Lin Yu-ting
Lin Yu-ting | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 鶯歌區, 1995eko abenduaren 13a (29 urte) |
Herrialdea | Taiwan |
Lehen hizkuntza | Standard Taiwanese Mandarin (en) Taiwanese Hokkien (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chinese Culture University (en) Fu Jen Catholic University (en) |
Hizkuntzak | Standard Taiwanese Mandarin (en) Taiwanese Hokkien (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Altuera | 175 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Chinese Culture University (en) (2024 - |
Lin Yu-ting (Taipei Berria, 1995eko abenduaren 13a) emakumezko boxeolari taiwandarra da, 2024ko Parisko txapeldun olinpikoa.[1]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linek urrezko domina bat irabazi zuen 2018ko emakumezkoen AIBA munduko boxeo txapelketan, oilar pisu gisa, eta ondoren domina bat AIBA 2019 txapelketan.[2][3]
Generoaren inguruko polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023. urtean AIBAk izena aldatu zuen Nazioarteko Boxeo Elkartera (IBA) eta erakunde honek antolatutako 2023ko Emakumezkoen Munduko Boxeo Txapelketetatik deskalifikatua izan zen, zehaztu gabeko genero-test batzuengatik.[4] Imane Khelif boxeolari aljeriarrak ere jasan zuen deskalifikazioa halaber orduko hartan.[5]
IBAk [6] ez zuen probaren metodologia azaldu, eta "xehetasunak isilpekoak izaten jarraitzen" zutela adierazi zuen.[7]
Paris 2024ko partehartzea eta garaipena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IBAren estatus olinpikoa 2023ko ekainean baliogabetu zuten, ustelkeria kasuak leporatuta.[8][7][9] Ondorioz, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetarako Pariserako boxeo txapelketa COIk kudeatu zuen[9][10] Thomas Bach COIko presidenteak Khelifen eta Linen parte-hartzea defendatu zuen: "Inoiz ez zen zalantzarik izan emakume zirenik".[11]
Eta hortaz, Kheifek bezala, Linek parte hartu zuen Parisen, 57 kiloko emakumezkoen kategorian, eta Khelifek bezalatsu irabazi zuen, urrezko domina lortu zuen aurkari guztiak gainditu ostean: Sitora Turdibekova uzbekiarra, Svetlana Staneva bulgariarra, Esra Yildiz Kahraman turkiarra eta finalean Julia Szeremeta poloniarra.[12]
Khelifek eta Linek, biek ala biek ikusi zuten beren parte-hartzea eta generoa zalantzan jarria Parisen ziren bitartean.[13] Jazarpen gisa definitu zuen gertatua Khelifek eta pere partehartzea amaitzean epaitegietan salaketa jarri zuen.[14] Linek adierazi zuen berak ere pentsatuko zuela agian Khelifen bidetik jarraitzea, eta jakinaren gainean zegoela lehian zen bitartean nolako salaketak egin zizkioten, baina hala ere kirol-jardueran zentratzea erabaki zuela. Guztiarekin negarrez hunkituta azaldu zen domina jasotzean.[15]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitan, Linek eta bere anaia nagusiak Hajime no Ippo animea ikusi zuten, eta horrek boxeoan pentsatzera bultzatu zuen.[16] Linen beste motibazio bat boxeoan aritzeko izan zen bere ama babesteko ahalegina egitea aita abusatzailea izan zuenez.[17]
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | Emakumezkoa, 57 kg. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Lin Yu-ting» artikulutik itzulia izan da, 2024-08-10 data duen 33771139 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-08-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Second Taiwanese boxer secures ticket to Tokyo Olympics - Focus Taiwan» Focus Taiwan - CNA English News 2020-03-09.
- ↑ 2019 World Championships results
- ↑ Second Taiwanese boxer secures ticket to Tokyo Olympics. 9 March 2020.
- ↑ «Imane Khelif and Lin Yu-ting: IOC president Thomas Bach defends boxers competing at Olympics» BBC Sport 2024-08-03.
- ↑ (Ingelesez) McCarron, Jack. (2024-07-31). Explained: The gender controversy miring women's Olympic boxing. (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ Boxers who failed gender tests at world championships cleared to compete at Olympics. 30 July 2024.
- ↑ a b «Olympics: Italian boxer abandons match after less than a minute» euronews 2024-08-01.
- ↑ «Olympics 2024: IOC says it is saddened by abuse boxers are receiving over 'arbitrary' gender row» Sky Sports.
- ↑ a b Ingle, Sean. (2024-07-29). «Boxers who failed gender tests at world championships cleared to compete at Olympics» The Guardian ISSN 0261-3077..
- ↑ Dunbar, Graham. «Two female boxers meet Paris Olympics rules after gender test issue at world championships, IOC says» ABC News.
- ↑ 'No doubt' boxers like Imane Khelif are women, says Olympics president. 3 August 2024.
- ↑ LIN Yu Ting. París 2024 2024-08-10.
- ↑ Sustatu. (2024-08-03). «Imane Khelif boxeolaria, emakume jazarria, zorte on arratsaldeko borrokan!» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Ingelesez) Bloom, Ben. (2024-08-10). «Imane Khelif files legal complaint for cyber harassment after ‘digital lynching’» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Ingelesez) Ames, Nick. (2024-08-10). «Boxer Lin Yu-ting sobs after winning Olympic gold amid gender row» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ 張, 志清. (2013-10-08). «《第一神拳》啟發 林郁婷拿世界冠軍» 中國時報 (中國時報).
- ↑ «Taiwan's Olympic boxer Lin Yu-ting fights transgender claims» Taiwan News 2024-08-01.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako parte-hartzaileak
- Boxeoa Udako Olinpiar Jokoetan
- Taipeitarrak
- Taiwango urrezko dominadun olinpikoak
- Taiwango boxeolariak
- Emakume boxeolariak
- Taiwango emakumeak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako eztabaidak