Leon Czolgosz
Leon Czolgosz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alpena, 1873ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Auburn, 1901eko urriaren 29a (28 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: elektrokuzioa |
Jarduerak | |
Jarduerak | anarkista eta metalurgiako langilea |
Izengoitia(k) | Fred Nieman |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Leon Czolgosz (Alpena, 1873ko maiatzaren 5a – Auburn, 1901eko urriaren 29a) ekintzaile anarkista, 1901eko irailaren 6an Ameriketako Estatu Batuetako presidentea zen William McKinley bi tiroz hil egin zuen. Czolgosz Poloniatik emigratutako familia baten kidea zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte garaietan greba batzuk ezagutu zituen eta, ondorioz, anarkismoak erakarrita sentitu zen. Ideologia horren eta sozialismoaren liburu asko irakurri zuen, bereziki Emma Goldman eta Alexander Berkmanenak. 1901eko irailaren 6an Erakusketa Panamerikarra ospatzen zen bitartean, presidentearengana hurbiltzea lortu zuen eta hark, zale bat zela ustez, eskua eskaini zion. Czolgoszek pistola atera eta tiro egin zion. Larriki zaurituta, McKinley zortzi egun geroago, irailaren 14an, hil egin zen.
Czolgosz epaituta izan zen. Epaiketak zortzi ordu iraun zuen eta, ondoren, epaimahaiak heriotza zigorra ezarri zion. Auburnen ezarri zioten zigorra, aulki elektrikoan. Haren azken hitzak hauek izan ziren: Presidentea hil egin nuen jende onaren etsaia zelako, langile onen etsaia. Nire krimenaz ez naiz damutzen. Eta gero: Nire aita ez ikusteaz sentitzen dut.
Emma Goldman idazlea eta ekintzaileak, nahiz eta krimenarekin ados ez egon, defenditu zuen. Czolgoszen ideologia anarkista zalantzan jarri izan da zeren eta anarkismoaren zirkuluetan ezaguna ez baitzen. Dena dela, bere ekintza bat dator XIX. mende amaieran asko zabaldu zen ekintza motarekin, hau da, goi mailako politikarien hilketen bidez anarkismoaren ideiak zabaltzeko eta gizartea eraldatzeko asmoarekin.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon Czolgosz |