Lindus
Lindus | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.220 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′51″N 1°21′31″W / 43.0308°N 1.3587°W |
Mendikatea | Lindus mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Probintzia | Nafarroa Beherea |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ibañeta edo Urepele abiapuntutzat hartuta |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Lindus edo Lindux Nafarroako ipar-erdialdeko Pirinioetako mendi bat da, Nafarroa Beherearekin duen mugan bertan, Ibañetako mendatetik mendebaldera, Lindus mendilerroan. Bere garaiera 1220 metrokoa da, eta Pirinioetako mendilerro hau osatzen duten mendien artean garaiena da.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibañetako mendatetik, ibilbidea, ibilaldi lasaia da, eta errepidetik doa 1090 metrora dagoen Gararbide mendateraino, ondoren, lehen tontorra, Lindusgoitia izenekoa, ertzatzen du eskuinetik eta Lindus lepora irteten da, 1166 metroko garaierara, modu erosoan tontorrera iristeko.
Urepeletik abiatzen den ibilbidea luzeagoa da. Gaineko Karrika izeneko auzotik, gorantz doa bide bat, Etxolakatorena baserrirantz, kono formako muino baten iparmendebaldean. Hemen, Hauzai izeneko lepoaren ibilbide seinalizatua hartu behar da. Izatez, lepoa baino zertxobait gorago irteten da, Hortz Zorrotz izeneko tontor harritsuan. Toki honetan, igo edo inguratu egin daiteke Urtarai mendia, baina begirada Burdinkurutz lepoan jarriz, nondik berehala heltzen den tontorrera. Beste bide bat hartuta Hairako basoa zeharka daiteke. Gaineko Karrikan, beste bide batetatik, isurialdeen banalerroan dagoen muinora heltzen da, Mearroztegi lepoan, Errola eta Otsamunho mendien hegoaldean. Gailurraren tontorretik jarraitu behar da, bidea alde batera utzita, gorago berriz bertara itzultzeko. Teilariko lepoa edo Nabala izeneko lepora jarraitzen da. Bideak, Hairako ubiderantz begira dagoen aurpegitik jarraitzen du, baina gailurretik jarraitu behar da Hauzai leporantz. Goraxeago, Hortz Zorrotz tontortxoan, aurreko ibilbidearekin lotzen da.
Hegazti migratzaileen pasabidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linduseko pasabidea udazkeneko hegaztien migrazioaren ikusteko Pirineoko gune nagusietako bat da,
Hegazti gehiago pasatzen dira Lizarrieta mendatetik baina. Altitude baxuak klima jasangarriago bat ematen baitio horri. Organbidexkan egoten diren haize indartsuak ez daude Lizarrietan, ez eta Lindus-eko hezetasun handia ere.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) LPO AQUITAINE. (2016). Observatoire Régional de la Migration des Oiseaux Lindus-2. Bilan annuel - 2016. LPO AQUITAINE, 47 or..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- www.migraction.net Hegazti-migrazioen ataria Frantzian.
- Lizarrietako hegazti-kontaketa, babesa eta animazioa CPAL («Comptage, protection et animation à Lizarrieta») - cpal.migration.fr
- Lizarrieta www.migraction.net Lizarretako mendateko hegazti-migrazioen datuak.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |