Loiolako geltokia
Loiola | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Urbia kalea 28; 20014 | ||||||||||||||
Udalerria | Donostia, Gipuzkoa | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 2017ko martxoaren 5a | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Lasarte-Oria ↔ Hendaia Amara ↔ Altza | ||||||||||||||
Lurraldebus | BU12 Donostia - Martutene - Astigarraga - Hernani | ||||||||||||||
d·bus | 24 Altza - Gros - Antiguo - Intxaurrondo 26 Amara - Martutene 31 Intxaurrondo - Hospitales - Altza 41 Gros - Egia - Martutene B4 Amara - Erriberak - Martutene |
Loiola Euskotren Trena eragilearen E2 eta E5 lineei dagokien tren geltokia da, Donostia udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia 2017ko martxoaren 5ean ireki zen eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte da.
Geltokia, eskailera eta igogailuz hornituta, 120 metro luze diren alboetako bi nasetara ematen duen atariak osatzen du. Terminalaren berezitasun nagusia bide-zubian eraikita dagoela eta aurretik 200 metro luze den metalezko estruktura duela da. Abagune horrek asko errazten du geltoki berria eraiki aurretik trenbideak osatzen zuen trintxerak bereizten zituen auzoko bi aldeen arteko iragazkortasuna. Bide-zubia eusten duten zutabeek 35 eta 40 metro arteko sakonera dute, harkaitzera heltzeko.[1]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbidea 1912tik igarotzen da Loiolatik, garaian bi trenbide adar zeudela: bata ekialdetik Irun eta Hendaiara, eta bestea, tranbia, hegoaldetik Astigarraga eta Hernanira. Horregatik, geltokiak triangelu itxura zuen, maila berera lau nasa zudela, eta nasa zentraletan mando-koadroa zegoela.
Tranbia zerbitzua XX. mendeko bigarren erdian itxi zen, ibilgailu pribatuaren igoeraren ondoriozko trenbideen beherakada zela kausa. Orduan, Topo tren linearen berrikuntza integrala gauzatu zen eta Loiolan lurgaineko geltoki berri bat eraiki zen, bi trenbide eta bi nasekin.
Auzoaren hazkundearen ondoren trenbidearen hormak sortzen zuen auzoaren banaketaren kontrako kexek gora egin zuten, eta saihesbide berri bat proiektatu zen Loiola etorbidearen gainean, zutabeen gaineko biaduktu bat eraikiz eta horren gainean geltoki berria kokatuz, aurrekoa ordezkatzeko.
2015ean, geltoki berriaren ondoan behin-behineko geltokia eraiki zen, behin-betikoa eraikitzen zen bitartean zerbitzu emateko. Bitartean, geltoki zaharra zerbitzuz kanpo gelditu zen eta azpiegitura zaharra eraisten hasi zen.
2017ko martxoaren 5ean behin-betiko geltoki berria ireki zen, Urbia kaletik sarbideduna. Era berean, geltoki berrirako bigarren sarbidea eraikitzen hasi zen, eta behin-behineko geltokia eraisteko eta geltoki ingurua urbanizatzeko lanei ekin zion Euskal Trenbide Sareak.
Urte bereko irailaren 25ean geltoki berriaren estalkiak eta fatxadak amaitu ziren, eta La Salle ikastetxera ematen duen sarbidea martxan jarri zen.
2017ko azaroaren 25ean geltoki inguruko urbanizazioa inauguratu zen, 17.600 metro koadroko azalera hartzen duena. Espazio publiko honetan gune berdeak, haurrentzako jolasak eta bidegorria daude. Geltoki berria eta urbanizazioaren jarduketak 20,9 milioi euroko aurrekontua izan du.[1]
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiaren kanpoaldean dbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituzten autobus geralekuak daude.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Geltoki zaharra
-
Geltoki berria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Irekia. Irekia - Loiolan trenbidea hirigintza aldetik integratzeak 17.600 metro karratu berreskuratu ditu herritarrentzat. (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Loiola (Donostia)
- Donostia
- Topo
- Euskotren Trena
- Eusko Trenbideak
- Donostiako Tranbia Konpainia
- Lurraldebus