Edukira joan

Lavrentia Harasymiv

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lavrentia Harasymiv
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛевкадія Іллівна Гарасимів
JaiotzaRudniki (en) Itzuli1911ko irailaren 30a
HeriotzaKharsk (en) Itzuli1952ko abuztuaren 28a (40 urte)
Jarduerak
Jarduerakmoja
KidetzaSisters of Saint Joseph, Spous of the Blessed Virgin Mary (en) Itzuli
Santutegia
Abuztuaren 26
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Levkadia Illivna Harasymiv[1] (ukraineraz: Левкадія Іллівна Гарасимів; Rudnyky, 1911ko irailaren 30aKharsk, 1952ko abuztuaren 28a) ukrainar moja katolikoa izan zen, Lavrentia (ukraineraz: Лаврентія) erlijio-izena zuena.

Levkadia Harasymiv 1911ko irailaren 30ean jaio zen Rudnyky herrian. 1919an eskolan ikasten hasi zen, baina lau urteren buruan ikasketak utzi zituen[2].

1931an San Jose kongregazioan sartu zen. 1932ko irailaren 8an abitua jantzi zuen eta 1933an lehen botoak eman zituen[3][2]. 1938an Khyriv herrira joan zen Olimpia Bida mojarekin batera[2].

1950ean NKVDk atxilotu eta Tomsk oblastera bidali zuen bizitzera. Iritsi zenean tuberkulosiak jota zegoen eta familia bakarrak bizilekua eman zion. Han elbarri zegoen gizon batekin bizi zen gela berean, pantaila-horma batek bereizita. Ez zuen arreta mediko egokirik jaso, eta 1952ko abuztuaren 28an hil zen Kharsk herrian[4][5].

Beatifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko ekainaren 27an Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen. Beatifikazioa bizantziar errituaren arabera ospatu zen Lviven[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  2. a b c (Ukraineraz) Спас, Володимир; Сиротич, Роман. «Блаженна Лаврентія Гарасимів - свідок вірності Богові» Сокаль i Сокальщина jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-01) (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  3. (Ingelesez) «Biographies of twenty five Greek-Catholic Servants of God» Vatican.va jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-11-29) (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. (Ingelesez) Church of the Martyrs: The New Saints of Ukraine. Publishing Division Svichado (argitaratze data: 2004) ISBN 9665613456..
  5. (Ingelesez) «The New Martyrs of the Ukrainian Greco-Catholic Church. Holiness in Life» The New Martyrs of the Ukrainian Greco-Catholic Church (Saskatoon: Saints Peter & Paul Ukrainian Catholic Church) (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  6. (Ukraineraz) Ковтало, Б. (2005). Рудники. Історико-краєзнавчий нарис. Львів.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]