Liaoning
Liaoning (辽宁) Liáoníng Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 辽宁省 провинция Ляонин |
ISO 3166-2 | CN-LN |
Hiriburua | Shenyang |
Gobernuburua | Li Lecheng (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°48′14″N 123°25′33″E / 41.8039°N 123.4258°E |
Azalera | 145,900 km² |
Mugakideak | Hebei, Barne Mongolia eta Jilin |
Punturik altuena | Mount Huabozi (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 43.746.323 (2010) 42.591.407 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 289 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Chen Zhenggao (陈政高) |
Etniak | Han � Mantxuriar Mongoliar %2 |
Ordu eremua | UTC 08:00 |
www.ln.gov.cn |
Liaoning (辽宁 txinera sinplifikatuan), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 145.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.170.000 biztanle bizi ziren bertan.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liaoning probintzia, Txina ipar-ekialdean dago, Ipar Koreako mugatik gertu. Mugakideak honakoak dira: Ibai Horia eta Bohai golkoa hegoaldean, Ipar Korea hego-ekialdean, Jilin probintzia ipar-ekialdean, Hebei probintzia mendebaldean, eta Barne Mongolia probintzia ipar-mendebaldean.
Probintziako hiriburua Shenyang da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liaoning probintzia hiru zatitan banatu daiteke, mendebaldeko mendiak, erdialdeko lautadak eta ekialdeko mendixken gunea. Mendebaldean, Nulu'erhu mendiak daude, Liaoning eta Barne Mongoliako eskualde autonomoaren arteko mugan. Probintziaren erdialdean, Liao, Dalio ibaiek sortutako gune laua dago. Probintziako punturik garaiena Huabozi mendia da, itsasoaren mailatik 1.336 metrora.
Liaoning probintziak, montzoiak baldintzaturiko klima kontinentala dauka, negu hotz eta uda beroekin. Zenbat eta Bohai itsasotik hurbilago, epelagoak izaten dira tenperaturak. Dena den, negu hotzenetan, itsasoan izotz geruza ager daiteke.
Urteroko batez besteko prezipitazioak 440 eta 1.130mm bitartekoa da. Zenbat eta iparralderago, urriagoak izaten dira prezipitazioak eta orokorrean uda garaian ematen dira.
Liaoning erdiguneko hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liaoning probintziako arduradunek, hiri handi bat sortu nahi dute probintziaren erdialdean, Shenyang erdigune harturik. Hiri honen inguruan (150 kilometroko erradioan), tamaina ertaineko beste sei hiri daude, Anshan, Fushun, Yingkou, Benxi, Liaoyang eta Tieling, zazpi milioi pertsona baino gehiagoko gune metropolitar erraldoia eratuz.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Shenyang | 沈阳市 | Shěnyáng Shì | Azpiprobintzia hiria | |
2 | Dalian | 大连市 | Dàlián Shì | Azpiprobintzia hiria | |
3 | Anshan | 鞍山市 | Ānshān Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Benxi | 本溪市 | Běnxī Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Chaoyang | 朝阳市 | Cháoyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Dandong | 丹东市 | Dāndōng Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Fushun | 抚顺市 | Fǔshùn Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Fuxin | 阜新市 | Fùxīn Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Huludao | 葫芦岛市 | Húludǎo Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Jinzhou | 锦州市 | Jǐnzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Liaoyang | 辽阳市 | Liáoyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
12 | Panjin | 盘锦市 | Pánjǐn Shì | Prefektura mailako hiria | |
13 | Tieling | 铁岭市 | Tiělǐng Shì | Prefektura mailako hiria | |
14 | Yingkou | 营口市 | Yíngkǒu shì | Prefektura mailako hiria |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liaoning probintziako gobernadorea Chen Zhenggao (陈政高) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Wenyue da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aireportuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
LIAONING | |||
Anshan | ZYAS | AOG | Anshan Aireportua |
Changhai | ZYCH | CNI | Changhai Aireportua |
Chaoyang | ZYCY | ZHG | Chaoyang Aireportua |
Dalian | ZYTL | DLC | Dalian Zhoushuizi Nazioarteko Aireportua |
Dandong | ZYDD | DDG | Dandong Aireportua |
Jinzhou | ZYJZ | JNZ | Jinzhou Aireportua |
Shenyang | ZYTX | SHE | Shenyang Taoxian Nazioarteko Aireportua |
Xingcheng | ZYXC | XEN | Xingcheng Aireportua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Liaoningeko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |