Liutprando Cremonakoa
Liutprando Cremonakoa | |||
---|---|---|---|
961 - 972 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pavia, 920 | ||
Herrialdea | Kingdom of Italy | ||
Talde etnikoa | Lonbardiarra | ||
Heriotza | 972 (51/52 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Liutprando Cremonakoa, baita ere Liudprand edo Luitprand, (922-972) lombardiarren historialaria eta Cremonako apezpikua zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X. mendearen hasieran jaio zen, familia noble batean. 931n Hugo Arlesekoaren zerbitzura sartu zen, Paviako gortean (Italiako errege bezala. Hugo 947an hil zenean, Liutprando, Italiako benetako gobernari zen Berengario II.a Ivreakoaren idazkari izatera pasa zen, norentzat lehenik kantziler eta ondoren enbaxadore izan zen (949) Konstantino VII.a bizantziar enperadorearen gortean.
Itzuli zenean, Paviako gortearen mesedea galdu zuen, eta Berengarioren arerioaren alde jarri zen, Oton I.a Alemaniako enperadorea, Italiako erregea izan zena 950ean Lotario II.a Italiakoa hil zenean, eta norekin Italiara itzuli zen 961ean eta 962an Cremonako apezpiku bezala izendatua izan zelarik.
Berriz Konstantinopolisra bidalia izan zen, Oton gaztearentzat (beranduago Oton II.a Alemaniakoa enperadorea izango zena), Teofano, Romano II.a bizantziar enperadorearen alabaren eskua eskatzera.
Relatio de Legatione Constantinopolitanan egiten duen enbaxada honen deskribapena, beharbada, egundaino heldu den X. mendeko bizantziar gorte eta hiriburuari buruzko deskribapenik grafiko eta garbiena da, jasotako irain eta mindutako duintasuna ere aipatzen dituen arren, bizantziar kontrako joera argi batekin.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antapodosis, seu rerum per Europam gestarum, Libri VI, 887tik 949rarte, batez ere Italian gertaturiko gertaeren narrazio historiko bat.
- Historia Ottonis, bere nagusi Oton I.a enperadorearentzako lausenguak, 960tik 964 arte
- Relatio de legatione Constantinopolitana ad Nicephorum Phocam, bizantziar hiribururanzko bere enbaxada hartzen duena, 968tik 969 arte.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Catholic Encyclopedia: Liutprando Cremonakoa
- (Ingelesez) Zdravko Batzarov, Encyclopædia Orbis latini: Liutprando Cremonakoa
- (Ingelesez) Liutprando, Relatio: