Larrea jauregia
Larrea jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′53″N 2°58′55″W / 43.298111°N 2.981997°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Larrea jauregia Barakaldoko (Bizkaia) Larrea auzoan kokaturiko eraikina da. XVIII. mendean eraiki zen eta kokaleku berean zegoen dorretxearen erreformaren ondorioa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrea jauregia Etxabarri familiaren jabetza izan zen. Jauntxo familia hau Barakaldon itzal handikoa zen eta herrian hainbat maiorazko eta jabetza zituen. Haien artean Beurko-Larreakoa.
Eraikina jauregi izan aurretik dorretxea izan zen. Erreforma XVIII. mendean garaiko jabea zen Jose Ramon Etxabarriren ekimenez burutu zen[1].
XXI. mendearen hasieran zaharberritua izan zen jatetxe bihurtzeko, Palacio Larrea Berria izenarekin[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina tipologia barrokokoa da eta Bizkaiko hainbat jauregiren funtzio eta estetika ezaugarriak ditu[3]. Oinplano laukidunekoa da eta lau isurialdeko estalkia dauka. Hiru solairu ditu, hiru bao ardatzekin. Hormarriaz aparejaturik dago, harlandua aurrealde nagusian, izkinetan eta bao ertzetan erabiltzen duela. Aurrealdean Etxabarri eta Larrea familien armarria dago eta sarrera nagusian animaliak irudikatzen dituzten bi gargola [4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezagutu Barakaldo: El palacio de Larrea(Gaztelaniaz)
- ↑ Inauguración del Palacio de Larrea.(Gaztelaniaz)
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia: Barakaldo: Arte.(Gaztelaniaz)
- ↑ Ezagutu Barakaldo:Las casas-torre en Barakaldo (II).(Gaztelaniaz)