Edukira joan

Luperkalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conrad Dresslerrek (1856-1940) egindako Luperkaliaren partehartzaile baten eskultura.
Andrea Camasseiren margolana Luperkalia irudikatzen.

Luperkalia Antzinako Erroman (latinez: Lupercalia, beti pluralean erabilita) otsailaren erdialdean, (ante diem XV Kalendas Martias), ospatzen ziren festen izena da. Festen eduki nagusia gizon gazteen iragate-ohikunea eta ugalkortasunaren ospakizuna ziren.

Erromatar garian, dagoeneko Zizeronen (K.a. I. mendean) garaian, behintzat, badirudi erromatarrek ahaztuta zutela zein izan zen ospakizunaren jatorria.[1] Ez zegoen argi zein jainkoari eskaintzen zitzaion jaialdi hau, baina uste onartuena da Fuanus zela.[2]

Antza, Luperkalia «lupus» hitzetik dator, «otsoa», eta «hircus», «akerra». otsoa Fauno jainkoaren sinboloa zen; hori dela eta jainko horri Luperko ere esaten zitzaion. Akerra, bestetik, lohia zen.

Otsailaren 14an Luperkalian partehartzaileak gero Ruminal santutegiaren izena hartuko zuen leizean elkartzen ziren, Romulo eta Remoren omenez, Palatinoko muinoan, tradizioaren arabera, Erroma sortu zen erdiko muinoan. Tradizioaren arabera, leku horretan Fauno Luperkok, Luperka otsoaren forma hartuta, Romulo eta Remo bikiei bularra eman zien. Haren omenez festa ospatzen zen. Tradizioak dioenez, bazen pikondo bat ere (Ficus Ruminalis), haiek sustraiek Romulo eta Remo zeuden saskia gelditu zutena.[3]

Urtero, apaizen kongregazio berezi bat, Luperko edo Luperci edo Sodales Luperci, hau da, "otsoaren lagunak", hiriko kide ospetsuenen artean aukeratzen zen. Nerabe izan behar zuten jatorriz, helduaroan hasi ziren garaian basoan ehizan eta aurkitzen zutena jaten bizirik atera behar zirenak.

Ruminalis izeneko pikondo agurgarriaren itzalpean, jaia apaiz batek burututako zeremoniarekin hasten zen; hasteko, bertan ahuntz bat eta zakur bat[1] sakrifikatzen zituen. Ondoren, apaiz berak, sakrifizioaren odolarekin tindatutako labana batez, gazteen kopeta ukitu zuen. Horrela egindako orbana ahuntz esnetan bustitako ahuntzaren xerlo batez garbitzen zuen. Une horretan parte hartzaileek karkara handi bat egin behar zuten. Hurrengo urratsa berriki hildako ahuntzaren larruazaleko zerrendak edo uhalak egitea zen (amiculum Iunonis izena zutenak), gazteek eramateko. Orduan, gazteak beren togak kentzen zituzten eta biluzik, edanda eta olioz bustita, prozesioa antolatzen zuten eta bidean aurkitzen zituzten emakumeak zerrendekin eskuetan eta bizkarrean jotzen zituzten.[4][5]

« ..edozein ordena zibiletatik kanpo, deabruzko eta anarkiko desordena baten ordezkariak ikus daiteke Luperkaleetan.. »

—Georges Dumézil, 1940, 7. or.


Prozesioa Foroan bukatzen zen.[1]

Aldaketak ospakizunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esparru erlijiosoan Augustok egin zituen erreformen barruan, senatariei debekatu egin zien luperko gisa aritzea, eta zaldunek (equites) hartu zuten erreleboa. Modu horretan ekitateen gizarte-posizioak gora egin zuen, baina aurrerago, k.o. IV. edo V. mendeetan, zeregin horretatik baztertuta geratuko ziren eta beren lehengo rola aktore profesionalek bete zuten, eta, horrela, milaka urteko erritu baten edukiaren zati handi bat hutsaldu egingo zuten.[1]

Egungo ikerlarien irakurketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlari gehienek ugalkortasunarekin lotu dituzte Luperkalia.Ovidiok, dagoenekok, bere Fasti idazlanean, Lupercaliak ugalkortasunarekin lotzen dituela ematen du.

Beste interpretazio batzuen arabera, osagarriak izan daitezkeenak, ugalkortasunaz gain, emakumeengandik izurriteak eta gaixotasunak uxatzeko balio zuen luperkoek emakumeak ahuntz larruaz egindako zerrendez jotzeak. Ospakizuan bera, udaberriaren etorrerarekin erlazionatuta egon zitekeen. Beste idazle batzuetzat, Luperkaliak, heriotzaren erritual bat zen, Erroma purifikatzeko. Inauterien jaialdia ere izan zitekeen, primitiboa (luperkoak) eta zibilizazioa (prozesioa ikusten zutenak) parez pare jartzen zituena.[1]

Egile batzuek San Valentin egunaren oinarria festa hauetan bilatu nahi izan dute. Antza, festa paganoa kristautzeko asmoarekin sortuko zuten.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Méndez Santiago, Borja. (2019). «El dios Fauno y el ritual de los lupercos. Representaciones de la desnudez masculina» Arys (Oviedoko UInibertsitatea) 17: 161-190.  doi:https://doi.org/10.20318/arys.2019.4863. ISSN 1575-166X..
  2. (Frantsesez) Konrads Vé, Karlis. (2018). «La cité et la sauvagerie : les rites des Lupercales» Dialogues d'histoire ancienne 2018/2 (44/2): 139-190..
  3. Guillén, José (1994). Urbs Roma. Vida y costumbres de los romanos III. Religión y ejército. Salamanca: Sigueme, S.A. ISBN 84-301-0801-7, 200 or.
  4. http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/secondary/SMIGRA*/Lupercalia.html
  5. https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c03933/eu_l_2764/l2764.html
  6. https://www.despertaferro-ediciones.com/2020/san-valentin-lupercalia-mascaradas-febrero/

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]