Edukira joan

Lardizabal jauregia

Koordenatuak: 43°00′31″N 2°15′08″W / 43.00867°N 2.25231°W / 43.00867; -2.25231
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lardizabal jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Lardizabal jauregiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaSegura
Koordenatuak43°00′31″N 2°15′08″W / 43.00867°N 2.25231°W / 43.00867; -2.25231
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
JabeaSegurako Udala
ErabiltzaileaSegurako Udala
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001566
56
Kontaktua
HelbideaLardizabal, 5

Lardizabal jauregia Gipuzkoako Segura udalerriko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da, Martin Lardizabal kaleko 8. zenbakian. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. Gaur egun udaletxea da.

XVII. mendean eraikitako gipuzkoar jauregi klasikoaren adibide garbia da. Bere aurrealdea harlanduz egina da eta gainontzeko aldeak harginlanez. Bi solairuko garaiera du eta lau uretako teilatua.

Lardizabaldarren armarria ikusgai du, familia honetako senide nabarmenen jaiotetxea izan zen: Joan Antonio Lardizabal Elortza (Salamancako unibertsitateko katedraduna eta 1733an Mexikoko Artzapezpikua izendatua izatean zendua), Martin Lardizabal Elortza (aurrekoaren anaia, Segurako ongile handienetakoa, Salamancako unibertsitateko Kode katedraduna, eta Caracasko komandante jenerala, 1743an zendua), eta Ignazio Lardizabal (Lehen Karlistaldian jeneral karlista izana. 1849ko urtarrilaren 24ean Irunen zendua).

Leinukoa izan zen halaber, nahiz eta Mexikon jaioa izan, Migel Lardizabal Uribe. 1811an Espainiako Errege Kontseiluko ordezkaria izan zen, baita Bergarako Errege Mintegiko zuzendaria ere.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]