Edukira joan

Lenny Wilkens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lenny Wilkens

(2013)
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1937ko urriaren 28a (87 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBrooklyn
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaProvidence College (en) Itzuli
Boys and Girls High School (en) Itzuli
Boys High School
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea eta entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Portland Trail Blazers-
Toronto Raptors-
New York Knicks-
Cleveland Cavaliers-
Seattle Supersonics1968-1972antolatzaile19
Providence Friars men's basketball (en) Itzuli1957-1960
Draft NBA Atlanta Hawks
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua82 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Phi Alpha (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Leonard Randolph Wilkens, Lenny, (Brooklyn, New York, AEB, 1937ko urriaren 28a) saskibaloi jokalari eta entrenatzaile izan zen. Seattle Supersonics taldearen lehendakariordea izan zen.

Biografia eta lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonard Randolph Wilkens, Lenny, Brooklynen jaio zen, New Yorken, AEBetan, 1937ko urriaren 28an. Aita afroamerikarra zen eta ama, berriz, irlandar jatorriko amerikarra eta erlijio katolikoan hezi zuten Wilkens gaztea.

Berehala hil zitzaion aita, 5 urte besterik ez zituenean eta amak atera zuen aurrera familia[1].

3 urtez jokatu zuen Providence Unibertsitatean eta, txiki samarra bada ere (1,85 m), 14,9 puntu eta 7,3 erreboteko promedioa egin zuen. Bi alditan aukeratu zuten estatuko bost hoberenen artean.

« ... Oso pertsona aktiboa naiz; ezin dut neure burua geldi imajinatu...[2] »

Txinara joateko aukera etorri zitzaion, baina Wilkensek ez zuen denbora osoko lana nahi, familiaz eta gozatzeko bete ere ez baitzuen galdu nahi.

Ez zituen sekula ahaztuko hasierako zailtasun haiek eta, aukera izan zuen bezain pronto, laguntzeko grinan ibiliko zen beti. Lenny Wilkens izeneko fundazioa dauka behartsuei laguntzeko eta Seattleko Odessa Brown Children's Clinic da bere helburu nagusienetako bat[1].

1960an, St. Louis Hawksek hartu zuen drafteko lehenengo biran, seigarren posizioan. Puntuak egiten zituen basea zen eta ondo pasatzen zuen. 1970eko ligan, 9,1eko promedioa egin zuen asistentziatan[3].

1968an, ia-ia MVP izan zen, baina bigarren geratu zen, Wilt Chamberlainen atzetik. Seattle eta Clevelandik pasatu zen eta Portland Trail Blazersen izan zen jokalari. Erretiroa hartu zuenean, historiako asistenteetan bigarren zen, Oscar Robertsonek aurrea hartu ziolarik.

Entrenatzaile NBAn

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik erretiratu gabe zegoen, entrenatzaile lanetan hasi zenean, Seattle Supersonics (1969-1972) eta Portland Trail Blazers (1974-1975).

1979an, jokalari lanak baztertuta, NBAn lortutako titulu bakarra lortu zuen Seattlekin.

32 denboraldietan zehar, errekor ugari lortu du. 1994an, Urteko entrenatzaile aukeratu zuten eta 1996an, berriz, historian izan diren 10 entrenatzaile hoberenetariko bat.

Ekipoak zuzentzeko lanetan, garaipen portzentaien errekorra du: S,6; 45 partidako batezbestekoa denboraldiko. 16 aldiz eraman ditu bere ekipoak Play-offs-etaraino eta 69 partida irabazi ditu haietan, garaipen gehien lortu dituzten entrenatzaile artean, saigarrena.

Liga erregularrean, garaipen gehien lortu dituztenen artean, bigarren entrenatzailea da, Don Nelsonen atzetik.

« ...Denek zioten ezingo genuela Playoffsetan parte hartu, gaizki gindoazen-eta… baina lortu genuen gauzak aldatzea. (...). Aldatzen joan ahal izateko, ez genuen presarik izan, horrek ez baitu laguntzen eta, zenbaitetan, gehiago atzeratzen zaitu. Pixkanaka hasi ginen gure trebezia erabiltzen, gradualki… eta gauzak ondo joan zitzaizkigun!....[4] »

Jokalari moduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 9 aldiz hartu zuen parte All Starrean (MVP izan zen 1971n).
  • Pasatzaile onena 1970ean.
  • NBAko historiako 50 saskibaloi onenen artean hautatu zuten 1996ean.
  • Basketball Hall of Fame-eko kide 1989az geroztik.

Entrenatzaile moduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • NBAko txapeldun 1979an.
  • Urteko entrenatzaile onena 1994an.
  • All Starreko entrenatzailea 4 alditan (2 irabazi, 2 galdu).
  • NBAko txapelketan parte hartzaile handiena, bai jokalari eta entrenatzaile moduan (3319 partida).
  • Historiako 10 entrenatzaile onenen kidea, 1996an hautatua.
  • Basketball Hall of Famen kide entrenatzaile moduan 1998tik, John Wooden, Bill Sharman eta Tom Heinsohnekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lenny Wilkens Aldatu lotura Wikidatan