Edukira joan

Likurgo Espartakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Likurgo Espartakoa

Bizitza
JaiotzaEsparta, K.a. 800
HerrialdeaEsparta
Talde etnikoaDoriarrak
greziarra
HeriotzaKrisa, K.a. 730 (69/70 urte)
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Doric Greek (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraklegegilea
Mugimenduakomunitarianismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Likurgo (antzinako grezieraz: ΛυκοῦργοςLykoûrgos, lykôrɡos ahoskatua; c. K.a. 820) Espartako erdi-kondairazko legegizona izan zen. Ezaguna izan zen indar militarrean oinarritutako eraldaketa burutu zuelako Espartako gizartean.

K.a. XII.-K.a. VII. mendeetan, Espartan (Grezia), Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen hirian eta Espartako Konstituzioa ere hari egozten diote. Likurgoz aritzean, zaila da errealitatea eta kondaira bereiztea, Antzinaroko hainbat historialarik jaso baitzuten haren berri (Herodotok, Jenofontek, Plutarkok, etab.). Horregatik ezin da, besteak beste, bizi izan zen garaia zehaztu[1].

Espartan erreformak egiten aritu zen bizitzaren amaiera arte, beti ere kondairaren mugan dagoen kontakizunaren arabera. Bidaia bat egin baino lehen, espartarrei zin eginarazi zien ezarritako legeak errespetatuko zituztela bidaiatik itzultzen zen arte. Juramentua lortu zuenean abiatu zen, baina ez zen sekula itzuli. Bere buruaz beste egin omen zuen espartarrek legeak betiko bete zitzaten[1].

Hainbat erreforma egin zituen Likurgok Espartan. Monetan eta elikaduran aldaketak egiteaz gain, erregearen eta herriaren arteko kontseilu bat, lur erreforma eta Haur Hezkuntza bultzatu zituen[1].

Plutarkoren Bizitza paraleloak lanaren arabera, Likurgok ustelkeriaren eta aberaste bidegabearen aurka abiatutako bide sinple baina eraginkorra. Espartar agintariak arazoaren jatorrira jo zuen: dirura. Ordura arteko urrezko eta zilarrezko txanponak erretiratu eta burdinazko txanpon astunak eginarazi zituen. Txanpon berriei balio oso txikia emanez, hiper-inflazio modukoa eragin zuen eta “espartarrek txanpon zorroak zaldiz tiratutako gurdiez ordezkatu behar izan zituzten[1].

Plutarkok zioenez, “soilik aldaketa horrekin Lazedemonia askotariko krimenetatik askatu zuen; nork lapurtuko zuen, nork joko zuen eroskeriara edo nork erabiliko zituen amarruak, emaitza ezin bazen ezkutatu, ez bazuen kodizia pizten eta etekinik ez bazekarren? […] Besteek baino gehiago zutenei ez zien ezertarako balio eta ez zuten oparotasuna harrokeriaz erakusteko biderik[1].

Baina luxua eta gehiegikeriekiko irrika diruaz harago ere itzali nahi izan zuen eta horretarako hiritarren elikadura arautu zuen. “Denek elkarrekin eta berdin jaten zuten, inor itsu-itsuan gizendu ez zedin, gorputzak alferrik gal ez zitezen, nork beti gaixoen moduan joka ez zezan”[1].

Espartar guztiak egunean hirutan jangela komunitario batean biltzen ziren eta han ilotek sisitia edo jakiak ematen zizkieten. Hau da, berdintasunaren paradisu berri hartan janaria esklaboek zerbitzatzen zuten. Inor ez baita perfektua, ezta Likurgo bera ere[1].

  1. a b c d e f g Irazustabarrena, Nagore. (2018ko martxoaren 25a). «Esparta ustelkeriaren kontra» Argia CC-BY-SA lizentzia.