Lena Horne
Lena Mary Calhoun Horne (1917ko ekainaren 30 - 2010eko maiatzaren 9) estatubatuar abeslari, aktore, dantzari eta eskubide zibilen mugimenduko aktibista izan zen. Horneren ibilbidea luzea izan zen, 70 urte baino gehiagoz film, telebista eta antzokietan aritu baitzen. Hamasei urte zituela Cotton Clubeko abesbatzan hasi zen, ondoren nightclubetan aritu zen Hollywooden eta Broadwayn ibili aurretik[1][2].
Afro-amerikar antzezle gisa, eskubide zibilen mugimenduarekin bat egin zuen, eta 1963ko Lanaren eta Askatasunaren aldeko Washingtonera Martxan hartu zuen parte. Ondoren nightclubetara itzuli zen, eta telebistan aritu zen, hainbat disko argitaratu zituen bitartean. 1980ko martxoan erretiratuko zela esan zuen, baina ondoren Lena Horne: The Lady and Her Music antzezlana aurkeztu zuen, 300 aldiz antzeztu zena Broadwayn. Ondoren, tour bat antolatu zuen show berberarekin, sari eta laudorio asko jaso zituena. 1990ko hamarkadatik aurrera noizbehinka abesti berriak grabatu zituen, eta 2000ko hamarkadan utzi zuen bizitza publikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gavin, James. (2009). Stormy weather: the life of Lena Horne. (1st Atria Books hardcover ed. argitaraldia) Atria Books ISBN 978-0-7432-7143-1. PMC 232979128. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ Haskins, James; Benson, Kathleen. (1984). Lena: a personal and professional biography of Lena Horne. Stein and Day ISBN 978-0-8128-2853-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).