Edukira joan

Liendo

Koordenatuak: 43°23′42″N 3°22′44″W / 43.395°N 3.3788888888889°W / 43.395; -3.3788888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Liendo
Kantabriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaJuan Alberto Rozas Fernandez (en) Itzuli
Izen ofizialaLiendo
Posta kodea39...
INEk ezarritako kodea39036
HerriburuaHazas (Liendo)
Geografia
Koordenatuak43°23′42″N 3°22′44″W / 43.395°N 3.3788888888889°W / 43.395; -3.3788888888889
Map
Azalera25,96 km²
Altuera30 m
MugakideakCastro Urdiales, Guriezo, Ampuero, Limpias eta Laredo
Demografia
Biztanleria1.242 (2023)
7 (2022)
alt_left 583 (F,9) (P) 621 alt_right
Dentsitatea48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC 01:00
MatrikulaS
aytoliendo.com

Liendo Kantabriako (Espainia) autonomia-erkidegoko udalerria da. Udalerria Ekialdeko Kostan dago, baina kostaldeko beste herri batzuetan ez bezala, ez du hondartza handirik, baina itsasertzean itsaslabar ikusgarria du. Ibar eder eta berde batean dago, nekazaritzarako bereziki egokia, hamahiru auzoz osatua.

Kostaldea nahiko malkartsua da, eta komunitateko itsaslabarrik altuenak eskaintzen ditu. Bi kala txiki ditu, Candina mendi handientsuaren eta Yeseraren babesean: San Juliangoa eta Valdearenasekoa (edo Sonabia). Dena den, azken horretara heltzeko Oriñondik egin behar da, Castro-Urdialesen.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liendo Kantabriako haran bat da. Herri hau Ekialdeko kostalde bailaran dago, baina beste kostako herriak ez bezala, ez ditu hondartza luzerik; eta bailara berde batean dago hainbat auzotan banatuta. Santanderretik 57 kilometrotara dago eta Laredo eta Kastro Urdialesek mugatzen dute. Hazas auzoaren inguruan beste auzuneak kokatzen dira. Kostaldeko lerroa nahiko malkartsua da itsaslabar askorekin, ondorioz, hondartzak oso txikiak dira.

Hazas udal hiriburuaren inguruan, gainerako hamabi auzoak biltzen dira:

  • Hazas (Herriburua).
  • Iseca Nueva.
  • Iseca Vieja.
  • Isequilla.
  • Llatazos.
  • Mendina.
  • Mollaneda.
  • Noval.
  • La Portilla.
  • Rocillo.
  • Sopeña.
  • Villanueva.
  • Villaviad.

Liendo 1242 biztanle ditu (EEI 2023)

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2005 2009
1.237 1.209 1.198 1.078 1.124 1.116 1.000 1.019 815 804 831 995 1.193

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]