfera ahulak ez bezala. Landareek fotosintesiaren bidez etengabe ekoizturiko oxigenoa atmosferako goi geruzatan pilatzen joan zen eta poliki poliki ozono geruza garatu zen. Geruza hau izpi ultramoreak lurrazalera iristea ekiditen hasi zen unean landareek eman zuten lehorraren konkistarako lehenengo pausoa duela 450 milioi urte eta 50 milioi urte beranduago animalia batzuk ausartu ziren lehorrera salto egitera. Artropodoak eta arrainak izan ziren lehenengoak.
Karbonifero garaian landare erraldoiek estali zuten Lurra eta hainbeste elikagai eskura izanda animaliak ere erraldoiak bilakatu ziren: Mesozele armiarma esate baterako katuaren tamainako muskerrak ehizatzen espezializatu zen; metro beteko hegal zabalera zeukaten txitxiburduntziak ere azaldu ziren.
Lehorrera salto egin zuten arrainak anfibio bihurtu ziren. Anfibioek uretatik gertu egon behar dutela jakina da, izan ere azala heze mantendu behar baitute eta honetaz gain beren bizitzaren erdia uretan pasatzen baitute. Honek urarekiko lotura handia dakar eta eboluzioaren hurrengo pausoan anfibio batzuek urik ez galtzeko ezkatak garatu zituzten, horrela narrasti bihurtuz. Garai hartakoak dira gaur egun ere bizirik ditugun dortokak.
Narrastien arteko talde bat dinosauro bihurtu zen duela 225 milioi urte. Animalia erraldoi hauek berehala jabetu ziren Pangeaz, garai hartako kontinente bakarraz. Dinosauroek izugarrizko dibertsitatea lortu zuten, batez ere aro Jurasikoan. Bazeuden Brontosauroa bezalako belarjale erraldoiak eta Tiranosauroa bezalako haragijale handiak, baina baita tamaina txikiagoko sarraskijaleak ere. Gehienak lurtarrak ziren, gutxi batzuek igeri egiten zuten eta beste batzuek hegan egiten ikasi zuten, pterosauroek adibidez.
Garai hartan ugaztunak (duela 200 milioi urte sortuak) satitsuen pareko animaliak ziren. Egunez lurreko zulotan gordetzen ziren eta gauez ateratzen ziren elikatzera, harrapariak lo zeuden bitartean. Gainontzeko animaliekiko abantaila nabarmen bat zeukaten: odol berokoak] izatea. Narrastiak odol hotzekoak izanik gauez lo egon beharra zeukaten beren gorputzak ez baitzeukan nahikoa energiarik gorputz erraldoi horiek mugitzeko. Odol berokoek ordea tenperatura konstante mantentzen dute egun guztian zehar. Ugaztunek ilexari esker lortu zuten ezaugarri hau.
Dinosauro talde batek ordea odol berokoa izatea lortu zuen duela 145 milioi urte, lumak sortu zituenean. Lumen arintasunari esker eta hezurren barnean hutsa besterik ez zutelako, hegan egiten ikasi zuten. Hegaztiak ziren. Archaeopterix-a da narrasti lumadunen fosil zaharrena. Landareek ere eboluzionatzen jarraitu zuten eta duela 125 milioi urte lehenengo loreak azaldu ziren, eta honen bidez sexu bidezko ugalketa lortu zuten.
Duela 65 milioi urte meteorito batek Lurraren kontra jo eta atmosfera hautsez bete zen eguzkiaren argi izpien sarrera eragotziz. Azkenengo ikerketen arabera planeta mailako bulkanismoa ere gertatu zen aldi berean. Honek hainbat ondorio lazgarri ekarri zizkien garai hartako bizidunei. Eguzki argiaren gutxitzea zela eta landareak asko urritu ziren eta animalia handiek ezin izan zuten elikagai gabezia hori jasan. Hainbat ikerketek diotenez 20 kilogramotik gorako animalia lehortar guztiak desagertu ziren.
Tetrapodoen eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraungitze masiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugaztunen dibertsifikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugaztunek dibertsitate handia erakutsi zuten berehala, saguak, baleak, saguzarrak, oreinak, gepardoak, elefanteak... horrela ekosistema desberdinak berenganatuz. Talde aniztasun horren barnean primateen ordenak aipamen berezia merezi du, talde horretan sartzen baita gizakia. Lehenengo tximuak duela 35 milioi urte agertu ziren eta zuhaitzetan bizi ziren. Ikusmen berezia garatu zuten begiak aurpegiaren aurrealdean jarriz. Horrela objektuak hiru dimentsiotan ikus zitzaketen eta distantzia ondo neurtzeko gai ziren. Ezaugarri biak ezinbestekoak dira zuhaitzetan bizi diren izakientzat.
Gaur egun bi talde handitan sailkatzen dira, buztandunak eta buztanik ez dutenak. Lehenengo taldean lemurrak, makakoak, babuinoak eta Ameriketako tximuak ditugu besteak beste.
Tximu eboluzionatuenen artean aldiz Asiako giboia eta orangutana eta Afrikako gorila, txinpantzea eta bonoboa sartzen dira eta beraiekin batera gizakia ere bai. Afrika ekialdean sabana zabalak sortzen hasi ziren eta zuhaitzak urritu ahala tximuek lurrean bizimodua egitera jaitsi behar izan zuten. Oreka hobeto mantentzeko isatsa galdu zuten eta bi hankatan ibiltzen hasi ziren. Horrela sortu ziren Australopithecus generoko izakiak duela 4 milioi urte inguru. Ondoren Homo generoko izakiak (hominidoak) etorri ziren, hasieran Homo habilis (tresnen asmatzailea), hurrena Homo erectus (tente dabilena) eta honetatik Homo neandertalensis eta Homo sapiens.
Zibilizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain dela 10.000 urte arte gizak iguztiak ehiztari-biltzaileak ziren (gaur egun ere batzuk aurki daitezke). Normalean talde nomada txikietan bizi ziren. Neolitikoan nekazaritza sortu zen eta horrekin batera gehiegizko janariaren produkzioa. Gizakiak egonkortu ziren eta lehenego herriguneak sortu. Horrek animalien domestikazioa eta metalgintza ekarri zuen. Nekazaritzak komertzioa eta kooperazioa handiagotu zituen gizarte konplexuagoak sortzen. Herriak zibilizazio bilakatu ziren Ekialde Hurbilean, Mesopotamia inguruan.
Orain dela 6.000 urte inguru lehenengo protoestatuak sortu ziren Mesopotamian, Antzinako Egipton eta Indus haranean. Hauek defendatzeko militarrak sortu ziren eta horrekin batera gobernu burokratikoak eta administrazioa. Estatuen artean kooperazioa eta konpetentzia sortu zen gerrak sortuz. Orain dela 2000 eta 3000 urte artean Persiarrek, Txinatarrek eta Erromatarrek konkistaren bitartez inperio erraldoiak sortu zituzten, lehenengo inperioak sortuz. Erlijio garrantzitsuak sortu ziren Ekialde Hurbilean, Judaismoa kasu eta Hinduismoa Hego Asian.
Erdi Aroaren erdialdean ideia berri eta iraultzaileak sortu ziren. Txinan inprenta eta iparrorratza asmatu zituzten eta Islamaren Urrezko Aroa izan zen zientzialari ugarirekin. Europan klasikoen berraurkikuntzak eta inprentak Pizkundea sortu zituen XIV. mendean. Amerikan inka, maia eta aztekek zibilizazio handiak sortu zituzten. Hurrengo 500 urtetan inperialismoaren garapenak Amerika, Asia eta Afrikako leku ugari Europarren kontrolpean utzi zituzten, independentziaren aldeko mugimenduak sortzen. Zientzia Iraultza XVII. mendean eta Industria Iraultza XVIII. eta XIX. mendean garraiobide ugari sortu zituen, trenbidea eta autoa kasu. Energia lortzeko bideak ugaritu ziren, argindarra eta ikatza gisa. Gobernuetan ere berrikuntzak egon ziren, demokrazia parlamentarioa eta Komunismoa bezala.
Aldaketa horiek direla eta gizakiak geroz eta elkarlotuagoa eta globalizatuagoa den mundu batean bizi dira. Gertakari honek zientzia, artea eta teknologiaren garapena baimentzen duen bitartean kulturen desgerpena, arma oso suntsikorrak eta kutsadura ere errazten du.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Data hau meteorito batean aurkitutako inklusiorik zaharrenarena da, 4568.2 0.2
−0.4 milioi urte dituela. Uste denez molekula lainoan sortutako lehen material solidoen formazioaren datari dagokio. (Ingelesez) Bouvier, Audrey; Wadhwa, Meenakshi. (2010-08-22). «The age of the Solar System redefined by the oldest Pb–Pb age of a meteoritic inclusion» Nature Geoscience 3 (9): 637–641. doi: . ISSN 1752-0908. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14). - ↑ ingelesez: Pre-solar nebula
- ↑ Plutonen Karonte satelitea handiagoa da, baina Pluton planeta nano bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b A geologic time scale 2004. Cambridge University Press 2004 ISBN 0511082010. PMC 60770922. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ a b c Stanley, Steven M.. (2004). Earth system history. (2nd ed. argitaraldia) W.H. Freeman ISBN 0716739070. PMC 55800780. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Remane, J. (Jürgen). (2000). International stratigraphic chart. International Union of Geological Sciences ISBN 0930423224. PMC 52330410. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ «Geologic Time: Age of the Earth» pubs.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Dalrymple, G. Brent. (2001). «The age of the Earth in the twentieth century: a problem (mostly) solved» Geological Society, London, Special Publications 190 (1): 205–221. doi: . ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Manhes, Gérard; Allègre, Claude J.; Dupré, Bernard; Hamelin, Bruno. (1980-05-01). «Lead isotope study of basic-ultrabasic layered complexes: Speculations about the age of the earth and primitive mantle characteristics» Earth and Planetary Science Letters 47 (3): 370–382. doi: . ISSN 0012-821X. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Nace, Trevor. «New Evidence For 4.5 Billion Year Old Impact That Formed Our Moon» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Schopf, J. William; Kudryavtsev, Anatoliy B.; Czaja, Andrew D.; Tripathi, Abhishek B.. (2007-10-05). «Evidence of Archean life: Stromatolites and microfossils» Precambrian Research 158 (3): 141–155. doi: . ISSN 0301-9268. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Schopf J. William. (2006-06-29). «Fossil evidence of Archaean life» Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences 361 (1470): 869–885. doi: . PMID 16754604. PMC PMC1578735. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Noffke, Nora; Christian, Daniel; Wacey, David; Hazen, Robert M.. (2013-11-08). «Microbially Induced Sedimentary Structures Recording an Ancient Ecosystem in the ca. 3.48 Billion-Year-Old Dresser Formation, Pilbara, Western Australia» Astrobiology 13 (12): 1103–1124. doi: . ISSN 1531-1074. PMID 24205812. PMC PMC3870916. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Rosing, Minik T.; Nagase, Toshiro; Ishida, Akizumi; Kakegawa, Takeshi; Ohtomo, Yoko. (2014-01). «Evidence for biogenic graphite in early Archaean Isua metasedimentary rocks» Nature Geoscience 7 (1): 25–28. doi: . ISSN 1752-0908. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ «Excite News - Hints of life on what was thought to be desolate early Earth» web.archive.org 2015-10-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Mao, Wendy L.; Harrison, T. Mark; Boehnke, Patrick; Bell, Elizabeth A.. (2015-11-24). «Potentially biogenic carbon preserved in a 4.1 billion-year-old zircon» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (47): 14518–14521. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 26483481. PMC PMC4664351. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Stearns, Beverly Peterson, 1946-. (1999). Watching, from the edge of extinction. Yale University Press ISBN 058535104X. PMC 47011675. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ The biology of rarity : causes and consequences of rare-common differences. (1st ed. argitaraldia) Chapman & Hall 1997 ISBN 0412633809. PMC 36442106. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ (Ingelesez) Miller, G. Tyler; Spoolman, Scott. (2012-01-01). Environmental Science. Cengage Learning ISBN 9781133707875. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ Mora, Camilo; Tittensor, Derek P.; Adl, Sina; Simpson, Alastair G. B.; Worm, Boris. (2011-08-23). «How Many Species Are There on Earth and in the Ocean?» PLoS Biology 9 (8) doi: . ISSN 1544-9173. PMID 21886479. PMC PMCPMC3160336. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ (Ingelesez) «Researchers find that Earth may be home to 1 trillion species» www.nsf.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
- ↑ The formation of the solar system. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Irvine, W. M.. (1983). The chemical composition of the pre-solar nebula. , 3–12 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
- ↑ (Ingelesez) Greaves, Jane S.. (2005-01-07). «Disks Around Stars and the Growth of Planetary Systems» Science 307 (5706): 68–71. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 15637266. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
- ↑ (Ingelesez) 3. Present Understanding of the Origin of Planetary Systems | Strategy for the Detection and Study of Other Planetary Systems and Extrasolar Planetary Materials: 1990-2000 | The National Academies Press. doi: . (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
- ↑ (Ingelesez) Boss, A. P.; Durisen, R. H.. (2005). «Chondrule-forming Shock Fronts in the Solar Nebula: A Possible Unified Scenario for Planet and Chondrite Formation» The Astrophysical Journal Letters 621 (2): L137. doi: . ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Geologic Time: Age of the Earth» pubs.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ a b «The Age of the Earth» www.talkorigins.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Albarède, F.; Télouk, P.; J. Blichert-Toft; Yamashita, K.; Jacobsen, S. B.; Yin, Qingzhu. (2002-08). «A short timescale for terrestrial planet formation from Hf–W chronometry of meteorites» Nature 418 (6901): 949–952. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Frankel, Charles.. (1996). Volcanoes of the solar system. Cambridge University Press ISBN 0521472016. PMC 32969544. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ van Hunen, Jeroen; van den Berg, Arie P.. (2008-06-01). «Plate tectonics on the early Earth: Limitations imposed by strength and buoyancy of subducted lithosphere» Lithos 103 (1): 217–235. doi: . ISSN 0024-4937. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Graham, Colin M.; William H. Peck; Valley, John W.; Wilde, Simon A.. (2001-01). «Evidence from detrital zircons for the existence of continental crust and oceans on the Earth 4.4 Gyr ago» Nature 409 (6817): 175–178. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) «Ancient Crystals Suggest Earlier Ocean» earthobservatory.nasa.gov 2006-03-01 (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Cavosie, A. J.; Valley, J. W.; Wilde, S. A.; E.i.m.f.. (2005-07-15). «Magmatic δ18O in 4400–3900 Ma detrital zircons: A record of the alteration and recycling of crust in the Early Archean» Earth and Planetary Science Letters 235 (3): 663–681. doi: . ISSN 0012-821X. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Iii, J. Richard Gott; Belbruno, Edward. (2005 March). «Where Did the Moon Come From?» The Astronomical Journal 129 (3): 1724. doi: . ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Mezger, Klaus; Kleine, Thorsten; Büchl, Anette; Weyer, Stefan; Pfänder, Jörg A.; Münker, Carsten. (2003-07-04). «Evolution of Planetary Cores and the Earth-Moon System from Nb/Ta Systematics» Science 301 (5629): 84–87. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 12843390. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ idatzia, Zientzia Kaiera-k; 13Mar2019; Comentarios0. (2019-03-13). «Izar-hautsa ez ezik, asteroide-ura ere bagara» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Science, Ker Than 2006-04-17T10:46:00Z; Astronomy. «New Insight into Earth’s Early Bombardment» Space.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Green, Jack. (2011/9). «Academic Aspects of Lunar Water Resources and Their Relevance to Lunar Protolife» International Journal of Molecular Sciences 12 (9): 6051–6076. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Taylor, Thomas N.. (2009). Paleobotany : the biology and evolution of fossil plants. (2nd ed. argitaraldia) Academic Press ISBN 9780123739728. PMC 429897928. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) «Study turns back clock on origins of life on Earth» Reuters 2009-05-20 (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Halliday, Alex N.; Mezger, Klaus; Palme, Herbert; Kleine, Thorsten. (2005-12-09). «Hf-W Chronometry of Lunar Metals and the Age and Early Differentiation of the Moon» Science 310 (5754): 1671–1674. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 16308422. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Halliday, Alex N.. (2006-08-01). «The Origin of the Earth - What's New?» Elements 2 (4): 205–210. doi: . ISSN 1811-5209. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Halliday Alex N. (2008-11-28). «A young Moon-forming giant impact at 70–110 million years accompanied by late-stage mixing, core formation and degassing of the Earth» Philosophical Transactions of the Royal Society A: Mathematical, Physical and Engineering Sciences 366 (1883): 4163–4181. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ «Earth Fact Sheet» nssdc.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Halliday
izeneko erreferentziarako - ↑ «Where did the Moon come from?» starchild.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Erik Asphaug; Canup, Robin M.. (2001-08). «Origin of the Moon in a giant impact near the end of the Earth's formation» Nature 412 (6848): 708–712. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Liu, Lin-Gun. (1992-05-01). «Chemical composition of the Earth after the giant impact» Earth, Moon, and Planets 57 (2): 85–97. doi: . ISSN 1573-0794. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Stuart Ross Taylor; Newsom, Horton E.. (1989-03). «Geochemical implications of the formation of the Moon by a single giant impact» Nature 338 (6210): 29–34. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-17).
- ↑ Apraiz Atutxa, Arturo. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 433323972. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Cattermole, Peter John.. (1985). The story of the earth. Cambridge University Press ISBN 0521262925. PMC 11068904. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Davies, Geoffrey F. (Geoffrey Frederick),. (2011). Mantle convection for geologists. Cambridge University Press ISBN 9780511993046. PMC 705368249. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Bleeker, W.; Davis, B. W.. (2004-05-01). «What is a craton? How many are there? How do they relate? And how did they form?» AGU Spring Meeting Abstracts 41: T41C–01. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ a b Lunine, Jonathan Irving.. (1999). Earth : evolution of a habitable world. Cambridge University Press ISBN 0521472873. PMC 39339387. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Condie, Kent C.. (1997). Plate tectonics and crustal evolution. (4th ed. argitaraldia) Butterworth Heinemann ISBN 9780080514093. PMC 174141325. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Ingelesez) Kasting, J. F.. (1993-02-12). «Earth's early atmosphere» Science 259 (5097): 920–926. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 11536547. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Gale, J. (Joseph), 1931-. (2009). Astrobiology of Earth : the emergence, evolution, and future of life on a planet in turmoil. Oxford University Press ISBN 0191548359. PMC 528423454. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ a b c Kasting, James F.; Catling, David. (2003-09-01). «Evolution of a Habitable Planet» Annual Review of Astronomy and Astrophysics 41 (1): 429–463. doi: . ISSN 0066-4146. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Kasting James F; Howard M. Tazewell. (2006-10-29). «Atmospheric composition and climate on the early Earth» Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences 361 (1474): 1733–1742. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Ingelesez) Selsis, Franck. (2005). Ehrenfreund, Pascale ed. «The Prebiotic Atmosphere of the Earth» Astrobiology: Future Perspectives (Springer Netherlands): 267–286. doi: . ISBN 9781402023057. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Ingelesez) Morbidelli, A.; Chambers, J.; Lunine, J. I.; Petit, J. M.; Robert, F.; Valsecchi, G. B.; Cyr, K. E.. (2000). «Source regions and timescales for the delivery of water to the Earth» Meteoritics & Planetary Science 35 (6): 1309–1320. doi: . ISSN 1945-5100. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ (Ingelesez) Szathmáry, Eörs. (2005-02). «In search of the simplest cell» Nature 433 (7025): 469–470. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Luisi, Pier Luigi; Ferri, Francesca; Stano, Pasquale. (2006-01-01). «Approaches to semi-synthetic minimal cells: a review» Naturwissenschaften 93 (1): 1–13. doi: . ISSN 1432-1904. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Lazcano, Antonio; Bada, Jeffrey L.. (2003-06-01). «The 1953 Stanley L. Miller Experiment: Fifty Years of Prebiotic Organic Chemistry» Origins of life and evolution of the biosphere 33 (3): 235–242. doi: . ISSN 1573-0875. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Dreifus, Claudia. (2010-05-17). «A Marine Chemist Studies How Life Began» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Science, Clara Moskowitz 2012-03-29T18:03:19Z; Astronomy. «Life's Building Blocks May Have Formed in Dust Around Young Sun» Space.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Joyce, Gerald F.. (2002-07). «The antiquity of RNA-based evolution» Nature 418 (6894): 214–221. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ «Evolution without speciation but with selection: LUCA, the Last Universal Common Ancestor in Gilbert’s RNA world» www.funpecrp.com.br (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ Forterre, Patrick. (2005-09-01). «The two ages of the RNA world, and the transition to the DNA world: a story of viruses and cells» Biochimie 87 (9): 793–803. doi: . ISSN 0300-9084. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Cech, Thomas R.. (2000-08-11). «The Ribosome Is a Ribozyme» Science 289 (5481): 878–879. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 10960319. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Bartel, David P.; Glasner, Margaret E.; Lawrence, Michael S.; Unrau, Peter J.; Johnston, Wendy K.. (2001-05-18). «RNA-Catalyzed RNA Polymerization: Accurate and General RNA-Templated Primer Extension» Science 292 (5520): 1319–1325. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 11358999. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Stanley L.; Levy, Matthew. (1998-07-07). «The stability of the RNA bases: Implications for the origin of life» Proceedings of the National Academy of Sciences 95 (14): 7933–7938. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 9653118. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Miller, S. L.; Robertson, M. P.; Larralde, R.. (1995-08-29). «Rates of decomposition of ribose and other sugars: implications for chemical evolution» Proceedings of the National Academy of Sciences 92 (18): 8158–8160. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 7667262. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Lindahl, Tomas. (1993-04). «Instability and decay of the primary structure of DNA» Nature 362 (6422): 709–715. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Orgel, Leslie. (2000-11-17). «A Simpler Nucleic Acid» Science 290 (5495): 1306–1307. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 11185405. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Stanley L.; Levy, Matthew; Nelson, Kevin E.. (2000-04-11). «Peptide nucleic acids rather than RNA may have been the first genetic molecule» Proceedings of the National Academy of Sciences 97 (8): 3868–3871. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 10760258. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ Dawkins, Richard, 1941-. (1986). The blind watchmaker. (1st American ed. argitaraldia) Norton ISBN 0393022161. PMC 11842129. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Ingelesez) Davies, Paul. (2005-10). «A quantum recipe for life» Nature 437 (7060): 819. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ Allen J. F.; Raven J. A.; Martin William; Russell Michael J.. (2003-01-29). «On the origins of cells: a hypothesis for the evolutionary transitions from abiotic geochemistry to chemoautotrophic prokaryotes, and from prokaryotes to nucleated cells» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. Series B: Biological Sciences 358 (1429): 59–85. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).