Edukira joan

Lazizbek Mullojonov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lazizbek Mullojonov

Bizitza
JaiotzaFergana District (en) Itzuli1999ko maiatzaren 13a (25 urte)
Herrialdea Uzbekistan
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria

Lazizbek Mullojonov (Fergana, 1999ko maiatzaren 13a), uzbekistandarr boxeolaria da, pisu astunen lategorian aritzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.[1]

2021ean egin zuen debuta ring profesional batean. Moskun izan zen eta Alexander Stepanov errusiarra garaitu zuen K.O. teknikoz. Urte bereko irailean Moskun bertan jokaturiko Militarren Munduko Boxeo txapelketa irabazi zuen[2]. Profesionaletan lau borroka egin ditu 2023 artean eta lauretan irabazlea izan da.

2023ko Munduko Boxeo Txapelketan brontzezko domina lortu zuen Taxkenten.

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen finalean Loren Alfonso garaitu ondoren.[1]

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 1. postua, urrezko domina 92 kg.
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Taxkent  Uzbekistan 3. postua, brontzezko domina Pisu astuna
Asiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Amman  Jordania 1. postua, urrezko domina Pisu superastuna

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]