Lasterka egiteko zinta
Itxura
Lasterka egiteko zinta ariketa fisikorako tresna bat da. Kirol-tresna hau lekutik mugitu gabe gainean ibiltzeko edo lasterka egiteko erabiltzen da. Hori dela eta, ia edozein gimnasiotan aurki daiteke. Zintaren funtzionamenduari dagokionez, oinez zein motor elektriko baten laguntzaz mugi daiteke.