Luchana (Pérez Galdós)
Luchana | |
---|---|
1906ko edizioa. | |
Datuak | |
Idazlea | Benito Pérez Galdós (1899) |
Argitaratze-data | 1899 |
Generoa | Eleberri historikoa |
Jatorrizko izenburua | Luchana |
Herrialdea | Espainia |
Bilduma | Episodios Nacionales |
Euskaraz | |
Izenburua | Luchana |
Luchana Benito Pérez Galdós kanariar idazlearen Episodios Nacionales lan ezaguneko hirugarren saileko laugarren eleberria da. Liburua 1899ko urtarrila-otsailan amaitu zuen eta urte berean plazaratu zuen. Ekintza 1836ko abenduan kokatzen da, Lehen Karlistaldiaren garaian, Bilboko bigarren setioan eta Lutxanako gudua izenarekin ezagutzen den gertaera historikoan.[1][2]
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando Calpena pertsonaia erromantikoa da protagonista. Argumentua foilletoi estilokoa da; kapitulu honetan maitasun-triangelu bat aurkezten du egileak, Calpena, Aura Negretti eta Zoilo Arratiaren artean, karlistek setiatutako Bilbo batean, harik eta 1836. urtearen amaieran Baldomero Espartero jenerala Bizkaiko hiriari laguntzera joan zen arte, Lutxanako guduaren ondorengo setioa hautsiz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Liburua Cervantes Liburutegi Digitalean.