Zerrenda:Lappiko armarriak
Lappiko armarrien zerrenda Finlandia iparraldean dagoen Lappi eskualdeko, eskualdeko udalerrietako eta aspaldiko armarrien bilduma da.
Armarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdearena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria | Eskualdea eta azalpena | Onarpen data |
---|---|---|
Lappi Perlazko konderri koroaren azpian, eta atzealde gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena |
2009ko urtarrilaren 1a |
Udalerrienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduki-taula: E I K M P R S T U Y |
Armarria | Udalerria eta azalpena | Onarpen data |
---|---|---|
Enontekiö / Eanodat Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko eskandinaviar lagopodo bat dago. |
1961eko apirilaren 21a | |
Inari / Aanaar / Aanar / Anár Zelai beltz baten gainean, zilar koloreko koregono arraina agertzen da, elur-oreinen urrezko adarrak dituena buruaren soinean. |
1955eko otsailaren 25a | |
Kemi Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremuan, atzealde gorriaren gainean, zilarrezko aingura dago; behekoan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago. G. A. Kajanus |
1873ko maiatzaren 28a | |
Kemijärvi Zelai beltz baten gainean, sustraiak zabaltzen dituen zilarrezko enborra ageri da, zilarrezko sei puntako bi izarrek gordetzen dutena. |
1973ko urtarrilaren 1a | |
Keminmaa Zelai gorri baten gainean, ezkerrera begira dagoen izokin bat azaltzen da, ahoan sarrail beltza duen zilarrezko giltzarrapo itxi bat duena. |
1955eko urtarrilaren 14a | |
Kittilä Atzealde beltzaren, eta honen gainean dagoen zilarrezko muinoaren aurrean, mingain, hortz eta atzapar gorriak dituen jatun beltza dago. Einari Junttila |
1963ko azaroaren 26a | |
Kolari Zelai grisaren aurrean, mendi beltz bat dago, gainetik suzko bost gar gorri ateratzen zaizkion tontorra. |
1951ko abenduaren 10a | |
Muonio Atzealde gorriaren gainean, zilarrezko mendi tontorra dago, buruan sei puntako zilarrezko izarra duena. Harald B. Hellström |
1955eko azaroaren 15a | |
Pelkosenniemi Zilarrezko atzealdearen aurrean, urdin koloreko gurutzea dago, urdinezkoak ere diren hiru tontorren gainean. |
1960ko martxoaren 24a | |
Pello Zelai urdin ilunaren gainean, zilarrezko hiru tontor daude, buruan 1 2 kokapena duten zilarrezko sei puntako hiru izar dituztenak. |
1952ko maiatzaren 30a | |
Posio Atzealde beltzaren aurrean, sarrera gorria duten eta 2 1 kokapena duten zilarrezko hiru lavvu daude. |
1958ko maiatzaren 2a | |
Ranua Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela. |
1959ko azaroaren 23a | |
Rovaniemi Zelai berde baten gainean, goiko bi izkinetatik bera egiten duten tximista itxurako zilarrezko bi zuzen daude, armarriaren erdigunean, urrezko sugarraren azpian bat egin eta beheko muturrean bidea bukatzen dutenak. |
2006ko urtarrilaren 1a | |
Salla Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko arku bat dago. |
1961eko apirilaren 21a | |
Savukoski Zelai beltzaren aurrean, urrezko zutikako sami biltegi tradizionala dago, sustraiak dituen enborrak lurretik goratzen duena. |
1956ko apirilaren 17a | |
Simo Zelai urdinaren gainean, gurutze moduan antolatuta dauden zilarrezko lau izokin buztan daude. |
1957ko otsailaren 27a | |
Sodankylä / Soađegilli Zelai beltzaren aurrean, sei puntako zilarrezko izarra eta, aurrean suzko gar gorriztak dituen eta zilarrezkoa ere den banda horizontala daude. Aarno Liuksiala |
1960ko martxoaren 24a | |
Tervola Atzealde gorriaren aurrean, mokoan urrezko tipula duen zilarrezko kurriloa dago. |
1957ko otsailaren 15a | |
Tornio Zilarrezko atzealdearen gainean, dorre gorria dago, leiho, ate eta teilatu urdinak dituena. |
1958ko ekainaren 12a | |
Utsjoki / Ohcejohka Atzealde beltzaren aurrean, zilarrezko lau puntako izarra eta eguzkiaren garrak daude. |
1953ko apirilaren 20a | |
Ylitornio Zilarrezko atzealdearen gainean, gorri kolorekoak diren eguzkia eta hiru tontor daude. |
1953ko irailaren 28a |
Aspaldikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduki-taula: A K L P R |
Armarria | Udalerria eta azalpena | Onarpen eta baliogabetze datak |
---|---|---|
Alatornio Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremuan, zilarrezko atzealdearen gainean, gora begira ari den arku urdina dago; behekoan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago. |
1952ko maiatzaren 7a 1973ko urtarrilaren 1a | |
Karunki Atzealde berdearen gainean, ezkerrera begira dauden hiru izokin zilarkara daude, isats eta hegats gorriak dituztenak; ezkerraldean, hain zuzen, goitik behera zabaltzen den eta ertzean lau uhin dituen zerrenda zilarkara dago. |
1956ko urtarrilaren 28a 1973ko urtarrilaren 1a | |
Kemijärven kauppala Zelai gorriaren gainean, gurutzatuta dauden zilarrezko bi xafla hegodun daude. |
1960ko azaroaren 25a 1973ko urtarrilaren 1a | |
Petsamo Atzealde beltzaren gainean, urrezkoak diren hiru bakailao burugabe daude, ezkerrera begira daudenak. |
1921eko urtarrilaren 1a 1948ko urtarrilaren 1a | |
Rovaniemen kauppala Atzealde azurraren beheko aldean zilarrezko muino bat dago, gainean, zilarrezko koroa duen "R" hizki gotikoa duena. |
1930eko apirilaren 14a 2005eko urtarrilaren 1a | |
Armarria | Lurraldea eta azalpena | Onarpen data |
Lappi probintzia Zuzen bertikal batek bi zatitan banatzen du konderri koroaren azpian dagoen armarria; ezkerrean, zelai urdinaren gainean, sei ostrobotniar erbinude zuri daude, ezkerrera begira daudenak; eskuinean, aldiz, zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena. |
1961eko apirilaren 21a 1997ko urtarrilaren 1a | |
Lappi probintzia Zuzen bertikal batek bi zatitan banatzen du dukerri koroaren azpian dagoen armarria; ezkerrean, zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena; eskuinean, aldiz, zelai urdinaren gainean, hiru ostrobotniar erbinude zuri daude, ezkerrera begira daudenak. |
1997ko urtarrilaren 1a 2010eko urtarrilaren 1a |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 1982. ISBN 951-773-085-3.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lappiko armarriak |