Luis Otaño
Luis Otaño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1934ko urtarrilaren 26a (90 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Margnat-Paloma-Inuri | 1962-1963 |
Ferrys | 1964-1965 |
Fagor | 1966-1968 |
Parte-hartzailea
|
Luis Otaño Artzeluts (Errenteria, 1934ko urtarrilaren 26a -), euskal txirrindulari profesionala izan zen 1957tik 1968ra arte. Denbora horretan 19 garaipen lortu zituen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenteriako Erreka baserrian jaioa.[2] Kirol ibilbidearen hasieran, ziklo-krosean aritu zen eta 1957ko Munduko txapelketan parte hartu zuen.
Profesionala 1957tik aurrea, Otaño Espainiako Vueltan nabarmendu zen, non beti aurreneko postuetan ibili zen. Denera, zortzi aldiz hartu zuen parte Vueltan. 1958an 5. sailkatu zen, 1959an 9., 1961ean 21., 1964an 2., 1965ean 14., 1966an 4., 1967an 4. eta azkenik 1968an 11. Horretaz gain, lau etapa garaipen eskuratu zituen.
1964ko Espainiako Itzulian bikain ibili zen eta Donostiako etapa irabaziz maillot horia lortu zuen. Hurrengo bost etapatan liderraren maillota mantendu ahal izan zuen. Amaieran, sailkapen orokorreko bigarren postuan amaitu zen, Raymond Poulidor garailearen 33 segundura.[3]
Frantziako Tourreko 10 ediziotan parte hartu zuen (1958tik 1967ra jokatu ziren guztietan), hauetako zortzietan amaitu zuelarik. Tourrean ez zen Vueltan bezain ongi aritu eta 1962ko 23. postua izan zen bere sailkapenik onena. Hala ere, 1966an (Privas > Bourg d’Oisans)eko etapan gailendu zen, 120 kilometroko ihesaldi bat burutu eta gero.[4]
Espainiako errepideko txapelketa birritan poltsikoratu zuen, 1962an eta 1966an.
1969an, txirrindularitzatik erretiratu ostean, Errenterian burdindegi bat zabaldu zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957
1958
- Ondarruko Saria
- 5. Espainiako Vueltan
- 6. Eibarko Bizikletan
1959
1960
- Dauphiné Libéré: etapa 1
- Amberesko Hiru Egunak: etapa 1
- 3. Paris-Toursen
- 6. Fourmiesko Sari Nagusian
1961
- Espainiako Itzulia: etapa 1
- Akitaniako Zirkuitua: etapa 1
- 3. Eibarko Bizikletan
- 8. Lieja-Bastogne-Liejan
1962
1963
- Erlojupeko Espainiako txapelketa (Gipuzkoa)
- Midi Libreren Sari Nagusia: etapa 1
- Volta a Catalunya: etapa 1
- Tour du Sud-Est: etapa 1
- 6. Paris-Nizan
- 6. Milan-San Remon
- 8. Paris-Toursen
1964
- Pascuas Sari Nagusia
- 2. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- 2. Ordiziako Klasikan
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Narancoko Igoeran
- 4. Zottegemeko Sari Nagusian
- 7. Eibarko Bizikletan
1965
- 2. Euskal Bizikleta eta etapa 1
- Dauphiné Libéré: etapa 1
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. Udaberriko Klasikoan
- 7. Setmana Catalanan
1966
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Frantziako Tourra: etapa 1
- 4. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- Levanteko Itzuliko etapa 1
- Ávilako Itzulia: etapa 1
- Vailly-sur-Sauldreko Saria
- Urretxuko Saria
- Gasteizko Saria
1967
1968
Emaitzak lasterketa nagusietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | 56. | utzi | 42. | 38. | 23. | 38. | 44. | 30. | 26. | utzi | - |
Espainiako Vuelta | - | 5. | 8. | - | 21. | - | - | 2. | 14. | 4. | 4. | 11. |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | - | 13. | - | - | 48. | - | - | - |
Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa | 25. | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
Utzi: Lasterketa utzi zuen
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Real Unión-Palmera (1957)
- Beasain-Caobaina (Independente) (1958)
- Peugeot (1959)
- St.Raphael-Gemminiani (1960-1961)
- Margnat-Paloma (1962-1963)
- Individual eta Ferrys (1964)
- Ferrys (1965)
- Fagor (1966-1968)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Otaño: ilusio aundiena, klasika bat irabaztea… eta ezkontzea
- Luis Otaño - ProCyclingStats