Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Naiaramtz/Proba orria

Eskailera sugea edo Rhinechis scalaris izen zientifikoaz ezagutzen den animalia, kulubridoen familiako sugea da. Sugeak, hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Horrez gain, ingurune lehorretan eta batez ere, larre-bazterretan bizi den animalia ornoduna da.

Eskailera sugea

Zeintzuk dira eskailera-sugearen ezaugarriak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskailera sugeak bere atzealdean marraztuta daraman eskailera forma.

Eskailera sugea 150 cm-ko luzera inguru neurtzen duen animalia da. Gainera, mutur zertxobait zorrotza eta bigi-nini biribildua du. Mota honetako animaliak arreak, horixkak, gorrixkak edo grisaxkak izaten dira eta atzealdean bi luzetarako banda ilunekin eskailera marrazkia osatzen dute. Hala ere, batzuetan guztiz leunak diren batzuk ere aurki daitezke. Izena adierazten duen bezala, eskailera-diseinu oso tipikoa dute suge mota hauek, baina hazten direnean "mailak" galtzen dituzte. Gainera, ezagutzen diren suge asko ez bezala, pozoia falta du.

   Ba al dakizu   

Eskailera sugea onuragarria dela gizakiarentzat, suntsitzen dituen karraskari kopuru handia dela eta.



Gehitzekoa da ere, suge mota hau batez ere egunekoa eta lurrekoa dela, hala ere, batzuetan zuhaitzetara eta hormetara igotzen da txori-habien bila, hau da, elikadura bila. Horrez gain, indartsua, azkarra eta arina da.

Nola elikatzen eta ugaltzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sugandila

Lehen hilabeteetan matxinsaltoak eta antzerako intsektuak ehizatzen dituzte. Hala ere, hazten doazen neurrian, gero eta ehizaki handiagoak atzematen dituzte. Bere harrapakinen artean, ugaztun xeheak, txori eta txitoak, sugandilak eta musker gazteak dira nagusi, eta hauek guztiak hertsatuz edo estutuz akabatzen ditu berehala irentsi aurretik.



   Ba al dakizu   

Suge mota hau, ehiztari izateaz gain harrapakina ere bada. Izan ere bere garai batean jan egiten zen, bere okela oso preziatua baitzen gizakiarentzat. Bestalde, Erriberako zenbait herritan bere gantzek sendatzeko ahalmena dutela adierazten dute (Aihartza, 1992).

Obiparoa da, hau da arrautzak jarzten ditu, eta udaberrian ugaltzen da batez ere, hori dela eta, 5 eta 25 arrautza tartean jartzen ditu. Bestalde, eskailera-sugearen bizi itxaropena nahiko luzea da, 15-18 urte arte bizi baitezake (den dela, batzuek 20 urte ere gainditu dituzte).


Sastrakadi harritsu eta lehorra

Narrasti hau, sastrakadi harritsu eta lehorretan, larre-bazterretan, landa eremutan, edota horma-zuloetan aurki daiteke batik bat, beti ere ingurune heze eta hotzetatik urrun. Eskailera-sugea narrasti lehortarra eta lehor zalea dugu, egunez diharduena, eta normalean lurrean bizi den arren, trebezia handia du zuhaitz eta Zuhamusketara ere igotzeko, ehizakiren baten bila, edota bestela eguzkia hartzeko gogo hutsez. Izan ere, suge hau ikaragarri eguzkizalea baitugu, eta ordu luzez egon daiteke eguzkiak bidalitako izpi beroez gozatzen.

Eskailera sugea Europa mailan non aurkitu daitekeen mapa.

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskailera-sugea mediterranear espeziea dugu; ia Iberiar penintsula osoan aurkitu dezakegu, iparraldeko eremu hezeetan izan ezik. Horrez gain, Frantziako hego-ekialdean baita Menorcan ere bizi da. Euskal Herriari dagokionez, mediterraneo aldetik aurki daiteke: Araban adibidez Ebro ibaiaren inguruetan, eta Nafarroan, berriz, erdialde eta hegoaldean. Xehetasun gisa, Valentzian ohiko den espeziea da.


Zein dira eskailera-sugeak jasaten dituen mehatxu nagusiak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurrenik, espezie honen mehatxurik handiena errepideko trafikotik dator. Este baterako, animali honek beroa asko gustuko duenez gero, asfaltoak bere barnean gordetzen duen beroa aprobetxatzen du, hori dela eta, askotan errepidera irteten denean bero bila eta kotxe bat pasatzen denean, haien gainetik pasatzen da. Portugalen, adibidez, azken urte hauetan erregistratu dute espezie honen % 30 baino gehiago dagokiola errepideetan zehar zapalduta aurkitu diren eskailera sugeei. Horrez gain, mehatxatuta sentitzen denean txistu egiten du eta bere erasotzailea hozka egiten saiatzen da.

   Ba al dakizu   

Valentziako Fauna Mehatxatutako Espezieen Katalogoan (265/1994 Dekretuan) "Espezie Babestua" bezala agertzen da.

Beste mehatxuetako bat nekazaritza intentsiboa dela esan dezakegu, izan ere, baso eta sastrakadi txikiak gero eta gutxiago daude, hortaz, suge dotore honen bizilekuak geroz eta murritzagoak dira.

Inklusibitatea landuz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona emen irakurtzeko zailtasunak dituen pertsona batek eskailera sugeari buruzko informazioa jasotzeko aukera, entzungai baten bidez.

      Entzun!




Gehiago jakiteko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/eskailera-sugea-eguzkizale-liraina/

http://www.euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/rhinechis-scalaris

https://www.mediterranea.org/cae/divulgac/reptiles/rayada.htm

https://www.berria.eus/albisteak/200603/euskal-herrian-dauden-11-espezietatik-hamar-atzeman-dituzte-aranzadiren-sugebizi-proiektuko-sugezainek.htm

Erabilitako informazio iturriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.mediterranea.org/cae/divulgac/reptiles/rayada.htm

Eskailera-suge - Wikipedia, entziklopedia askea.

http://www.herpetologica.org/BAHE/BAHE30-1_240_04_HNat03.pdf

https://digital.csic.es/bitstream/10261/109369/1/rhisca_v4.pdf

https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/eskailera-sugea-eguzkizale-liraina/

http://www.euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/rhinechis-scalaris

https://www.berria.eus/albisteak/200603/euskal-herrian-dauden-11-espezietatik-hamar-atzeman-dituzte-aranzadiren-sugebizi-proiektuko-sugezainek.htm