Liam Payne
Liam Payne | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Liam James Payne |
Jaiotza | Wolverhampton, 1993ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Palermo (Buenos Aires) eta Buenos Aires, 2024ko urriaren 16a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Amersham |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | City of Wolverhampton College (en) St Peter's Collegiate School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, estudioko musikaria eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | One Direction |
Izengoitia(k) | Payno |
Genero artistikoa | pop musika R&B garaikidea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Capitol Records Syco Music Columbia Records Republic Records (mul) |
liampayneofficial.com | |
| |
Liam James Payne (1993ko abuztuaren 29a, Wolverhampton, Erresuma Batua - Buenos Aires, Argentina, 2024ko urriaren 16a[1]) abeslari, konpositore eta gitarra jole britainiarra zen. One Direction taldearen partaidea izan zen, taldea banandu arte. The X Factor telesaioan onartua izan eta gero, Nicole Scherzinger epaileak Liam, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Niall Horan, Zayn Malik eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea iradoki zuen.
Proposamena errealitatea bihurtu zen eta Simon Cowellek taldea babestu zuen. Programaren finalera iritsi ziren eta hirugarren postua lortu. Irabazi ez arren, taldeak Simon Cowellekin kontratu bat sinatu zuen, Syco diskoetxearekin .
Hasieran, Liamek ez zuen abeslari izatea nahi, Olinpiar Korrikalaria baizik. Hala eta guztiz ere, abeslari bihurtu zen bere talentua eskolan aurkitu ondoren, eta Olinpiar talde baten parte izatetik baztertua izan eta gero.
Bere karreran, One Directionekin zenbait abesti, «Taken», «Everything About You», «Same Mistakes», «Last First Kiss», «Back For You» eta «Summer Love», adibidez, berak konposatu zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geoff Payne eta Karen Payneren semea zen, eta Ruth Payne eta Nicola Payneren anaiarik gazteena. Liam jaio zenean, medikuek osasun arazo asko aurkitu zizkioten. Bere giltzurrun bakarrak ondo funtzionatzen zuela ikusi zuten, eta bizirik mantentzeko hogeita hamabost injekzio jarri behar izan zizkioten besoetan. Izan ere, bere bizitzako lehenengo urteak ospitalean igaro zituela adierazi zuen.
12 urterekin, bere talentua hobetzen hasi zen Pink Productionsen sartzean, Wolverhamptonen dagoen arte eszenikoetan oinarritutako talde bat.
Batxilergoan ikasten ari zen bitartean, Liam eskola jazarpenaren biktima izan zen, beraz, boxeoa praktikatzea erabaki zuen.
The X Factorren egindako audizioaren ostean, Nicole Scherzinger epaileak Liam, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Zayn Malik, Niall Horan eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea proposatu zuen. Proposamen hau errealitate bihurtu zen eta irabazi ez arren, Simon Cowellek bi milioi libera ordaindu zituen One Directionek Syco diskografikarekin sinatzeko.
2011n, bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, Up All Night. Billboard 200ean lehenengo postua lortu zuen. Beren lehen abestia, "What Makes You Beautiful", lehenengo postura iritsi zen Irlandan, Mexikon eta Erresuma Batuan.
Hurrengo abestiek, «Gotta Be You», «One Thing» eta «More than This», arrakasta moderatua izan zuten, zenbait herrialdetan arrakastatsuak izan baitziren, baina beste batzuetan huts egin baitzuten.
Albuma sustatzeko, Up All Night Tourrean abiatu ziren eta birari buruzko DVD bat kaleratu zuten, Up All Night: The Live Tour.
2012ko azaroan, "Take Me Home" deituriko bigarren diskoa kaleratu zuten. Oraingoan, Up All Night diskoarekin baino harrera hobea lortu zuen, Erresuma Batuan lehen postua lortu zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liamek Justin Timberlake bere eragin musikal handienetako bat bezala ikusten duela aipatu izan zuen. Haurtzaroan maitasun kontuean zorte ona izan ez arren, Danielle Peazerrekin egon zen denbora luzez. X Factor taldean ezagutu zuten elkar 2010ean, Liam lehiakidea zen eta Danielle dantzaria. Bi urte iraun zuen harremanak, eta 2012ko irailean amaitu zen.
Liamek pertsona egozentrikoa ez dela uste zuen, bere ospea zentzugabekeria bezala ikusten duelako. Gainera, X Factor taldean gertatu zitzaion gauzarik onena bere lau lagunik onenak (Harry Styles, Zayn Malik, Niall Horan eta Louis Tomlinson) ezagutzea izan zela esan izan zuen askotan. Kontzertuen aurretik oraindik oso urduri jartzen zela aipatu izan zuen inoiz.
2016ko hasieran, Cheryl Tweedy abeslari britainiarrarekin harreman bat hasi zuen, 2024ko urriaren 16ra arte, Liam hil arte, iraun zuena. 2017ko martxoaren 22an bikoteak bere lehen haurrari ongietorria eman zion, Bear Payne izeneko mutiko bati.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011: Up All Night
- 2012: Take Me Home
- 2013: Midnight Memories
- 2014: Four
- 2015: Made in the A.M.
EP
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011: Gotta Be You
- 2012: More than this
- 2012: iTunes Jaialdia: 2012 Londres-en
- 2012: Live While We're Young
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Murió Liam Payne, el ex integrante de One Direction: se mató al caer de un tercer piso en un hotel de Palermo» Todo Noticias 2024-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).