ZER DIRA INAUTERIAK?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inauteriak Europan eta Amerikan egiten den jai bat da. Otsailean ospatzen dira normalean, jendea mozorrotzen da eta desfileak daude; bertan, jendea dantzatzen doa karroza deigarri batzuen atzean. Desfileez gain, giro alaia eta ospatzeko modukoa sortzen da. Inauteriak izen asko ditu munduan zehar, baina gehienak Garizum ospaketatik datoz, haragia jateko debeku kristaua dena.
NONDIK DATOZ?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inauterien jatorria ez da zehatza, hainbat kultura eta erlijioarekin loturak dauzkate historian zehar. Zelten kultura eta kristau erijioarekin loturatik Paganismoa atera zen, otsaila edo martxoan egiten zen ospakizuna. Beste jatorriak Erromatik datozte, Saturnalia eta Luperkalia festetatik. Bi jai hauetan hiritar guztiek parte hartzen zituzten, klase sozialak alde batera utzita eta legez kontrako jokamendu batzuk onartzen ziren. Gainera, festa hauetan Printze bat zegoen, eta honek agindu zoroak ematen zituen jendeari, zoramena sustatzeko.
NOLA OSPATZEN DITUZTE INAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NOLAKOAK DIRA RIO DE JANEIROKO INAUTERIAK?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rio de Janeiroko inauteriak urtero ospatzen dira Brasilen, otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran, Garizumaren aurretik. Inauterietako lehen jaialdia Rio de Janeiron 1723an izan zen. Inauteriak aintzinako Erroman du jatorria, non ospakizunen helburua udaberriaren iritsiera ospatzea zen. Portugaldarrak izan ziren inauterietako ohitura Brasilera ekarri zutenak. Hasierako urteetan Europako estiloagatik nabarmendu ziren, balsak eta polkak (dantza mota batzuk) dantzatzen zituzten. Hala ere, pixkanaka pixkanaka Afrikaren kultura eragina izan zuen Rio de Janeiroko inauterietan. Gaur egun, munduko inauteririk handienak dira eta egunero bi milioi pertsona biltzen ditu kaleetan gutxi gorabehera.
Rio de Janeiroko inauteriak bost eguneko iraupena du. Jaia inauterietako ostiralean hasten da Momo Erregearen Koroatzearekin eta alkateak hiriko giltzak ematen dizkio. Ekitaldi nagusia Sanbako eskolen desfilea da eta Sanbodromo izeneko leku batean egiten da. Sanba eskolek urte osoa ematen dute desfilea prestatzen eta eskola bakoitzak gai bat aukeratzen du. Eskola bakoitzak 80 minutu inguru dago sanbodromoan dantzatzen, abesten eta urte horretarako diseinatu duen ikuskizuna aurkezten.
NOLAKOAK DIRA VENEZIAKO INAUTERIAK?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veneziako inauteriak mundu osoko inauteri ezagunenetarikoak dira. Jatorri zaharra dute, Veneziako inauteriak herri-festatzat dituen lehenengo dokumentu ofiziala 1296ko idatzi bat da. Aintzinean jaialdia 6 aste iraun zezakeen, abenduaren hasieran hasten zen. Gaur egun askoz laburragoa da, otsailean zehar ospatu egiten da, 2 aste inguruz.
- Nola mozorratzen dira?
Maskara eta mozorroei esker, bakoitzak nahi duen bezala joka daitezke, jantzi eta itxura berriaren arabera. Horregatik, “pertsonai” batekin topo egitean, "Buongiorno signora maschera" (Egunon maskara andrea) besterik ez zen esaten.
Maskarak, buztinarekin, harri-kartoiarekin, igeltsuarekin eta gazarekin lan egiteko lanabesak ekoizten hasi ziren. Ereduak egin eta gero, koloreztatu eta marrazki, perla txiki, luma... apaintzen zituzten.
- Nolakoa da festa?:
Veneziako inauteriak hiriko arraun elkarte guztiek antolatutako desfilearekin kanal handitik hasten dira. Cannaregioko kanala uretako eszenatoki bihurtzen da inauterien hasiera magikoarentzako.
Aurki ditzakegun beste jarduerak dira Maskararik ederrenaren lehiaketa, Aingeruaren hegaldia, etb. (Veneziako inauterietan gehien espero den momentuetako bat, Veneziako inauterietako ospakizunak ofizialki irekitzen dituena).
Inauteriei amaiera emateko, beti Piazza San Marcon, Mariarik ederrenaren aukeraketa eta saria ematen da. Leoiaren tradiziozkoa: leoia (Marcos) Veneziaren patroia da , kanpandorretik plaza besarkatzen du. Momentu oso melankolikoa da, inauteriak bukatzen direlako; musika dago ere.
NOLAKOAK DIRA TOLOSAKO INAUTERIAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tolosako Inauteriak Euskal Herriko inauteri famatuenetarikoak dira, garrantzi handia daukatelako. Urtero, ehunka euskaldun gerturatzen dira festa hauetaz gozatzera. Urtero, Otsailaren 24tik Martxoaren 1a arte ospatzen dira.
Festa hauetako egun bakoitza izen propioa dauka. Lehenengo eguna, “Ostegun Gizena”, bigarrena, “Ostiral Mehea”, hirugarrena, Zaldunita bezpera”, laugarrena “Zaldunita”, bostgarrena “Astelenita”, seigarrena “Asteartita” eta azkena “Piñata Igandea”.
Jai hauetan, mozorroetaz aparte, euskal kulturaren elementu guztiak ez dira inoiz falta, hala nola, koadrilak, danborrada, txarangak, desfileak, sokatira, gastronomia eta txupinazoa.
Diktadura frankistan, Hego Euskal Herrian baimendutako inauteri herrikoi bakarrak izan ziren, baina “Udaberriaren Jaia” izenarekin.
Egun bakoitzean, hainbat ekintza egiten dira, adin eta publiko mota guztientzat.
- Ostegun Gizena: Egun garrantzitsuena da festei hasiera ematen dielako txupinazo eta zezenekin.
- Ostiral Mehea: Egun lasaiena da, goizean desfilea txarangekin izanik eta arratsaldean poniak y bigantxak.
- Zaldunita bezpera: Danborrada zaratatsuak eta buruhandi eta erraldoiak ateratzen dira Tolosako alde zaharretik. ADI!!! Egun honetan ez da inork mozorratzen, bakarrik danborradan ateratzen diren pertsonak.
- Zaldunita: Beste egun garrantzitsua da, goizeko zortzietan diana jotzen dute eta jendea kalera ateratzen da. Egun osoan, herritarrek egindako karrozak ibiltzen dira Tolosako kale batzuetan zehar, desfilean; beste karroza batzuek, berriz, toki finkoa dute eta hor ematen dute eguna.
- Astelehenita: Bereziki tolosarrak eta inguruko herrietakoak biltzen diren eguna da. Egun osoan Tolosako eta inguruko herrietako aisialdi taldeak dantzan ateratzen dira.
- Asteartita: Goizeko 6.00 hasten da alborada eta ondoren pattar zezena ospatuz. sokatira ondoren, konpartsa eta karrozak ateratzen hasten dira. Karrozak goiz eta arratsalde osoan ibiltzen dira gora eta behera. Amaitzeko, 24:00etan, Sardinaren Hileta ospatzen da.
GEHIAGO JAKITEKO ESTEKAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BIBLIOGRAFIA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]https://es.wikipedia.org/wiki/Carnaval_de_Brasil
https://www.carnavales-brasil.com/rio/carnaval
https://udala.tolosa.eus/sites/default/files/PROGRAMA_INAUTERIAK_22.pdf