Lukiano
Lukiano | |
---|---|
Euskal Herria | |
La Encontrada izeneko parajeko baserria, Baia ibaiaren bazterrean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Zuia |
Administrazioa | |
Herritarra | lukianoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′53″N 2°51′25″W / 42.93139°N 2.85694°W |
Garaiera | 620 m |
Lukiano Arabako iparraldean dagoen herri txikia edo kontzejua da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da, honen hegoaldean dagoelarik.
Bi zatitan banatuta dago, alde batetik San Joan Bataiatzailearen elizaren inguruan dagoen herrigune nagusia, eta bestetik Baiaseko ibarraren etxe multzoa. Jaiak ekainaren 24an ospatzen dituzte.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 49 biztanle ditu.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri bera osatzen duten Aperregi hego-ekialdean, Gillerna iparraldean eta Bitoriano ipar-ekialdean mugakide ditu. Hego-mendebaldean bestela Kuartangoko udalerria dugu.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
50 | 51 | 50 | 45 | 46 | 44 | 44 | 49 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Joan bataiatzailearen eliza
-
San Joan Bataiatzailearen elizaren dorrea
-
San Joan Bataiatzailearen eliza
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badaiako mendilerroaren iparraldean dago, eta Ganalto mendira igotzeko ohiko abiapuntua da beraz.
Abeltzaintza da jarduera tradizional nagusia oraindik ere.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Herriaren informazioa udal webgunean
Zuiako herriak | ||
---|---|---|
Altube • Ametzaga • Aperregi • Bitoriano • Domaikia • Gillerna • Jugo • Lukiano • Markia • Murgia • Sarria • Zarate • Ziorraga |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |