Lapurdiko Arraun Taldea
Lapurdiko Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 2016 |
Herria | Donibane Lohizune eta Angelu, (Lapurdi) |
Lehendakaria | Bixente Etxegarai |
Entrenatzailea | Mikel Portularrume "Paorra" |
Patroia(k) | Gorka Sarria |
Kolorea(k) | zuria, gorria eta berdea |
Trainerua | Lapurdi |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 2 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 5.a (KAE 1 Ligan) |
Webgunea | www.facebook.com |
Lapurdiko Arraun Taldea (ofizialki Larrun Kosta Arraunketa Kluba) Lapurdiko arraunketa taldea da, 2016an sorturikoa. Lapurdiko arraun taldeak bateratuz sortu zen, Lapurdiko arraunlariak traineru batean bilduta lehiatzeko asmoz.[1]
KAE Ligan aritu izan da eta 2023an bigarren postua lortu zuen KAE 1. mailan[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donibane Lohizuneko Ur Joko eta Angeluko Ibaialde arraun taldeen ekimenez sortu zen[3]. Iparraldeko arraunlariak traineru batean bateratuta lehiatzeko bidea ematea izan zen xede nagusia. Iparreko Arraunlariak izenarekin aritu zen ligan baina ondoren Lapurdi izena nagusitu da.
KAE 2 ligan lehiatzen hasi zen 2017an[2] eta aurreneko urtean txapeldunak izatea lortu zuen 12 bandera irabaziz[3]. Hurrengo urtean KAE 1 Ligako erdialdean ibili zen, 2019an ordea azken aurreko postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu ondoren maila galdu zuen. 2020ko denboraldian bigarren egin zuen ligan eta play-offetan KAE 1 mailara itzuli zen. Hiru bandera ere irabazi zituen, tartean Santanderkoa[4]. Azken urteetan igo eta jaitsi ibili da eta 2022an berriz izan zen KAE 2 Ligako txapelduna, bat ezik estropada guztiak irabaziz.[1]
KAE 1 Liga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023an Joseba Fernandez entrenatzaileak hartu zuen taldearen ardura[5]. Lau bandera irabazi zituen eta KAE 1 mailako liderra izan ondoren azken estropadan galdu zuen titulua. Hala ere bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen eta bigarrena izan zen Bueurekin puntuetan berdinduta gelditu bazen ere bi segunduren erruz ez zuen mailaz igotzerik lortu[6]. 2024ko denboraldirako Jon Salsamendi entrenatzailea fitxatu zuen[7].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KAE 1 Liga (0): bigarrena 2023an.
- KAE 2 Liga (2): Txapelduna: 2017, 2022
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Traineru Txapelketa (0): hirugarrena 2023an.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxekoa | Donibane Ziburuko Estropada (2): 2017, 2022. |
Gipuzkoan | Zumaiako Ikurrina KAE 2 (1): 2017. Errenteria Hiriko Bandera (2): 2017, 2022. Mutrikuko Yurrita Group Bandera (2): 2017, 2022. San Pedroko Promozio estropada (1): 2017. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiaren Bandera (2): 2020, 2023. Donostiarra KAE Bandera (1): 2022. Pasaiako Bandera (1): 2022. Zumaiako Ikurrina (1): 2023. |
Bizkaian | Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2017, 2020. Mundakako Bandera (1): 2017. Arraun Eskola (Sestao) (1): 2017. Portugalete (1): 2022. Elantxobeko Bandera (1): 2023. Plentziako Ikurrina (1): 2023. |
Kantabrian | Camargoko Bandera (1): 2017. Santoñako Bandera (3): 2017, 2022, 2023. Laredoko Bandera (1): 2017. Ría del Asón Bandera (1): 2017. Santanderko Bandera (1): 2020. Astilleroko Bandera (1): 2022. Castro Urdialesko Bandera (1): 2022. |
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 0 | |
KAE 1 | 6 | |
KAE 2 | 3 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 13.a | - |
2022 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2024 | KAE 1 Liga, 5.a |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lapurdiko Arraun Taldea | |
---|---|
Entrenatzailea | Asier Ocon |
Patroia(k) | Oihana Goenaga Joana Halsouet |
Kolorea(k) | zuria, gorria eta berdea |
Trainerua | Xubero |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
2017ko gizonezkoen traineruak izandako arrakasta ikusita, 2018 denboraldirako emakumezkoen trainerua osatu zuten[8] eta ordutik aurrera urtero atera du trainerua. Ur Jokoren 1996ko Ipar Haizea trainerua erabiltzen dute, Xubero izenarekin. Taldearen aurreneko estropada Oriako Traineru Jaitsiera izan zuten 2018an. Lau urtetan jarraian aritu ondoren 2022an ezin izan zuten trainerua osatu.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2018 | ETE Liga, 8.a | - |
2019 | ETE Liga, 10.a | - |
2020 | ETE Liga, 9.a | - |
2021 | ETE Liga, 10.a | - |
2022 | ez |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-09-02). «Harrobia, Lapurdin arrauna aitzinatzen jarraitzeko gakoa» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ a b «Kale edo bale egitea» Berria 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b «Lapurdi igo da KAE 1 ligara, azkeneko estropada ere irabazi eta gero» Berria 2017-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cantabria, ALERTA El Diario de. (2020-08-16). «Lapurdi frena a Castreña» ALERTA El Diario de Cantabria (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cantabria, ALERTA El Diario de. (2022-10-19). «Pedreña busca entrenador» ALERTA El Diario de Cantabria (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «San Pedro eta Bueu Eusko Label ligan lehiatuko dira datorren denboraldian» Berria 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-02). «Lapurdiko Arraun Elkarteko entrenatzailea izango da Jon Salsamendi» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «EMAKUMEZKOAK (B MULTZOA)» Berria 2018-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).