Edukira joan

Lucia Moholy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucia Moholy

Bizitza
JaiotzaPraga1894ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Erresuma Batua
 Suitza
HeriotzaZürich1989ko maiatzaren 17a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)László Moholy-Nagy  (1921 -  1929)
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolinoa
Academy of Fine Arts Leipzig (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, irakaslea, iritzi-kazetaria, artista, editore-laguntzailea, information professional (en) Itzuli eta idazlea
Lantokia(k)Weimar
Berlin eta Londres
MugimenduaBauhausa

Discogs: 4342872 Edit the value on Wikidata

Lucia Moholy (jatorrizko izena Lucía Schulz; Praga, Txekiar Errepublika, 1894ko urtarrilaren 18a - Zürich, Suitza, 1989ko maiatzaren 17a) bere garaiko argazkilari trebe bat izan zen. Bauhausen egindako lanak dokumentatu zituen bere argazki kamerarekin (produktuak, eraikinak...) eta horri esker, eskolaren ospea indartzea eragin zuen. Bere argazkiek, trebetasun tekniko bikainekoak, erronka handi bat suposatzen zuten ere ikusmenarentzat.

Luciak argazkigintzan ezarritako arauak aldatu zituen, enkoadraketa modu berrien eta argi-itzalen arteko harremanen ikerketaren bidez. Bere esperimentuak etorkizuneko argazkigintzan eta hainbat esparrutan eragina izan dute, esaterako, publizitatean.

Bizitza ez zen erraza izan emakumezko argazkilarientzat eta Luciak gogor lan egin behar izan zuen bere lan guztia aintzat har zezaten, baita bere argazkien jabetza intelektuala lortzeko ere, 60ko hamarkada amaieran lortuko zuena.

1910.urtean, Pragako unibertsitatera joan zen Artearen historia, Filologia eta Filosofia ikastera. 1915tik 1918ra editore moduan lan egin zuen Berlinen, Hyperion eta Kurt Wolff argitaletxeetan, besteak beste. 1919an Heinrich Vogelerren museoan jarraitu zuen Worpsweden, Bremenondoan, eta urte berberean Literatura espresionista argitaratu zuen, “Ulrich Steffen” izengoitiarekin. 1920an Berlineko Rowohlt argitaletxearen editore bihurtu zen.

Hurrengo urtean, László Moholy-Nagyrekin ezkondu zen, Bauhauseko irakasle bihurtuko zena 1923an, eta 1922tik 1923ra argazkilaritza esperimentalaren arloan batera lan egin zuten.

Moholyk ikasketak hasi zituen argazkigintza estudio batean, Bauhauseko arkitekturari, ikasleei eta irakasleei argazkiak ateratzen zizkien bitartean, eskolaren bizitza bere kamerarekin dokumentatuz. Argazki horiek eskolaren irudi eta izena eraikitzen lagundu zuten; hauek prentsarako eta Bauhauseko liburuetarako erabiliak izan ziren. Editore eta idazle moduan lan egin zuen Bauhauseko hamalau liburu ospetsuetan, guzti honek posizio ofizialik izan gabe. Bere izena ez zen agertu liburu batean izan ezik, bertan bere senarrak esker onak adierazi zizkion.

1925 eta 1926 urteen artean, argazkigintza eta inprimatzeko teknikak ikasi zituen Akademie für graphische Künste und Buchgewerbe Leipzigen (Ikusizko Arteak).

1928an Bauhaus utzi ondoren, Mauricio argazkilaritza agentzian egin zuen lan, eta 1929an Deutscher Werkbundeko (Alemaniako Lan Federazioa) erakusketan parte hartu zuen, Stuttgartten. Urte berean, bere senarrarengandik banandu zen. Beranduago, Berlineko Johannes Itten eskolan argazkilaritza aditu gisa lan egin zuen.

1933an alderdi Nazia irabazi ostean, Londresera emigratu zuen eta han argazkilari komertzial eta irakasle gisa lan egin zuen. 1946tik 1957ra, Ekialde Hurbil eta Ertainean, UNESCOren proiektu eta dokumental garrantzitsu ugari zuzendu zituen. Han, Ehun urteko argazkilaritza liburua idatzi zuen, bertan egunen batean telefonoaren bidez koloredun argazkiak transmititu ahalko zirela azaltzen zuen.

1959an Suitzara bizitzera joan eta argitalpenetan lanean aritu zen, arte-kritika eta arte-hezkuntza aztertzen ibiltzeaz gain.

Bere negatiboak Alemanian geratu ziren, bere senarraren eskuetan, eta hark Gropiusen esku utzi zituen geroago. Honek gatazka handia ekarriko zuen; izan ere, urteetan zehar elkarrekin argazki asko egin zituzten baina autoretza beti bere senarrari soilik egokitzen zitzaion, nahiz eta Lucia izan bietatik teknika eta laborategiko aditu bakarra. Halaber, arkitektoak ez zion inoiz jakinarazi Moholyri argazkien kokalekua. Oraindik ez da ezagutzen horietako 100 argazkiren kokapena. Bere bizitzako azken urteetan Moholy bere egile eskubideak erreklamatzen ibili izan zen.

Bere argazkietan argi naturala erabiltzen du beti, eta mota guztietako konbentzioak gainditzen ditu, bai erretratuetan, bai arkitekturan, bai natura hiletan ere. Ikuspegi ez ohikoak erabiltzen ditu. Erretratutan subjektua objektu bat balitz bezala islatzen du, pertsonari buruzko informazioa ezkutatzen. Horretarako, hondo neutralak erabiltzen ditu.

Haren lana, hizkuntza klasikoarekin egindako haustura nabarmena izan zen, iraultza txiki bat bezala non lehenengo planoen, angelu konplexuen, abktrakzioaren eta distrortzio optikoen alde egin zuen. Ohizkoak ziren irudi guztiengatik ihes egiten.

"Jada, ezin dezaket bizitza argazkirik gabe irudikatu. Gure bizitzaren parte dira, gure bizitza haien parte den bezala". Idatzi zuen artista 1938an.

2016. "Lucia Moholy, cien años después". Photoespaña, Loewe galeria (Loewe Fundazioa), Madril [1] [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[3] [4]

  1. Lucia Moholy, cien años después. .
  2. Lucia Moholy, cien años después. .
  3. (Gaztelaniaz) Espejo, Bea. Lucia Moholy y los ángulos complejos. (Noiz kontsultatua: 2016ko ekainaren 10a).
  4. (Gaztelaniaz) Crespo Maclenan, Gloria. «Lucia Moholy, a la sombra de la Bauhaus» El país (Noiz kontsultatua: 2016ko ekainaren 9a).