Edukira joan

Lurraldebus txartela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurraldebus txartela Mifare Classic teknologia duen kontaktu gabeko bidaia txartela da, 2007ko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiak alhan jarritakoa. Txartelak probintzia osoko garraio publikoen ordainketa-sistema bateratzeko asmoa du, hau da, txartel bakarra izateko jaulki da. Hala, ordu arte Gipuzkoako garraio publikoetan erabiltzen ziren beste txartel batzuk ordezkatu ditu.

Irrati-uhinen bidez 2 eta 10 cm bitarteko distantziara komunika dezake informazioa, txartela eta balioztatze-puntuaren arteko kontakturen beharrik ez duela. Txartelak saldo eguneratuaren informazioa gordetzen du, eta bezeroak balioztatze-puntuetako pantailetan zein beste dispositiboetan ikusgai du, adibidez Interneten.

Lurraldebus txartela kontaktu gabeko txanpondegi-txartela da, birkargatu beharrekoa. Txartelarekin ordainduz gero, garraio publikoan prezio hobaridunak aplikatzen dira: gutxieneko deskontua prezio orokorraren % 40 da, hilean 1 eta 40 bidaia artean egitekotan; % 70, hilean 41 eta 70 bidaia artean egitekotan; eta % 90, hilean 71 bidaiatik gora egiten dutenentzat.[1] Txartela kargatzeko, hainbat toki erabil daitezke, hala nola Gipuzkoako hainbat kiosko, paper denda, postetxeak, edota Kutxaren kutxazainak. Gipuzkoatik kanpo, Bilboko Termibus eta Gasteizko Herrandarren kaleko autobus geltokian ere karga daitezke txartelak, Pesa konpainiaren txarteldegietan dauden kargatze makinetan, alegia.

Zazpi txartel mota daude:

Pertsonala eta transferiezina da. Erabiltzailearen argazkia eta datuak ditu. Edonork eskura dezake, txartela eskatzeko formularioa betez.

Adinekoentzakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonala eta transferiezina da. Erabiltzailearen argazkia eta datuak ditu. Eskuratzeko baldintzak dira 65 urte baino gehiago edukitzea, eta Gipuzkoan erroldatuta egotea.

Ezinduentzakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonala eta transferiezina da. Erabiltzailearen argazkia eta datuak ditu. Eskuratzeko baldintzak dira e edo gehiagoko ezintasuna edukitzea, eta Gipuzkoan erroldatuta egotea.

Gazteentzakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonala eta transferiezina da. Erabiltzailearen argazkia eta datuak ditu. Eskuratzeko baldintzak dira 5 eta 24 urte bitartean edukitzea, eta Gipuzkoan erroldatuta egotea.

Pertsonala eta transferiezina da. Erabiltzailearen argazkia eta datuak ditu. Eskuratzeko baldintzak dira Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen diru sarrerak bermatzeko errentaren onuraduna izatea, eta Gipuzkoan erroldatuta egotea.

Familia ugarientzakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonala eta transferiezina da. Erabiltzailearen argazkia eta datuak ditu.

Turistentzakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transferigarria da. Ez dauka ez argazki ez datu pertsonalik. Lehenengo birkarga egin eta 10 egunera iraungiko da.

Tarifa-guneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldebus txartelaren helburua Gipuzkoa osorako txartel bakarra izatea da. Horrek esan nahi du Gipuzkoako lurralde osorako tarifa-gune berdin batzuk ezarri behar direla, bidaiatzeko modu guztiek (autobusa, trena...) zein eragileek errespetatu behar dutena. Hala, Gipuzkoako lurraldea tarifa-gune ezberdinetan banatu da, zenbat eta gune gehiagotan zehar bidaiatu, orduan eta gehiago ordaintzen delarik. Txartelak, guneen arteko jauziak zenbatzen ditu, eta dagokion prezioa kentzen du guk dugun hasierako saldotik. Hala, behar-beharrezkoa da txartela bai bidaiaren hasieran zein bidaiaren amaieran balioztatzea, sistemak zenbat jauzi egin ditugun zenbatu ahal izateko.

Lurraldebus txartelera atxikitako garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainaren 4an, Lurraldebus txartela martxan jarri zen Bidaso Beherea, Oiartzualdea, Donostialdea, Tolosaldea eta Goierri eskualdeak zerbitzatzen dituzten hiri-arteko autobusetan, TSST eragilearen lineetan izan ezik. TSSTren autobus lineak urte bereko uztailaren 2an sartu ziren Lurraldebus txartelaren sarean.

2007ko abuztuaren 1ean, Urola Kostan, Urola Erdian eta Debabarrenean zehar dabiltzan autobus lineak sistema berrian sartu ziren.

Urte bereko urriaren 1ean, Gipuzkoako gainerako eskualdeetako lineak batu ziren, hots, Debagoienekoak eta Urola Garaikoak. Bestalde, Bilborako zerbitzuak ere sartu ziren txartel bakarrean.

2008an Lurraldebus txartela Dbus zerbitzuan erabilgai jarri zen,[2] eta 2012ko otsailaren 15etik, zerbitzu honetan txartel bakarra erabilita, autobus-aldaketa doakoa da.

2012ko maiatzaren 7az geroztik, Donostiako Renfe Aldirietako linean Lurraldebus txartela onartzen da ordainketarako, nahiz eta deskonturik egiten ez den, hau da, bidaia-txartela arruntaren prezio bera ezartzen da.[3]

2013ko urtarrilaren 8an, Euskotren Lurraldebus sarean sartu zen, Topo linean (Lasarte-Oria - Hendaia) Lurraldebus txartelarekin ordainketa baimenduz. Bi aste geroago, urtarrilaren 22an, tren eragilearen Kostaldea linea (Donostia - Elgoibar) ere txartel bakarrean sartu zen.[4]

2013ko maiatzaren 6tik aurrera, Euskotrenen Ermua-Eibar tranbia linean (Ermua - Azitain) Lurraldebus eta Mugi txartelekin ordainketa baimentzen da. Hala, Gipuzkoako txartel bakarrak Bizkaiara sartu dira, Ermua udalerrian erabilgarri. Bestalde, Bizkaiko txartel bakarra, Barik, Toletxegaingo geltokiraino ere erabilgarri da.[5]

  • Lurraldebus
  • Donostibus
  • Errenteriako Udalaren autobusak
  • Irunbus
  • Hiribus (Hernaniko Udalaren autobusak)
  • Arrasateko Udalaren autobusak
  • Oiartzungo Udalaren autobusak (ez da deskonturik ezartzen)
  • Euskotren Trena
    • Topo Linea (Lasarte-Oria - Hendaia)
    • Kostaldea Linea (Donostia - Elgoibar)
    • Tranbia Eibar-Ermua (Ermua - Azitain): 2013ko maiatzaren 6tik aurrera
  • Renfe Aldiriak (ez da deskonturik ezartzen)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]