Lothar de Maizière
Itxura
Lothar de Maizière (Nordhausen, Turingia, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, 1940ko martxoaren 2a) alemaniar politikaria eta musikagilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidea eta musika ikasi zituen. 1960ko hamarraldian, legegizon gisa aritu zen lanean Ekialdeko Berlinen, erregimen komunistaren kontrako hiritarren defentsan.
Komunismoaren krisia hasi zen garaian eta SESB banatzen hasi zenean, 1989ko udaren ondoren, Batasun Demokrata-kristauak goreneko buruzagi hautatu zuen. 1990ean, Herriaren Ganberak gobernuko buru hautatu zuen Maizière, eta berehala hasi zituen elkarrizketak Alemania Federaleko buru zen Kohlekin, Alemania bateratzeko asmoarekin. 1990eko hauteskundeen ondoren, kargua utzi zuen, Kohl Alemania bateratuaren kantziler bihurtu zenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lothar de Maizière |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.