Laurent Intxauspe
Laurent Intxauspe | |||||
---|---|---|---|---|---|
2020ko maiatzaren 27a - ← Alphonse Idiart Hautetsia: 2020-2026 legealdia
2020ko maiatzaren 18a - Hautetsia: 2020-2026 legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donibane Garazi, 1969ko irailaren 28a (55 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||
Familia | |||||
Aita | Mixel Intxauspe | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta merkatari eta antzekoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Errepublikanoak (Frantzia) |
Laurent Intxauspe (Donibane Garazi, 1969ko irailaren 28a - ) nafar enpresaburu eta politikaria da. 2024tik jelkidea da. Gaur egun, Donibane Garaziko auzapeza da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laurent Intxauspe, Mixel Intxausperen semeak, merkataritza ikasi zuen Bordelen eta urte eta erdiz lan egin zuen Herbehereetan. Ondoren, Parisen kokatu zen 19 urtez, ikus-entzunezko domeinuan lan eginez. Gero, Laurentek eta bere emazteak hotel bat dute Parisen.
2013an, bikotea Donibane Garazira joan zen berriro, bere bi seme-alabek «nik izan nuen haurtzaro ia bera izan zezaten, nahiko zoragarria izan zena».[1] Zentro-eskuineko etiketa eraman zuen 2024ra arte Intxauspek, eta Frantziako lehen ministro izaniko Édouard Philippen alderdiko kidea izan zen. 2017an Frantziako Asanblearako bozetan aurkeztu zen, Marc Oxibar Errepublikanoetako hautagaiaren ordezko gisa, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Biarnoko zati bat biltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2020ko hauteskundeetan hautatu zuten Donibane Garaziko auzapez, zerrenda zabal baten buru aurkeztu ondoren, eta Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi ere bazen. 2023ko azarotik, Etxelekuk bultzatutako Elkarrekin Herriarentzat talde politikoan parte hartzen du.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Olhagaray, Anaiz Aguirre. (2021-02-11). «Auzapeza sutsua eta eraikitzailea» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
- ↑ «Laurent Intxauspe Donibane Garaziko auzapeza EAJn afiliatu da» Berria 2024-05-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.